Margot Wallström
Itxura
Margot Elisabeth Wallström [1] (Kage, Suedia, 1954ko irailaren 28a) Suediako Alderdi Sozialdemokratako kide den politikari suediarra da, bereziki politika feministak garatzeagatik eta giza eskubideen defentsagatik ezaguna. 2014tik 2019ko irailera Suediako Atzerri ministroa izan zen, berak "atzerri politika feminista" deitu zuenaren buru. Europako Batzordeko presidenteordea eta Erakunde Harremanetarako eta Komunikazio Estrategirako komisarioa izan zen 2004 eta 2009 artean .
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Margot Wallström honoris causa doktorea da Chalmers eta Mälardalen, Suediako, eta Lowell, Massachusetts, Estatu Batuetako unibertsitateetan. 2002an Urteko Komisarioaren titulua jaso zuen European Voice astekariaren eskutik.