Edukira joan

M-50

Wikipedia, Entziklopedia askea

M-50 Madril inguratzen duten ingurabide autobideetako bat da. M-40 autobidearen ondorengoa da. 82 kilometro dauzka eta iparraldean El Pardo inguruan amaitu gabe dago.

1996an Getafen hasi ziren eraikitze lanak eta 2007an bukatu zuten. Oraindik tarte bat falta da eraikitzeko, hiriaren ipar-mendebaldeko El Pardo naturgunea lurpetik zeharkatuko duena. Tunelak eraikitzeko beharko den dirua dela eta, tarte honetan bidesaria ordainduko dela uste da.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Garraioa Artikulu hau Garraioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.