Maria Gorosarri González
Maria Gorosarri González | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Durango, 1978ko otsailaren 6a (46 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hezkuntza-maila | doktoretza |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | unibertsitateko irakaslea, idazlea eta kazetaria |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea (2016ko irailaren 9a - |
Kidetza | Udako Euskal Unibertsitatea Durango 1936 Kultur Elkartea |
Maria Gorosarri González (Durango, Bizkaia, 1978ko otsailaren 6a) EHUko irakaslea da. Albisteen kalitatean aditua da, bere ikerketa-lerroak kalitatezko kazetaritza eta komunikazio feminista dira.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kazetaritzan eta Zuzenbidean lizentziatua eta komunikazioan doktore europarra da. Kazetari eta komunikazio-arduradun moduan lan egin eta gero, ikertzaile karreraren urte gehienak Berlingo Freie Universitat-en egin ditu.[1]
Topagunea Euskara Elkarteen Federazioko Hedabide Saileko sustatzailea eta komunikazio-arduraduna izan zen (2005-2006). Hainbat urte “Albisteen kalitatea: Euskadi Irratia, ETB1 eta Euskaldunon Egunkaria-Berria” Doktorego Tesia prestatzen eman zituen. UEUko uztaileko ikastaroetako prentsa-bulegoan (2002-2004) eta Euskarazko Kazetaritzaren 1. Kongresuan (2004) ere komunikazio-arduradun moduan jardun izan zuen. Kazetari legez, ordea, Anboto astekarian eta Anboto Irratian (Durangaldeko Herri Komunikabideak) ibili zen, zenbait hedabidetan kolaboratu izanaz gain (Argia, Aizu!, Euskaldunon Egunkaria…).[2]
UPV/EHUko Fotokazetaritza irakaslea da. “Europako Hizkuntza Gutxituen Hedabideak eta Kazetaritza (HEKA)” ikerketa-proiektuko kidea ere bada.[3]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hainbat liburu eta artikulu idatzi ditu.[4]
- 2021 Contra la banalización del feminismo[5]
- 2020 Orain 80 urteko etorkizuna[6]
- 2018 Hartzaileek albisteen kalitatea saritzen dute?
- 2017 Objetividad no es neutralidad: la norma objetiva como método periodístico
- 2014 Kalitate-indizeak euskarazko kazetaritzan
- 2013 Albisteen kalitatea : euskadi irratia, ETB1 eta euskaldunon egunkaria
- 2012 Komunikazio-enpresa: Kalitatea, helburu eta xede
- 2011 Albisteen kalitatea : euskadi irratia, ETB1 eta euskaldunon egunkaria-berria (research on basque media's news quality)
- 2010 No lloréis, lo que tenéis que hacer es no olvidarnos[7]
- 2008 Euskal Herriko prentsa, XVIII. mendetik 1945era
- 2006 Euskerazko tokiko hedabideen kalitatea
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Maria González Gorosarri | Artizarra. (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).
- ↑ «CV María González Gorosarri , Revista Latina de Comunicación Social.» www.revistalatinacs.org (Noiz kontsultatua: 2021-06-18).
- ↑ Maria Gorosarri. (Noiz kontsultatua: 2021-06-18).
- ↑ «Maria González Gorosarri - Google Scholar Citations» scholar.google.com (Noiz kontsultatua: 2020-02-18).
- ↑ «Presentación de ‘Contra la banalización del feminismo’» andra.eus 2021-11-05 (Noiz kontsultatua: 2021-11-12).
- ↑ «Durango 1936 Kultur Elkartea» durango1936.org (Noiz kontsultatua: 2020-10-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) DETERMINAR, SIN. «Reseña. No lloréis, lo que tenéis que hacer es no olvidarnos» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-18).