Manu Lopez
Itxura
Manu Lopez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1961eko azaroaren 21a (62 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, saiakeragilea, itzultzailea, katedraduna eta haur literaturaren idazlea |
Manu Lopez Gaseni (Bilbo, Bizkaia, 1961eko azaroaren 21a) euskal idazlea eta itzultzailea da. Euskal Filologiako lizentziaduna eta Psikodidaktikako doktorea. EHUko Irakasle Eskolan Literaturako irakaslea da. Behinola aldizkariaren koordinatzailea da.[1]
Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteko (EIZIE) kide da 1991z geroztik. Elkartearen enkarguz, Euskaratutako literaturaren azterketa eta inbentarioa egin zuen 2008an, eta Idazlea Itzultzaileen Lantegian ekimenaren gidari izan zen 2010ean eta 2009an. Horrez gain, zenbait formazio-ikastaro eman ditu EIZIEren eskutik, eta hainbat artikulu idatzi ditu Senez aldizkarirako.[2] EIZIEko lehendakaria izan zen 2022tik[3] 2024a arte.[4]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Saiakera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 90eko hamarkadako haur eta gazte literatura (2005, Pamiela)
- Autoitzulpengintza euskal haur eta gazte literaturan (2005, Utriusque Vasconiae)
Haur eta gazte literatura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jokoz kanpo (1987, Elkar)
- Borroka arroka (1991, Erein)
- Jaun agurgarria (1993, Pamiela)
- Andoni eta Maddalenen komediak (1994, Pamiela)
- Iñaxioren kefir bereziak (1988, Pamiela)
- Nobela argitaragarria (1996, Elkar)
- Urrutiko intxaurrak (1996, Erein)
- Olioa urpean (1998, Alberdania)
Itzulpengintza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Aliceren abenturak lurralde miresgarrian (Pamiela, 1989)
- Ispiluan barrena eta Alicek han aurkitu zuena (Pamiela, 1990)
- Alizia haurrentzat (Pamiela, 2004)
- Alizia herrialde miresgarrian (Pamiela, 2015)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Manu López Gaseni» Euskomedia (Noiz kontsultatua: 2017-05-04).
- ↑ «Jose Manuel López Gaseni» Nordanor.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-22).
- ↑ «Manu Lopez Gaseni, EIZIEren lehendakari berria» EIZIE (Noiz kontsultatua: 2024-04-22).
- ↑ «Fernando Rey, EIZIEren lehendakari berria» EIZIE (Noiz kontsultatua: 2024-04-22).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |