Loggia dei Lanzi
Loggia dei Lanzi | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Italia |
Eskualdea | Toscana |
Italiako hiri metropolitarra | Metropolitan City of Florence |
Italiako udalerri | Florentzia |
Koordenatuak | 43°46′09″N 11°15′20″E / 43.769203°N 11.255658°E |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Benci di Cione Dami (en) Simone Talenti (en) |
Estiloa | arkitektura gotikoa |
Ondarea | |
Loggia dei Lanzi (euskaraz: «Lantzarien loggia»), baita ere Loggia della Signoria gisa ezaguna, Florentzian dagoen monumentu historikoa da. Hiriko Piazza della Signoria ospetsuan dago, Palazzo Vecchioren eskuinean, Uffizi Galeriatik gertu.[1] Bereziki ezaguna da sarreran ikus daitezkeen eskultureei esker. Pizkunde estiloko elementu ugari ditu, nahiz eta eraikin gotikoa izan.
Loggiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Loggia arkitekturako elementu bat da arkitektura italiarrean erabili zena. Galeria edo arkupe bezala funtzionatzen du[2], eta, gutxienez bere alboetako batetatik, erabat irekia dago, eta zutabe eta arkuek eutsia. Ohi, lurraren mailan dago, maila altuagoetan ere egon daitekeen arren, lurraren mailan dagoen beste baten gainean. Azken kasu honetan, logia bikoitza deitzen da. Hiriko buruak biltzeko erabiltzen zen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Loggia hau 1376 eta 1382 artean eraiki zen. Eraikina Florentzian egiten ziren batzar publiko askoren lekua izan zen, herritarren asanbladak, estatuko zeremoniak, e.a. Eraikina gotikoa bada ere, Pizkundeko elementu asko erakusten ditu, esaterako hiru erdi puntuko arkuak; nolabait estiko berria iragartzen zuen hirian.[3] Fatxadan Agnolo Gaddi (1383-1386) eskultoreak diseinuen gainean egindako bertuteen alegoriak ikus daitezke.
XVI. mendetik aurrera, Toscanako Dukerri Handia sortzearekin batera, errepublikako erakundeak ezabatu ziren eta, ondorioz, espazio honek bere helburua galdu zuen. Hortik aurrera balio handiko eskulturak erakusteko erabili zen. Horrela, munduko erakustoki lehenetariko bat bihurtu zen. Eskulturak antolatzeko unean Cosimo I.a Medici duke handiak ez zuen irizpide estetikoak jarraitu, politikoak baizik. Adibidez, leku nagusian Benvenuto Celliniren Pertseo Medusaren buruarekin kokatu zen; lan horrekin, nolabait, errepublikaren amaiera sinbolizatu nahi zuen eta Medusaren burutik ateratzen diren sugeak hiritarren artean izan ziren liskarrak izango ziren.
Loggia dei Lanzi izena, bestetik, 1527an, Erromako bidean, Karlos V.aren mertzenario alemandarrek bertan babesa hartu zutelako izango litzateke.[4]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bertuteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
100px
-
100px
-
100px
Eskulturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Polixenaren bahiketa .
-
Patroklo eta Menelao.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://www.viajarflorencia.com/loggia-della-signoria/
- ↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Logia. .
- ↑ https://www.virtualuffizi.com/es/la-loggia-della-signoria%2C-o-loggia-dei-lanzi.html
- ↑ http://www.florencia.es/arquitectura-y-arte/los-monumentos/los-palacios/loggia-dei-lanzi
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Italieraz):Bideoa Youtuben.
- (Italieraz):Loggia della Signoria Consiglio Nazionale di Montelibretti webgunean.
- (Italieraz):Loggia della Signoria Youtuben.