Edukira joan

Maletategi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hudson Rambler autoaren maletategia.

Maletategia edo mala[1] auto batean maletak edo bagajea kokatzeko lekua da. Ibilgailuaren aurrealdean edo atzealdean kokatuta egon daiteke, normalki motorearen kontrako aldean. Gaur egun, ibilgailu gehienek atzealdean eramaten dute. Kotxearen atzeko kristala maletategiaren atearen barne dagoenean "atzeko atea" ere deitzen zaio, eta bost ate dituzten ibilgailuetan hori da bosgarrena.

Maletategia atzean dagoenean, ordezko gurpila ere bertan joan ohi da, edo bertatik irekitzen da azpian dagoen gurpila eskuratzeko bidea.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Noiz kontsultatua: 2018-01-27).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]