Magna Mater
Magna Mater | |
---|---|
Ezaugarriak | |
Sexua | emakumezkoa |
Baliokideak | Zibele |
Erromatarrek Magna Mater (Ama Handia) esaten zioten Rea Cibelesi, Urano eta Gearen alabari, Zibeleri alegia[1], zeinari kultu bereziak ordaintzen baitzizkioten Palatinoko tenplu batean, "misterio" motako errituekin.[2] Haren greziar baliokidea, edo, kasu honetan, hobe esanda, izena, Zibele edo Kybele zen. Zibele jainkosaren gurtza K.a. VII. mendean jaio zen, Anatolian (tenplurik garrantzitsuena Pesinunte hirian zegoen), eta K.o. IV. mendera arte egon zen aktibo, Teodosio I.ak kristautasuna erromatar inperioaren erlijio ofizial gisa aldarrikatu zuenean, nahiz eta probintzia periferikoenetan gurtzak urte batzuk gehiago jarraitu (adibidez Hispanian, non gurtza honen aztarnak aurkitzen ditugun oraindik k.o. V. mendean).[3]
Zenb aitetan, Mater Deum izena ematen zaio, baina izendapen hori, beste jainkosa batzuei ere dagokie , hala nola, Ops, Bona Dea, Mater Matuta, Tellus eta Zeres.[4]
Mitoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Magna Mater, bizi iturria, bere maitale Atisekin (landaretzaren jainkoa) haserretu zen, hau desleial izan zitzaiolako. Jelosiak jota, Magna Materrek bere maitalea hil eta zikiratu zuen, ondoren, pinu baten azpian lurperatuz. Bere heriotzaren ondorioz negar egin ondoren, bizia itzuli zion. Urtaroek, istorio hau antzezten dute: landaretza udazkenean ximeltzen da, neguan hiltzen da eta udaberrian berpizten da, une honetan, Magna Materren omenezko zeremonia handiak ospatzen direlarik.
Jaialdia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaialdi hauetan, dantza egiten da eta musika jotzen da. Klerora sartu nahi zuten hautagaiek, euren burua zikiratzen zuten harriak erabiliz, honela Atisen patua errepikatuz eta bere ugalkortasuna Ama Handiari emanez. Ondoren, hasitakoak toga zuriekin jantzita jaisten ziren lubaki bat zulatzen zen. Euren gainean, bizirik zegoen zezen bat zintzilikatu eta sakrifikatu egiten zen. Hasitakoak, zezenaren odolez zipriztinduak, lubakitik kanpora arrastatzen ziren, Magna Materren gurtzan jada "berpiztu" ondoren.
Zibele Erroman
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zibele jainkosa Erromara iritsi zenean, premia handiko garaia zen, Hanibalek II. Gerra Punikoan egiten zuen presioak inguratzen baitzuen. Zibele laster onartu zuen gizarteak Erroman, eta erromatar panteoiaren Magna Mater bezala onartua izan zen. Oso kultu instituzionalizatua zen; izan ere, Atis bikotekidearekin eta jainkosaren irudiarekin batera, oso erritu bereziak etorri ziren, hala nola gizonen zikiratzea eta bere apaiz-eskola, galli-ak. Zibelerek boterearekin zuen harremana ez zen beti erraza izan, Errepublikaren garaian debekatuta baitzegoen erromatar hiritarrak kultu honetako apaiz bihurtzea, baina hori pixkanaka, Klaudiok enperadoreak eta, batez ere, Antonino Piok egindako erreformei esker, aldatu egin zen, izan ere, une horretatik aurrera, erromatar hiritarrei Zibeleren apaiz bihurtzeko aukera eman zitzaien eta apaiz klase berri bat sortu zen, archigallus, kultu honetako apaiz gorenak. Azkenik, Konstantinoren garaian, gurtza honen garrantzia apurka itzali egin zen, Teodosio I.ak, Tesalonikako Ediktuarekin, Kristautasuna Inperioko erlijio ofizial aldarrikatu zuen arte, kultu paganoak debekatuz, Zibeleren gurtza desagertu eta bere tenpluak suntsitu ziren.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Alvar Ezquerra, Jaime. «Mater Magna y Atis en Hispania» Mater Magna y Atis en Hispania (Universidad Carlos III) (Noiz kontsultatua: 2024-09-12).
- ↑ «Magna Mater - Inicio - Diccionario Tesauro de Historia Antigua y Mitología» www.tesaurohistoriaymitologia.com (Noiz kontsultatua: 2024-09-12).
- ↑ a b Limón Gual, Pablo Javier; Marco Simón, Francisco (dir.) 2017. La diosa Cibeles en Roma: Una aproximación Universidad de Zaragoza, FFYL.
- ↑ Núñez Marcén, Julio; Martínez Izquierdo, David; Ciprés Torres, María Pilar; Gorrochategui Churruca, Joaquín. (2012). Nueva ara dedicada a “Mater Dea” procedente de “Veleia” (Iruña de Oca, Álava). ISSN 0213-2095. (Noiz kontsultatua: 2024-09-12).