Edukira joan

Mary Mapes Dodge

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mary Mapes Dodge

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMary Elizabeth Mapes
JaiotzaNew York1831ko urtarrilaren 26a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaNew York1905eko abuztuaren 21a (74 urte)
Hobiratze lekuaEvergreen Cemetery (en) Itzuli
Familia
AitaJames Mapes
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, eleberrigilea, haur literaturaren idazlea, editorea eta poeta
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

IMDB: nm0973061 IMSLP: Category:Dodge,_Mary_Mapes Find a Grave: 4887 Edit the value on Wikidata

Mary Elizabeth Mapes Dodge (New York, 1831ko urtarrilaren 26aibidem, 1905eko abuztuaren 21a) estatubatuar haur eta gazte literaturako idazle eta argitaratzailea izan zen, batez ere Hans Brinker, or The Silver Skates eleberriarengatik ezaguna[1].

James Jay Mapes kimikariaren eta Sophia Furmanen alaba, Mary Elizabeth Mapes 1831ko urtarrilaren 26an jaio zen New Yorken. Bere ahizpek bezala, etxean hezi zen, eta modu horretan ingelesa, frantsesa, latina, musika eta margolaritza ikasi zituen[2]. Arterako eta literaturarako talentuak erakutsi zituen[3].

1851n, William Dodge abokatuarekin ezkondu zen eta hurrengo lau urteetan bi seme izan zituen, James eta Harrington. 1857an, Williamek arazo ekonomiko larriak izan zituen, eta urtebete geroago familia utzi zuen. Desagertu eta hilabetera, bere gorpua ibai ertzean aurkitu zuten. Mary Newark ondoko etxera itzuli zen. Semeen hezkuntzarako dirua irabazteko asmoz idazten hasi zen[2].

Ameriketako Estatu Batuetako haur eta gazte literaturan eragin handia izan zuten poesia eta prosako hainbat liburu idatzi zituen. Dodgeren lanik ezagunena, Hans Brinker, or the Silver Skates (1865), hizkuntza askotara itzulita dago.

1873az geroztik, St. Nicholas haurrentzako aldizkari ezaguna argitaratu zuen. Gainera, Harper's Magazine, Atlantic Monthly eta Centur aldizkarietan kolaboratu zuen[3].

Hainbat hilabetez gaixo egon zenez, Onteorara (New York) joan zen osasuna hobetzeko, baina 1905eko abuztuaren 21ean hil zen[4][1].

  • 1876: Montyon saria (Hans Brinker, or The Silver Skates eleberriarengatik)
Eleberriak
  • The Irvington Stories (1864)
  • Hans Brinker, or The Silver Skates (1865)
  • A Few Friends and How They Amused Themselves (1869)
  • Baby Days (1876)
  • Theophilus and Others (1876)
  • Donald and Dorothy (1883)
  • Baby World (1884)
  • The Land of Pluck (1894)
Poesia
  • Rhymes and Jingles (1874)
  • Along the Way (1879)
  • When Life Is Young (1894)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Ingelesez) Clark, William Fayal. (1905). «In Memory of Mary Mapes Dodge. Died August 21, 1905» St. Nicholas (Scribner & Company) 32 (2) (Noiz kontsultatua: 2024-11-24).
  2. a b (Ingelesez) The Family Record: Devoted for 1897 to the Sackett, the Weygant and the Mapes Families, and to Ancestors of Their Intersecting Lines. C. H. Weygant (argitaratze data: 1897), 35 or. (Noiz kontsultatua: 2024-11-24).
  3. a b (Ingelesez) Willard, Frances Elizabeth; Livermore, Mary Ashton Rice. (1893). «Dodge, Mrs Mary Mapes» A Woman of the Century: Fourteen Hundred-seventy Biographical Sketches Accompanied by Portraits of Leading American Women in All Walks of Life. Moulton, 248-249 or. (Noiz kontsultatua: 2024-11-24).
  4. (Ingelesez) «Mary Mapes Dodge Dead. The Poet, Author, and Editor of St. Nicholas Magazine» The New York Times 1905-08-22 (Noiz kontsultatua: 2024-11-24).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]