Edukira joan

Mascha Kaléko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mascha Kaléko

(2356)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakמלכה גולדה אָָאוּפֶן
JaiotzaChrzanów1907ko ekainaren 7a
Herrialdea Israel
 Ameriketako Estatu Batuak  (1944 -
HeriotzaZürich1975eko urtarrilaren 21a (67 urte)
Hobiratze lekuaIsraelite Cemetery Upper Frisian Mountain (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: urdaileko minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Saul Barkali (en) Itzuli  (1928 -  1938)
Chemjo Vinaver  (1938ko urtarrilaren 28a -
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaLessing-Hochschule zu Berlin (en) Itzuli
Frederiko Gilen Unibertsitatea
Reimann School (en) Itzuli
(1933 - 1934)
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakpoeta eta idazlea

maschakaleko.com
Musicbrainz: ef8ad935-9db4-4b85-9e98-69e12b9d5f93 Discogs: 1889875 Edit the value on Wikidata

Golda Malka Aufen, ezagunagoa Mascha Kaléko izenez (Chrzanów, Galitzia eta Lodomeriako Erresuma, Austria-Hungariako Inperioa, 1907ko ekainaren 7a - Zürich, Suitza, 1975eko urtarrilaren 21a) alemanieraz idatzi zuen poeta judua izan zen, literaturan objektibotasun berriaren mugimenduari lotua.[1][2][3][4]

Mascha Kalékoren omenezko eskultura, Rengha Rodewillek egina (Georg Kolbe Museoa, Berlin).

Golda Malka Aufen izenez jaio zen. Fischel Engel izeneko merkatari errusiar bat eta geroago emazte izan zuen Rozalia Chaja Reisel Aufen alaba naturala izan zen, biek jatorri judua zuten. Chraznoven jaio zen, Galitzia eta Lodomeriako Erresumako herri batean, Austrohungariar Inperioaren zati bat zena, 1772an inperioak xurgatu zuen poloniar lurralde zaharrari egokitu zitzaiona. Eskualdeko aniztasun etnikoa gorabehera (batez ere juduek eta poloniarrek osatua), Austriar Inperioari lotutako elite germaniazale hiztunak menderatzen zuen.

1914an, Lehen Mundu Gerraren hasieran, Aufen eta alabak Alemaniara joan ziren, juduen aurkako pogrometatik ihes egiteko. Hasiera batean Frankfurten finkatu ziren. Hortxe joan zen Mascha Kaléko oinarrizko eskolara. 1916an familia Marburgera joan zen bizitzera eta 1918an Berlinera iritsi ziren, Scheunenviertel shtetl-ean (Grenadierstraße 17, gero Almstadtstraße) kokatuz. Hantxe eman zuen Kalékok bere eskola eta ikasle garai nagusia. 1922an gurasoak ezkondu ziren, aitak legez adoptatu zuen eta Mascha Engel izena hartu zuen.

1925ean, Kalékok Berlingo Arbeiterfürsorgeamts der jüdischen Organisationen Deutschlands-en (Alemaniako erakunde juduen ongizaterako bulegoa) aprendiz izateko kontratua jaso zuen, Auguststraße kaleko 17. zenbakian. Aldi berean, besteak beste, Lessing-Hochschule zu Berlin unibertsitate herrikoian eta Friedrich-Wilhelm Unibertsitatean, gero Berlingo Humboldt Unibertsitatea deitu dena, arratseko filosofia eta psikologia ikastaroetara joaten zen.

1928ko uztailaren 31n, Saul Aaron Kaléko hebreerazko irakaslearekin ezkondu zen, eta haren abizena hartu zuen.

20ko hamarkadaren amaieran, Romanisches Cafe-ra joaten zen Berlingo abangoardia artistikoarekin harremanetan jarri zen. Horrelaxe ezagutu zituen, besteak beste, Else Lasker-Schüler, Erich Kästner eta Joachim Ringelnatz.

1929an argitaratu zuen bere lehen poesia Der Querschnitt egunkarian, eta tonu alai-malenkoniatsu batean islatzen zituen herritar arrunten giroa eta Berlingo atmosfera. 1933 eta 1934 artean, Berlingo Reimann-Schule eskolan ikasi zuen, besteak beste, publizitatea idazteko ikastaroa.[5] 1933an Lyrisches Stenogrammheft (koaderno liriko estenografikoa) argitaratu zuen, geroago Martin Heidegger filosofoak zuzendu zion iruzkina: «zure koaderno estenografikoak frogatzen du hilkorrei jakinarazten zaien guztia dakizula». Arrakasta handia izan zuen lanak, eta urtarrilean argitaratu bazen ere, maiatzeko su nazitik libratu zen, agintariek ez zekitelako egilea judua zenik. Rowohlt argitaletxeak bigarren edizio bat argitaratu zuen 1935ean, eta urtebete lehenago Das kleine Lesebuch für Große.

