Liluraren kontra
Liluraren kontra | ||||
---|---|---|---|---|
Mikel Laboaren, Beñat Axiariren eta Berri Txarraken musika-lana | ||||
Egilea(k) | Mikel Laboa, Beñat Axiari eta Berri Txarrak | |||
Argitaratze-data | 1969 | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | herri-kanta | |||
Hizkuntza | euskara | |||
Diskoetxea | Goiztiri (diskoetxea) | |||
Deskribapena | ||||
Oinarritua | Liluraren kontra | |||
Hitzak | Bertolt Brecht | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Mikel Laboa | |||
Mikel Laboaren, Beñat Axiariren eta Berri Txarraken kronologia | ||||
|
Liluraren kontra, edo Lilurarik ez hasierako bertsioan, euskal abesti herrikoia da. 1969an Mikel Laboak grabatu zuen Bertolt Brecht albumean Bertolt Brecht idazle alemanaren hitzekin.[1][2]
Bertsioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abestiaren hainbat bertsio egin dira geroago, besteak beste, hauek:[3]
- Mikel Laboa (1969, Bertolt Brecht, Goiztiri)[4] "Lilurarik ez" izenburuarekin.
- Mikel Laboa (1980, Lau-Bost, Xoxoa)[1]
- Mikel Laboa (1987, Euskal kanta berria, Elkar) [5]
- Beñat Axiari (1991, Lili purprea, Silex)[6]
- Mikel Laboa, (2003, 60ak + 2, Elkar)[7]
- Berri Txarrak (2010, Bidehuts) [8]
- Aitor Etxebarria (2017, Markak, Forbidden Colours) (biolontxeloa, gitarra eta korua) [9]
- Askoren artean (2019, KKinzona, Mikel Laboa - Urretxu-Zumarragako zenbait lagunen omenaldi xumea, Hiri Galduak)[10]
- Mikel Laboa, Joxan Artze, Artze anaiak (2022, 1975ean grabatua, Ikimilikiliklik, Elkar)
-
Jose Angel Irigarai (2010)
-
Berri Txarrak (2015)
Bertolt Brecht-en olerkia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jatorrizko poema Bertolt Brecht-ena da, alemanez idatzia 1929an ("Gegen Verführung").
Hau da Jose Angel Irigaraik sortu zuen itzulpena:
EuskarazLiluraren kontra[11] | Alemanez (jatorrizkoa)Gegen Verführung[12] | GaztelaniazEn contra de la seducción[11] |
Lilularik ez! ez dago itzultzerik eguna atean dago haize hotza dakar ez da izango beste goizerik
bizitza ez da huskeria, edan ase arte beretik ez da aski izango galtzear zaudelarik.
denbora ez da luzea, ustelak lurpera bizitza da haundiena galtzea, litzake galtzea dena. |
Laßt euch nicht verführen!
Es gibt keine Wiederkehr. Der Tag steht in den Türen; Ihr könnt schon Nachtwind spüren Es kommt kein Morgen mehr.
Das Leben wenig ist. Schlürft es in vollen Zügen! Es wird euch nicht genügen Wenn ihr es lassen müßt!
Ihr habt nicht zu viel Zeit! Laßt Moder den Erlösten! Das Leben ist am größten: Es steht nicht mehr bereit. |
No os dejéis seducir:
no hay retorno alguno. El día está a las puertas, hay ya viento nocturno: no vendrá otra mañana.
con que la vida es poco. Bebedla a grandes tragos porque no os bastará cuando hayáis de perderla.
vuestro tiempo no es mucho. El lodo, a los podridos. La vida es lo más grande: perderla es perder todo. |
Poemaren zati bat agertzen da Ni ez naiz Mikel Laboa komiki-liburuan. 103. orrian abesti honi keinu bat egiten diote Iturriaga, Cano eta Larratxe-k. Eszena surrealista batean Mikel Laboa basamortutik doa oso nekatuta eta egarri, arearen gainean leher eginda dagoela buru gainean duen xoxo beltzak poemaren zati bat dio: "edan ase arte beretik, ez da aski izango galtzear zaudelarik."
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Lau-Bost» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-19).
- ↑ «Liluraren kontra - Mikel Laboa» www.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-19).
- ↑ «Badok.eus bilaketaren emaitza: Lilurarik ez» Badok (Noiz kontsultatua: 2023-01-19).
- ↑ «Bertolt Brecht» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-19).
- ↑ «Euskal kanta berria» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-19).
- ↑ «Lili purprea» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-19).
- ↑ «60ak + 2» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-19).
- ↑ «Txinaurriak. Mikel Laboari ikasitako kantuak (Askoren artean)» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-19).
- ↑ «Markak» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-19).
- ↑ «Ugari - Mikel Laboa - Urretxu-Zumarragako zenbait lagunen omenaldi xumea» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-19).
- ↑ a b «Liluraren kontra - Mikel Laboa» www.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-19).
- ↑ (Ingelesez) Gómez Velasco, Alvaro. (2011-11-13). «Gegen Verfürung - Bertolt Brecht» MrFoxTalbot (Noiz kontsultatua: 2023-01-19).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Liluraren kontra (Mikel Laboa) Gabi de la Maza - Youtube. Karaokea.
- Bertolt Brecht - Gegen Verführung Jatorrizko poema alemanez irakurria. lunatir -Youtube