Edukira joan

Marian Anderson

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marian Anderson

Bizitza
JaiotzaFiladelfia1897ko otsailaren 21a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaafro-amerikarra
HeriotzaPortland1993ko apirilaren 8a (96 urte)
Hobiratze lekuaEden Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
bihotz-gutxiegitasuna
Familia
Ezkontidea(k)Orpheus Hodge Fisher (en) Itzuli
Familia
Hezkuntza
HeziketaSouth Philadelphia High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakopera abeslaria
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Ahots motakontraltoa
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaRCA Victor

IMDB: nm0993450 Spotify: 670lYhY8JzIi5zTNdGtX3M iTunes: 273143 Last fm: Marian+Anderson Musicbrainz: 845ed4e4-a7c2-4065-ad8a-65303fdf8af4 Discogs: 313143 Allmusic: mn0000823994 Find a Grave: 1811 Edit the value on Wikidata

Marian Anderson (Filadelfia, Ameriketako Estatu Batuak, 1897ko otsailaren 27a - Portland, Oregon, Ameriketako Estatu Batuak, 1993ko apirilaren 8a) abeslaria izan zen. Kontraltoa zen. Toscaniniren iritziz, XX. mendeko ahotsik onena zen.

Sei urte zituela hasi zen abesten, bere herriko elizan. 1925ean, 300 hautagairen artean aukeratu zuten New Yorkeko Orkestra Filarmonikoaren bakarlari izateko. 1931n beka bat jaso eta Europara joan zen ikastera eta abestera. Arrakasta handia izan zuen, Alemanian eta Eskandinavian, batik bat; Jean Sibelius musikagileak Solitude abestia eskaini zion. Opera gutxi kantatu zituen, eta oratorioek, liederrek, Bach, Händel, Mahler eta Sibeliusen musikak eta kantu espiritualek osatzen dute bere errepertorioa. Federico Garcia Lorca eta Carlos Morla Lynch Madrilen egindako kontzertuan egon ziren, eta abeslariarekin miresturik geratu ere.[1]

Lincolnen monumentuaren eskaileretan eman zuen kontzertua, 1939. Aurretik, beltza zelako, Constitution Hallen kantatzeko betoa ezarri zion Daughters of the American Revolution emakume-elkarteak.

Aipagarria da Schuberten Heriotza eta neskatxa edota Schumanen Stille Tränen (Malko isilak) obren interpretazioa.

Pertsona beltzen eskubide zibilean aldeko ekintzailea izan zen, 1939an, esate baterako, Daughters of the American Revolution (Estatubatuar Iraultzaren Alabak) emakume-elkarteak Washingtongo Constitution Hallen kantatzeko betoa ezarri zion; protesta gisa, elkarte horretako kide izateari utzi zioten askok, besteak beste Roosevelt presidentearen emazte Anna Eleanor Rooseveltek. Roosevelt anderea, Harold LeClair Ickes Barne Idazkari Nagusiaren esku-hartzearekin batera, urte bereko apirilaren 9an, Pazko igandean hiri hartako Lincoln Memorial monumentuaren eskaileretan eman ahal izan zuen kontzertua Andersonek, eta berealdiko arrakasta izan zuen, "askatasunaren aldeko kontzertua" bezala ezagutzen delarik.[2][3]

1936an, Etxe Zurian abestu zuen, bertan abesten zuen lehenengo beltza izanik.[2] Bera izan zen 1955ean New Yorkeko Metropolitan Opera House aretoan kantatu zuen arraza beltzeko lehen kantaria.[3]

1965ean utzi zituen kontzertuak, New Yorkeko Carnegie Hallen eman zuen kontzertu batekin.

  • Marian Anderson, Beyond the Music (2021, Sony).[4]
  • 1956an My Lord, What a morning!: An Autobiography autobiografia liburua argitaratu zuen. [5]

Sariak eta Aitortzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 1991n Grammy saria eman zioten bere karreragatik.
  • 1986an, Arteen Domina Nazionala.
  • 2022an, Rita Coburn zuzendariak, Marian Anderson: The Whole World in Her Hands dokumentala plazaratu zuen.[6]

Irudi Galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «Marian Anderson, la voz negra que arrebató el corazón de Federico García Lorca» abc 2018-09-04 (Noiz kontsultatua: 2022-07-29).
  2. a b (Gaztelaniaz) La vida e historia de la contralto y activista Marian Anderson, llegará a la gran pantalla. (Noiz kontsultatua: 2022-07-29).
  3. a b (Gaztelaniaz) «Marian Anderson, la cantante que abrió a los negros la puerta de sus derechos civiles» abc 2019-03-30 (Noiz kontsultatua: 2022-07-29).
  4. (Gaztelaniaz) «Va de discos ÓA 248. Marian Anderson, la voz de la libertad» Ópera Actual (Noiz kontsultatua: 2022-07-29).
  5. (Ingelesez) Anderson, Marian. (2002). My Lord, what a Morning: An Autobiography. University of Illinois Press ISBN 978-0-252-07053-2. (Noiz kontsultatua: 2022-07-29).
  6. (Ingelesez) polkd. (2020-05-13). «Marian Anderson: The Whole World in Her Hands | American Masters | PBS» American Masters (Noiz kontsultatua: 2022-07-29).
  7. (Gaztelaniaz) «Estreno en Houston de la ópera sobre la legendaria Marian Anderson» Ópera Actual (Noiz kontsultatua: 2022-07-29).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]