Kalékok harreman sentimentala hasi zuen Chemjo Vinaver orkestra zuzendariarekin, eta harekin seme bat izan zuen 1936ko abenduan, Evjatar Alexander Michael (erbestera joatean izen berria hartu zuen, Steven). 1938ko urtarrilaren 22an Saulekiko ezkontza legez desegin zen, eta handik sei egunetara Vinaverrekin ezkondu zen. Dibortzioa gorabehera, Mashak Kalékoren izen artistikoari eutsi zion.

Mascha Kalékoren hilobia, israeldarren hilerrian, Zürich

Alemania naziak herri juduari egindako jazarpen gero eta handiagoa zela-eta, familia berriak 1938ko irailean Ameriketako Estatu Batuetara emigratu zuen. Chemjo Vinaverrek ez zuen espero zuen arrakasta profesionala izan; Kalékok familia mantendu zuen publizitate komertzialerako testuak idatzita, eta haurrentzako poesia ere idatzi zuen. 1939an Kalékok Aufbau erbesteko juduaren aldizkarian alemanieraz idatzitako testuak argitaratu zituen. 1944an Vinaver-Kaléko familiak estatubatuar hiritartasuna lortu zuen. 1945eko abenduaren 6an, Kalékok New Yorkeko Progressive Literary Club-en gaualdi batean parte hartu zuen aktiboki. Heinrich Eduard Jacob-ek erbestean hizkuntza alemana lantzeko sortutako ekimena zen, eta hildako poeta gogoratu zen.

Bigarren Mundu Gerraren ostean, Kalékok bere publikoa Alemanian izan zuen berriro ere: Lyrisches Stenogrammheft liburua Rowohlt argitaletxeak (1956) argitaratu zuen arrakasta handiz. 1960an, Berlingo (mendebaldeko) Arte Akademiaren Fontane Sariarekin saritu nahi izan zuten, baina baztertu egin zuen Hans Egon Holthusen SSko kidea epaimahaian egoteagatik. Urte berean, Jerusalemera (Israel) emigratu zuen, senarrarekiko maitasunarengatik. Han, biziki sufritu zuen isolamendu kultural eta linguistikoaren pean, bakarti eta desengainatuta bizi izan zen.

1968an semea hil zitzaion bat-batean, New Yorken. 1973an Chemjo Vinaver senarra hil ondoren, bere bizitzako azken urteetan berraurkitu zituen idazteko indarrak.

1974ko udazkenean Berlin bisitatu zuen azken aldiz eta bertan hitzaldi bat eman zuen irailaren 16an Amerikako Oroitzapenezko Liburutegian.[6]

1975ean hil zen —senarra baino 14 hilabete geroago —, Zürichen, urdaileko minbiziak jota.

Bere obraren ezaugarria Lirica urbanoa delakoa da (aniztasuna, aldiberekotasuna, masifikazioa, anonimotasuna kontuan hartzen dituena) tonu malenkoniatsu samurrarekin. Hil eta denbora luzez, Mascha Kalékoren lan lirikoak, Erich Kästnerren baliokide femeninotzat ere jotzen denak, jarraitzaile ugari ditu oraindik. Montagsgedichte izenarekin ezagutzen diren ahapaldiek hunkitu egiten dute bere hizkera xume eta zuzenagatik. Hanne Wieder edo Rainer Bielfeldt bezalako abeslariek abesti bihurtu zituzten bere poemak eta gaur egun ere kantatzen dira.[7]

Bere bizitzan zehar argitaratuak:

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Das lyrische Stenogrammheft. Verse vom Alltag. Rowohlt, Berlin 1933
  • Kleines Lesebuch für Große. Gereimtes und Ungereimtes. Rowohlt, Berlin 1935
    • Ale batean: Das lyrische Stenogrammheft. Kleines Lesebuch für Große. Rowohlt Taschenbuch (175. rororoa), Reinbek 1956 (28. A. 2004), ISBN 978-3-499-11784-8.
  • Verse für Zeitgenossen. Schoenhof Verlag, Cambridge (Mass.) 1945
  • Der Papagei, die Mamagei und andere komische Tiere. Ein Versbuch für verspielte Kinder sämtlicher Jahrgänge. Fackelträger-Verlag, Hannover 1961
  • Verse in Dur und Moll, Walter Verlag (Collection Känguruh), Olten / Freiburg 1967
  • Das himmelgraue Poesiealbum der Mascha Kaléko. Blanvalet, Berlin 1968
  • Wie’s auf dem Mond zugeht und andere Verse. Blanvalet, Berlin 1971
  • Hat alles seine zwei Schattenseiten. Sinn- & Unsinngedichte. Eremir-Presse (Broschur 46), Düsseldorf 1973
Mascha Kalékoren omenez
Mascha Kaléko-Park H'dorf, 2011

Hil ostean argitaratuak:

