MASH (filma)
MASH 1970eko Robert Altman estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako komedia beltzezko film bat da. Fred Williamsonek amerikar futbol partidako eszena zuzendu zuen. 1968ko Richard Hooker idazlearen MASH: A Novel About Three Army Doctors eleberrian oinarritua dago. Donald Sutherland, Elliott Gould, Tom Skerritt, Sally Kellerman, Robert Duvall, Roger Bowen eta René Auberjonois aktoreek antzeztu zuten.
Oscar Sarietarako bost izendapen jaso zituen, Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria (Ring Lardner, Jr.) irabaziz. Bestalde, 1970eko Canneseko Zinemaldian Urrezko Palma irabazi zuen.
Izandako arrakastari esker filmean oinarritutako M*A*S*H (1972-1983) telesaila ospetsua estreinatu zen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Koreako Gerra puri-purian dela, agintearen aurkako joera duten hiru estatubatuar zirujau (Donald Sutherland, Elliott Gould eta Tom Skerritt) parrandazale, antimilitarista, edanzale eta emakumezaleek MASH 4077 (Mobile Army Surgical Hospital 4077) deritzon ospitale mugikorrean lan giten dute.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Donald Sutherland: Benjamin Franklin «Hawkeye» Pierce kapitaina
- Elliott Gould: John Francis Xavier «Trapper John» McIntyre kapitaina, zirujau burua
- Tom Skerritt: Augustus Bedford «Duke» Forrest kapitaina
- Sally Kellerman: Margaret «Hot Lips» O'Houlihan erizaina
- Robert Duvall: Franck Burns maiorra
- Jo Ann Pflug: «Hot Dish» tenientea
- Rene Auberjonois: Aita John Patrick «Dago Red» Mulcahy
- Roger Bowen: Henry Braymore Blake teniente kolonela
- David Arkin: Vollmer sarjentua
- Gary Burghoff: «Radar» O'Reilly
- John Schuck: Walter Kosciusko «Painless Pole» Waldowski kapitaina, dentista
- Fred Williamson: Jones kapitaina
- Tim Brown: Judson kaporala
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- M*A*S*H (1972-1983) telesaila
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- MASH filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- MASH filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1970eko filmak
- Robert Altmanek zuzendutako filmak
- Ring Lardnerrek idatzitako filmak
- Donald Sutherlandek antzeztutako filmak
- Elliott Gouldek antzeztutako filmak
- Tom Skerrittek antzeztutako filmak
- Sally Kellermanek antzeztutako filmak
- Robert Duvallek antzeztutako filmak
- René Auberjonoisek antzeztutako filmak
- Fred Williamsonek antzeztutako filmak
- Michael Murphyk antzeztutako filmak
- Bud Cortek antzeztutako filmak
- Carl Gottliebek antzeztutako filmak
- David Arkinek antzeztutako filmak
- Gary Burghoffek antzeztutako filmak
- Jo Ann Pflugek antzeztutako filmak
- Roger Bowenek antzeztutako filmak
- Bobby Troupek antzeztutako filmak
- G. Woodek antzeztutako filmak
- John Fujiokak antzeztutako filmak
- Ben Davidsonek antzeztutako filmak
- 20th Century Foxek ekoitzitako filmak
- Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Urrezko Palma irabazi duten filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Umorezko filmak
- Koreako Gerrari buruzko filmak
- Gerraren aurkako filmak
- Amerikar futbolari buruzko filmak
- Liburuetan oinarritutako filmak