Edukira joan

Maria Guisekoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maria Guisekoa

erregeorde

Bizitza
JaiotzaBar-le-Duc1515eko azaroaren 22a
Herrialdea Frantzia
 Eskoziako Erresuma
HeriotzaEdinburgheko gaztelua1560ko ekainaren 11 (44 urte)
Hobiratze lekuaAbbaye Saint-Pierre-les-Dames de Reims (en) Itzuli
Heriotza modua: Edema
Familia
AitaClaude of Lorraine, duke of Guise
AmaAntoinette de Bourbon
Ezkontidea(k)Louis II d'Orléans, Duke of Longueville (en) Itzuli  (1534ko abuztuaren 4a (egutegi gregorianoa) -
Jakue V.a Estuardo  (1538ko ekainaren 12a (egutegi gregorianoa) -
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaGuise leinua
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakerregea eta erregeordea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Find a Grave: 9393840 Edit the value on Wikidata

Maria Guisekoa (frantsesez: Marie de Guise; Bar-le-Duc, 1515eko azaroaren 22a - Edinburgo, 1560ko ekainaren 11) Eskoziako erregina ezkontidea izan zen 1538tik senarra 1542an hil zen arte.

Klaudio Guiseko dukearen eta Antonieta Borboikoaren hamabi seme-alaben alaba zaharrena izan zen. Maria 1534an ezkondu zen Luis II.a Orleanskoarekin, Longuevilleko dukearekin. Senarra 1537an hil zen eta 1538an Maria Jakue V.a Estuardo Eskoziako erregearekin ezkondu zen, eta 1540an erregina koroatu zuten. Senar-emazteek bi seme izan zituzten, 1541ean hil zirenak, eta alaba bat, Maria. Jakue 1542an hil zen, eta Maria haurra 1548an bidali zuten Frantzian heztera. 1554an Eskoziako erregeorde izendatu zuten eta bere alabaren interes dinastikoak babesten eta Frantziarekin harremana mantentzen saiatu zen. Erlijio-erreformako mugimenduekin ere tolerantea izan zen.