Edukira joan

Manuel Puig

Wikipedia, Entziklopedia askea
Manuel Puig

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJuan Manuel Puig Delledonne
JaiotzaGeneral Villegas (en) Itzuli1932ko abenduaren 28a
Herrialdea Argentina
HeriotzaCuernavaca1990eko uztailaren 22a (57 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
HeziketaBuenos Airesko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, antzerkigilea, gidoilaria, eleberrigilea, aktibista, prosalaria eta zinema gidoilaria
Izengoitia(k)Manuel Puig

IMDB: nm0700194 Allocine: 90959 Allmovie: p314055 IBDB: 75386
Find a Grave: 9679765 Edit the value on Wikidata

Juan Manuel Puig Dellodonne (General Villegas, Buenos Aires, 1932ko abenduaren 28a - Cuernavaca, Mexiko, 1990eko uztailaren 22a) argentinar eleberrigilea izan zen. Gutxik bezala agertu du probintzietako giroa, modu kritikoz baina aldi berean samurtasun handiz. Zinema-ikasketak egin zituen, Erroman eta New Yorken. Lehenengo bi eleberrietan, La traición de Rita Hayworth (1968) eta Boquitas pintadas (1969), Buenos Airesko erdiko klasearen mitologia sexual eta sentimentalak aztertu zituen, masa-kulturetako hizkuntzak erabiliz, zinemarena batez ere; herri-abestietako (tango eta boleroetako) eta bihotzeko aldizkarietako edota garai hartako irratsaioetako giroaz baliatu zen azterketa horretan. 1973an, The Buenos Aires Affaire argitaratu zuen, eta 1976an El beso de la mujer araña, Hego Amerikako errepresio politikoaren azterketa argia, haren obrarik ezagunena ziur asko. Azkeneko horretan oinarrituta, film eta antzerki-lan bana egin ziren, arrakasta handikoak biak ere. Beste lan aipagarri batzuk: Pubis Angelical (1979); Cae la noche tropical (1988).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Manuel Puig Aldatu lotura Wikidatan