Edukira joan

Ludvig Holberg

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ludvig Holberg


Kopenhageko Unibertsitateako errektore

1735 - 1736
Georg Detharding (en) Itzuli - Marcus Wøldike (en) Itzuli
katedradun

Bizitza
JaiotzaBergen1684ko abenduaren 3a
Herrialdea Norvegia
 Danimarka
HeriotzaKopenhage1754ko urtarrilaren 28a (69 urte)
Hobiratze lekuaSorø Klosterkirke (mul) Itzuli
Familia
AitaChristen Nielsen Holberg
AmaKaren Lem
Hezkuntza
HeziketaKopenhageko Unibertsitatea
Bergen Cathedral School (en) Itzuli
Hizkuntzaklatina
daniera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, filosofoa, antzerkigilea, historialaria, saiakeragilea, autobiografialaria, eleberrigilea, gidoilaria, unibertsitateko irakaslea eta poeta
Lantokia(k)Kopenhage
Enplegatzailea(k)Kopenhageko Unibertsitatea
Lan nabarmenak
InfluentziakMolière eta Plauto
Izengoitia(k)Hans Mikkelsen
Genero artistikoaantzezlana
Prosa

IMDB: nm0390004 Allmovie: p310480
IMSLP: Category:Holberg,_Ludvig Find a Grave: 12219997 Edit the value on Wikidata

Ludvig Holberg (Bergen, Norvegia, 1684ko abenduaren 3a - Kopenhage, Danimarka, 1754ko urtarrilaren 28a) Danimarkako jakintsu eta idazlea izan zen. Norvegia eta Danimarka baturik zeuden garaian sortua izanik, herrialde horietako bietako literaturaren aitatzat hartua izan da.

Kopenhagen ikasketak egin ondoren, Europan zehar ibili zen (1704-1716). Kopenhagen bizi zela, hango unibertsitatean irakasle izan zen (1717).

Historia eta zuzenbidea aztergai zituzten zenbait obraren ondoren Peder Paars (1719-1720) poema komiko heroikoa egin zuen. 1722-1727 bitarteko urteetan gaur egun ere antzezten diren hogeita hamar bat komedia umoretsutan hiri hartako burgesia txikiaren deskripzioa eman zuen: Erasmus Montanus, unibertsitario gaztearen satira; Jean de France, moda frankofiloaren satira; Mendiko Jeppe, nekazariaren lanez diharduena eta autorearen obrarik ezagunena. Obra hauek taxutzerakoan zenbait eredu hartu zituen kontuan: Plauto, Italiako commedia dell´arte eta Molièreren antzerkia batez ere.

Komediez aparte, beste lan anitz egin zituen, hala nola, Danimarkako erresumaren historia eta Elizaren historia (1732-1735). Bestelakoa da Nils Klimen bidaia (1741), bere garaiko gizartearen kritika zorrotza. Holbergen obra guztian nabaria da bere herriari hastapen moralak erakusteko lehia, baina irria ezpainetan zuela betiere.

Niels Klims underjordiske Rejse liburuaren marrazkia (1789). Johan Frederik Clemensek grabaketa egin zuen, marrazkia Nicolai Abraham Abildgaardenen izanik.
  • Den Politiske Kandestøber, 1722.
  • Den Vægelsindede, 1722.
  • Jean de France eller Hans Frandsen, 1722.
  • Jeppe paa Bjerget eller den forvandlede Bonde, 1722.
  • Mester Gert Westphaler, 1722.
  • Barselstuen, 1723
  • Den ellefte Junii, 1723
  • Jacob von Tyboe eller den stortalende Soldat, 1723
  • Ulysses von Ithacia, 1723
  • Erasmus Montanus eller Rasmus Berg, 1723
  • Don Ranudo de Colibrados, 1723
  • Uden Hoved og Hale, 1723
  • Den Stundesløse, 1723
  • Hexerie eller Blind Allarm, 1723
  • Melampe, 1723
  • Det lykkelige Skibbrud, 1724
  • Det Arabiske Pulver, 1724
  • Mascarade, 1724
  • Julestuen, 1724
  • De Usynlige, 1724
  • Kildereisen, 1725
  • Henrich og Pernille, 1724-1726
  • Den pantsatte Bondedreng, 1726
  • Pernilles korte Frøkenstand, 1727
  • Den Danske Comoedies Liigbegængelse, 1727
  • Den honette Ambition, 1731
  • Plutus eller Proces imellom Fattigdom og Riigdom, publ. 1753
  • Husspøgelse eller Abracadabra, 1753
  • Philosophus udi egen Indbildning, 1754
  • Republiqven eller det gemeene Bedste, 1754
  • Sganarels Rejse til det philosophiske Land, 1754
  • Peder Paars, 1720
  • fire Skæmtedigte, 1722
  • Metamorphosis eller Forvandlinger, 1726
  • Nicolai Klimii iter subterraneum, 1741. (Hans Hagerup-ek 1742an danierara itzulita: Niels Klims underjordiske Rejse.) (Nicolas Klimsen lurrazpiko bidaia)
  • Moralske Tanker, 1744
  • Epistler, 1748-54
  • Moralske Fabler, 1751
  • Tre latinske levnedsbreve, 1728-1743

Lan historikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Introduction til de fornemste Europæiske Rigers Historier, 1711
  • Morals Kierne eller Introduction til Naturens og Folke-Rettens Kundskab, 1716
  • Dannemarks og Norges Beskrivelse, 1729
  • Dannemarks Riges Historie, 1732–35
  • Den berømmelige Norske Handel-Stad Bergens Beskrivelse, 1737.
  • Almindelig Kirke-Historie, 1738
  • Den jødiske Historie fra Verdens Begyndelse, fortsat til disse Tider, 1742
  • Adskillige store Heltes og berømmelige Mænds sammenlignede Historier, 1739–53
  • Adskillige Heltinders og navnkundige Damers sammenlignede Historier, 1745
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ludvig Holberg Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]