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Feine Pflänzchen. Rosen, Tulpen, Nelken und nahrhaftere Gewächse. Eremiten-Presse (Broschur 68), Düsseldorf 1976
  • Feine Pflänzchen. Munich: Dtv, 2016. (Kaléko, Mascha, & Eva Schöffmann-Davidov), ISBN 978-3-423-28082-2.>
  • Der Gott der kleinen Webfehler. Spaziergänge durch New Yorks Lower Eastside und Greenwich Village. Eremir-Presse (Broschur 75), Düsseldorf 1977
  • In meinen Träumen läutet da Sturm. Gedichte und Epigramme aus dem Nachlaß. Deutscher Taschenbuchverlag (dtv 1294), Munich 1977, ISBN 3-423-01294-3
  • Horoskop gefällig? Verse in Dur und Moll. Eulenspiegel-Verlag, Berlin 1977
  • Heute ist morgen schon gestern. Gedichte aus dem Nachlass. Arani Verlag, Berlin 1980
  • Tag- und Nacht-Notizen. Eremiten-Presse (Broschur 105), Düsseldorf 1981
  • Ich bin von anno dazumal. Chansons, Lieder, Gedichte. Arani Verlag, Berlin 1984
  • Der Stern, auf dem wir leben. Verse für Zeitgenossen. Mit Zeichnungen von Werner Klemke. Rowohlt, Reinbek 1984
  • Die paar leuchtenden Jahre. Deutscher Taschenbuchverlag (dtv 13149), Munich 2003, ISBN 978-3-423-13149-0.
  • Liebesgedichte. Ausgewählt von Elke Heidenreich, Insel Taschenbuch (IT 3263), Frankfurt am Main 2007, ISBN 978-3-458-34963-1.
  • Mein Lied geht weiter. Hundert Gedichte. Deutscher Taschenbuchverlag (dtv 13563), Munich 2007, ISBN 978-3-423-13563-4.

Aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Parke batek bere izena du.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) López, Alberto. (2020-09-16). «Mascha Kaléko, la esencia de la vida diaria a través de la poesía» El País (Noiz kontsultatua: 2024-07-18).
  2. (Gaztelaniaz) «Quién es Mascha Kaléko: la poeta judía, perseguida por el nazismo que Google decidió homenajear» Fuera de Hora 2020-09-16 (Noiz kontsultatua: 2024-07-18).
  3. (Ingelesez) Lavender, Jane. (2020-09-16). «Poet Mascha Kaléko's inspirational act when she refused literary prize for work» The Mirror (Noiz kontsultatua: 2024-07-18).
  4. (Ingelesez) «Mascha Kaléko» Jewish Women's Archive (Noiz kontsultatua: 2024-07-18).
  5. Swantje Kuhfuss-Wickenheiser, Die Reimann-Schule in Berlin und London 1902-1943. Ein jüdisches Unternehmen zur Kunst- und Designausbildung internationaler Prägung bis zur Vernichtung durch das Hitlerregime, Aachen 2009, ISBN 978-3-86858-475-2, p. 540
  6. Google-Doodle en honor de Mascha Kaléko del 16 de septiembre de 2020 (Ingelesez)
  7. (Gaztelaniaz) Muñoz, Patricia. (2015-01-21). «Masha Kaleko, la poetisa de la Nueva objetividad.» Cultura Joven (Noiz kontsultatua: 2024-07-18).
  • Vera Hohleiter: Auf den Spuren der Dichterin Mascha Kaléko. Straßenecken, die an Europa erinnern. In: Aufbau 15 zk., New York, 2000ko uztailaren 27a; 18. or.
  • Andreas Nolte: "Mir ist zuweilen so, ob das Herz in mir zerbrach". Leben und Werk Mascha Kalékos im Spiegel ihrer sprichwörtlichen Dichtung. Peter lang Verlag, Berna 2003, ISBN 3-03910-095-5.
  • Christiana Puschak: Bekannt, verkannt und beinahe vergessen – Leben und Werk Mascha Kalékos. In: Zwischenwelt. Zeitschrift für Kultur des Exils und des Widerstands, 22. Jg., Nr. 3, Viena: 2005eko abendua; 25–30 or.
  • Jutta Rosenkranz: Mascha Kaléko. Biografie Deutscher Taschenbuchverlag (dtv premium 24591), Munich 2007, ISBN 978-3-423-24591-3.
  • Gisela Zoch-Westphal: Aus den sechs Leben der Mascha Kaléko (Biographische Skizzen, ein Tagebuch und Briefe). Arani Verlag, Berlin 1987, ISBN 3-7605-8591-4.
  • Andreas Nolte: “Ich stimme für Minetta Street”. Festschrift aus Anlaß des 100. Geburtstags von Mascha Kaléko. Vermonteko Unibertsitatea 2007, ISBN 0-9770731-8-1.
  • Sarah van der Heusen: Mascha Kaléko und der Fontane-Preis. Ein Fallbeispiel. In: Berliner Hefte zur Geschichte des literarischen Lebens 8 (2008), or. 222--231 ISSN 0949-5371
  • Elke Schmitter: Mascha Kaléko: Wunder, zu spät. In: Leidenschaften. 99 Autorinnen der Weltliterario. Munich 2009, or. 239–245, ISBN 978-3-570-01048-8.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]