María Escario
María Escario | |
---|---|
(2014) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | María Esperanza Rodríguez Escario |
Jaiotza | Madril, 1959ko abenduaren 18a (64 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Hezkuntza | |
Heziketa | Faculty of Information Sciences (Complutense University of Madrid) (en) (1977 - 1982) Q67146338 : kazetaritza |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria eta telebista aurkezlea |
Lantokia(k) | Estudios de Prado del Rey (en) eta Torrespaña (RTVE) (en) |
Enplegatzailea(k) | Radiotelevisión Española (1985 - 2024) |
María Esperanza Rodríguez Escario (Madril, Espainia, 1959ko abenduaren 18a) espainiar kazetari eta Televisión Españolako aurkezlea da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kazetaritzan lizentziaduna da Madrilgo Complutense Unibertsitatean. 1985ean, Pedro Erquicia euskal herritar kazetariak kontrataturik, Televisión Españolan lan egiten hasi zen. Bertan hurrengo saioak aurkeztu ditu: Telediario albistegia, 48 horas saioa Andrés Aberásturirekin eta Buenos días albistegia Pedro Erquiciarekin.
Dena dela, María askoz ezagunagoa da kirol saioak aurkezteagatik. Estudio Estadio eta Estadio 2 saioak aurkeztu zituen. Gainera, 1986tik Telediario albistegietan agertu izan da egunero, 1989tik gaur egunera arte albistegien kirol atala aurkeztuz.
2012ko otsailean ospitaleratu behar izan zuten iktus baten ondorioz.
2013an emakumezko telebista aurkezle onenaren Ondas Saria irabazi zuen.
2014ko irailaren 1etik aurrera TVEko albistegietako kirol atalak aurkezteari utziko dio.