Maná
Maná | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Guadalajara |
Musika mota | Alterlatino eta rock en Español |
Urteak | 1986 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Warner Music Group |
Fernando Olvera (en) Juan Calleros (en) Alex González (en) Sergio Vallín (en) | |
Sariak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Informazio gehigarria | |
mana.com.mx | |
- Artikulu hau Mexikoko pop rock taldeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Mana».
Maná Mexikoko pop rock talde bat da. 1986an Guadalajaran sortu zen. Fher Olvera (gitarra erritmiko liderra, harmonika eta ahots liderra), Juan Calleros (lider eta kontrabaxu jotzailea), Alex González (bateria eta ahotsa) eta Sergio Vallín (gitarra eta ahotsa) musikariek osatzen dute.
Lau Grammy sari, zortzi Latin Grammy sari, bost MTV Video Music Awards Latinoamerika Sari, bost Gazte Sariak, hemeretzi Musika Latinoaren Billboard Sariak eta hamabost Lo Nuestro Sariak irabazi ditu taldeak. Gainera, sari ugari jaso ditu ekologiaren alde egindako lanagatik. 2012an Hollywoodeko (AEB) rock pasealekuan parte hartu zuten.
Hasiera batean nazioarteko arrakasta komertziala jaso zuten Mexikon, Australian eta Espainian, eta ordutik ospea irabazi dute Latinoamerika osoan, Estatu Batuetan, mendebaldeko Europan, Asian eta Ekialde Hurbilean.
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1987: Maná
- 1990: Falta amor
- 1992: ¿Dónde jugarán los niños?
- 1995: Cuando los ángeles lloran
- 1997: Sueños líquidos
- 2002: Revolución de amor
- 2006: Amar es combatir
- 2011: Drama y luz
- 2015: Cama incendiada
- 2020: TBA
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Taldeko webgune ofiziala