Matt Groening
Matt Groening | |
---|---|
(2024) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Matthew Abraham Groening, Matthew Abram Groening |
Jaiotza | Portland, 1954ko otsailaren 15a (70 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Aita | Homer Groening |
Ama | Margaret Ruth Wiggum |
Hezkuntza | |
Heziketa | The Evergreen State College (en) Everett High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | animatzailea, autorea, zinema ekoizlea, gidoilaria, komikigilea, aktorea, umorista grafikoa, telebista-ekoizlea, telebista-aktorea, zinema aktorea, video game actor (en) eta ahots-aktorea |
Lateralitatea | ezkerra |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Writers Guild of America, West (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | agnostizismoa |
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata |
| |
Matthew Abram Groening (Portland, Estatu Batuak, 1954ko otsailaren 15a) marrazkilari, gidoilari eta komikiaren editore estatubatuarra da. Besteak beste, The Simpsons-en eta Futuramaren egilea da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bost anai-arrebetatik hirugarrena da. Matt Groening Portland, Oregonen jaio zen. Bere ama Margaret irakaslea izan zen behin, eta bere aita Homer film-ekoizle, publizista, idazle, marrazkilaria.
Olimpyan (Washington) ikasi zuen The Evergreen State Collegen. Eskola honetan, Lynda Barry marrazkilaria ezagutu zuen. Lyndak Mattek bezala Joseph Heller marrazkilaria miresten zuen eta Lyndak Josephi idatzi zion gutun baten erantzuna jaso zuen. Mattek horren berri izan zuenean berehalaxe adiskidetu zen Lyndarekin.
1977an, 23 urterekin Los Angelesera joan zen idazle izateko asmotan. Han, 88 urte zituen B serieko Western film zuzendari baten txofer eta biografo egin zuen lan. Mattek Life in Hell komiki-liburua sortu zuen bere lagunei Los Angelesen bizitzea nolakoa zen azaltzeko. Komikiaren izena Walter Kaufmannen Critique of Religion and Philosophy liburuan dagoen How to Go to Hell kapituluan oinarritzen da.
1977an, Matt komikigintzan hasi zen. Liburu-denda batean fotokopiak egiten zituen eta ondoren banatzen zituen. 1978an, bere lehenengo marrazkiak egin zituen profesional gisa Wet Magazinerentzat. Istoriotxo honek "Forbidden Words" zuen izenburu eta Iraila/Urriko alean argitaratu zuten. 1980rako hain zen ezaguna istoriotxoa ezen Los Angeles Reader astekariak hartu zuen.
1982an, Rock and Rollari buruzko zutabea eman zioten, "Sound Mix" izenburukoa. Halere, ez zuen gehiegi rock and rollari buruz hitz egiten, baizik eta bere haurtzaroari, berak asmatutako musika taldeei edo beste gaiei buruz hitz egiten zuen. Ondoren, zutabe honetatik kendu zuten eta umorezko zutabea eman zioten.
1980an, Mattek bere emaztea (1999ra arte) izango zen Deborah Caplan ezagutu zuen Los Angeles Readerren. 1984an, Deborahk Matt Groeningen Love is Hell marrazki-liburua argitaratu zuen. Oso arrakastatsua izan zen eta ondorioz, Los Angeles Reader utzi eta Life in Hell Co. agentzia sortu zuten.
1980ko hamarkadan, Apple Inc.ren iragarkiak marraztu zituen Life in Hell istoriotxoan oinarrituz.
Gaur egun, Life in Hellen istoriotxo berriak ateratzen jarraitzen dute eta bertsio ugari egin dituzte, hala nola: School is Hell, Childhood is Hell, Work is Hell, The Big Book of Hell and The Huge Book of Hell.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Matt Groening |
- (Ingelesez) Matt Groeningen webgune ofiziala
- (Ingelesez) Matt Groening IMDBn