Manuel Valencia Remón
Manuel Valencia Remón (Zaragoza, 1914ko irailaren 24a - Madril, 1994ko abuztuaren 19a) militar, abokatu eta politikari frankista izan zen. Aireko indarraren auditore juridikoa izan zen baina batez ere ezaguna izan zen diktadura garaian lurralde desberdinetako gobernadore zibila izateagatik: Huelvako probintzian, Nafarroa Garaian (1957-1961) eta Gipuzkoan (1961-1968).[1] Domina ugarirekin saritu zuen frankismoak.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1914ko irailaren 24an jaio zen, Zaragozan, eta zuzenbidean lizentziatu zen Zaragozako Unibertsitatean. Espainiako gerra zibila hasita, frankistekin borrokatu zen, eta Toledoko alkazarraren barruan egon zen 1936ko setioan.
Gerra ondoren, jeneral auditore izatera iritsi zen. Huelvako probintziako gobernadore zibil kargua bete zuen 1956ko apirilaren 10etik 1957ko ekainaren 25era bitartean, eta handik Nafarroako eta Gipuzkoako gobernadore zibil izatera igaro zen. Aldi berean, FET y de las JONSen buruzagitza probintziala hartu zuen 1957 eta 1961 artean eta 1961 eta 1968 artean hurrenez hurren. FETeko eta JONSeko kontseilari nazional gisa, prokuradore kargua bete zuen Gorte frankistetan 1957 eta 1961 artean.[2] 1968 eta 1971 artean, berriz, prokuradore izan zen estatuburuak zuzenean izendatuta.
Gobernadore zibila izan zen urteetan errepresio politikoaren eta langileriaren eskubideen aurkako burua izan zen, bai Nafarroan baita ere Gipuzkoan.[3]
1994ko abuztuaren 19an hil zen, Madrilen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://www.fototecanavarra.es/es/valencia-remon-manuel
- ↑ https://www.congreso.es/ca/historico-diputados?p_p_id=historicodiputados&p_p_lifecycle=0&p_p_state=normal&p_p_mode=view&_historicodiputados_mvcRenderCommandName=mostrarDetalle&_historicodiputados_nume=62381
- ↑ https://www.aranzadi.eus/fileadmin/docs/1968Gipuzkoa.pdf