Edukira joan

Londresko garagardo uholdea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Londresko garagardo uholdea
Irudia
Map
Motalaneko istripu
industria hondamendi
uholde : garagardo
non-water flood (en) Itzuli
Honen parte dalist of non-water floods (en) Itzuli
Data1814ko urriaren 17a
KokalekuSt Giles in the Fields (en) Itzuli
Horse Shoe Brewery (en) Itzuli
Londres
Pertsona hilak8

Londresko garagardo uholdea 1814ko urriaren 17an gertatu zen, garagardo fabrikan istripu bat gertatu ondoren. Istripuaren ondorioz zortzi lagun hil ziren.

1814ko urriaren 17an, Londresen hiriburuko erdigunean uholde bat jasan zuten. Tottenham Court Road kalean, besteak beste Meux and Company Brewery garagardo fabrika zegoen. Fermentazio upela zuten bertan, 22 oineko altuera zuen eta egun hartan 511.920 litro zeuzkaten gordeta. 29 metalezko uztaik eusten zioten upelari, baina mantentze kaxkarrak eraginda, edukiontzi erraldoia lehertu egin zen. Ondorioz, 8.500 upel hautsi eta guztira 1.224.000 litro garagardo isuri ziren bat-batean. Fabrikako horma hautsi eta Tottenham Courtetik behera St. Giles auzoraino iritsi zen garagardo uholdea[1].

Kalte handiak eragin zituen olatuak. Besteak beste, bi etxe bota zituen. Tavistock Arms pubeko hormak ere behera egin zuen eta tabernaria hiru orduz egon zen azpian harrapatuta. Emakume hura ez zen hil, baina garagardo itsasoak bederatzi lagunen bizitza eraman zuen. Zortzi itota hil ziren; bederatzigarrena, ordea, intoxikazio etilikoak jota. Ez zuen inoiz horrenbeste garagardorik doan izango, eta aukera aprobetxatu nahi izan zuen[1].

Gaur egun Londresko gunerik garestienetakoa dena langile auzune txiroa zen XIX. mendean, eta St. Gileseko biztanleek etekina atera nahi zioten zorigaiztoko gertakizunari. Batzuek, azken hildako hark bezalaxe, garagardoa zuzenean edatea erabaki zuten, beste batzuek eskura zuten edozein edukiontzi hartu zuten ahalik eta garagardo gehien gordetzeko. Hildakoren bat etxean gorde eta berau ikusteagatik sos batzuk ordainarazi zizkieten morbo bila hurbildutakoei. Berria berehala zabaldu zen hiri osoan eta bisitari uholdea etorri zen garagardoaren ondoren[1].

Meuxentzat, aldiz, negozio txarra izan zen. Milioi litrotik gora garagardo galtzeaz gain, ekoitzitakoaren gaineko zergak ordaindu berri zituzten, eta ezbeharrak eragindako kalte-ordainen epaiketaren zain zeuden gainera. Garagardo konpainiak ordurako zigor gogorra jasoa zuelako, epaileek ez zuten Meux erruduntzat jo; “Jainkoaren ekintza” izan zela ondorioztatu zuten[1].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d Nagore Irazustabarrena, «Garagardo tsunamia», Argia, 2007-11-04, CC-BY-SA lizentzia

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]