Edukira joan

Luis Alegre Zahonero

Wikipedia, Entziklopedia askea
Luis Alegre Zahonero


Q51312877 Itzuli

2015eko otsailaren 14a - 2016ko azaroaren 11
← baliorik ez - Ramón Espinar Merino (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaMadril1977ko martxoaren 16a (47 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Tesi zuzendariaCarlos Fernández Liria
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, filosofoa, politikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Podemos
Más Madrid

Twitter: luisalegrezahon Edit the value on Wikidata

Luis Alegre Zahonero (Madril, 1977ko martxoaren 16a) maldridar filosofo eta politikaria da. Madrilgo Unibertsitate Komplutenseko irakaslea da bai eta Podemoseko asanblada eratzailean aukeratutako lehen Kontseilu Hiritarreko kidea.

Luis Alegre Madrilgo Konplutentse Unibertsitateko Filosofia Fakultateko ikertzaile eta irakaslea da. Carlos Fernández Liriaren ikasle izandakoa, unibertsitate horretako Estetika irakaslea da gaur egun. Liria eta Alegre lankidetzan aritu dira kontrainformazio alternatiboko aldizkari eta Interneteko guneetan, hala nola El Viejo Topo, Viento Sur edo Rebelion.org.

Elkarrekin liburu ugari idatzi dituzte. Horien artean, El orden de El capital nabarmendu beharra dago, 2010eko Pentsamendu Kritikoaren Askatzaile Saria jaso baitzuen. Venezuelako Kultura Ministerioak emandako sari honek 150.000 dolarreko hobaria eman zien irabazleei. Biek ere Educación para la Ciudadanía; Democracia, capitalismo y Estado de Derecho; Comprender Venezuela, pensar la democracia, eta Akal argitaletxearen Filosofía y ciudadanía, Educación ético-cívica y Educación para la ciudadanía testu-liburuak izkiriatu dituzte.[1][2][3][4][5] 2015eko uztailean, El Mundo egunkariak egindako Espainiako 50 homosexual garrantzitsuenen zerrendako hirugarren postuan agertu zen.[6]

Jarduera politikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Clara Serra eta Miguel Urbánekin batera, Madrilen, 2012ko apirilean, Izquierda Anticapitalistaren jarduera batean

Luis Alegre 1992tik ezkerreko erakunde politiko ezberdinetan parte hartu du. Besteak beste, unibertsitatearen merkantilizazioaren aurkako ikasle-mugimenduan sutsuki jardun zuen 1999 eta 2002 bitartean. Espacio Alternativo alderdiko militantea izan zen, Izquierda Anticapitalista bihurtu zena. Horrez gain, Centro de Estudios Políticos y Sociales (CEPS Fundazioa) Fundazioaren Kontseilu Exekutiboaren kide izan zen. Aurrerago, Podemosen talde sustatzailearen komunikazio-arduradun bilakatu zen. Europako 2014ko hauteskundeen harira, Vistalegre jauregian egin zen «Bai, egin daiteke» Herritarren Batzarra antolatu zuen Talde Teknikoaren koordinatzaile hautatu zuten eta bertako bost txostengileetako bat izan zen (Pablo Iglesias, Íñigo Errejón, Juan Carlos Monedero eta Carolina Bescansarekin batera). Batzar horren amaieran, Luis Alegrek alderdi honetako Herritarren Kontseiluko eta Estatuko Batzorde Eragileko kide izateko behar ziren botoak lortu zituen.[1][7][8][5] 2015eko otsailean alderdiko idazkari nagusi hautatu zuten Madrilgo Erkidegoan. Zuhurki partidua utzi zuen 2016. urtean.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «Luis Alegre Zahonero» Tlaxcala, la red internacional de traductores por la diversidad lingüística.
  2. Palmero, Fernando. (23 de octubre de 2014). «Luis Alegre, ese canalla» elmundo.es.
  3. «Españoles Fernández Liria y Alegre ganaron el premio al pensamiento crítico en Venezuela» noticias24.com 6 de diciembre de 2011.
  4. López Arnal, Salvador. (5 de julio de 2011). «Entrevista a Carlos Fernández Liria y Luis Alegre Zahonero, ganadores del premio Libertador del Pensamiento Crítico 2010» noticias24.com.
  5. a b Villarejo, E.. (27 de noviembre de 2014). «Los cuatro de la cúpula de Podemos. Luis Alegre: El profesor «caótico» de Filosofía» abc.es.
  6. Los 50 homosexuales más influyentes de España, en L/O/C de El Mundo.
  7. «Resultados Completos» Asamblea Ciudadana «Sí Se Puede».
  8. Sanz, Segundo. (16 de junio de 2014). «Quién es quién en Izquierda Anticapitalista, el partido que mueve los hilos dentro de Podemos» Vozpópuli (diario digital).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]