Les Exploits d'un jeune Don Juan
Les Exploits d'un jeune Don Juan | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Guillaume Apollinaire (1911) |
Argitaratze-data | 1988 |
Generoa | Eleberri erotikoa |
Jatorrizko izenburua | Les Exploits d'un jeune Don Juan |
Herrialdea | Frantzia |
Bilduma | Erdal literatura erotikoa |
Orrialdeak | 99 |
ISBN | 84-7529-605-X |
OCLC | 255118742 |
Euskaraz | |
Izenburua | Neskazale gazte baten balentriak |
Itzultzailea | Karlos Gorrindo |
Les Exploits d'un jeune Don Juan (euskaraz, Neskazale gazte baten balentriak) 1911an Guillaume Apollinairek idatzitako eleberri erotikoa da. Iniziazio nobela da, hau da, gazte baten lehenengo urratsak sexuaren arloan narratzen duen liburua. Urtetan zalantzak egon dira haren egilearen inguruan, lehenengo edizioa egilerik gabe plazaratu baitzen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Roger gaztea bizitzaren sekretuak ezagutzen hasten da, bereziki sexuaren inguruko sekretuak. Bide horretan laguntzaile asko izango ditu: izeba, arreba, neskamea... Guztia uda batean gertatuko da, gaztelu batean; bertako txoko guztiak egokiak izango dira aurkikuntza berriak egiteko.
Zineman
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gianfranco Mingozzi zuznedariak zinemara eraman zuen, Les Exploits d'un jeune Don Juan izenburuarekin, Frantzia eta Italia arteko ekoizpena, 1987an.
Euskarazko itzulpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karlos Gorrindok eleberri hau espetxean zegoenean euskaratu egin zuen, Herrera de la Manchan. Liburuan amaiera data bezala, 1986ko abenduaren 17a dator.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Neskazale gazte baten balentriak. Karlos Gorrindoren itzulpena. Erdal literatura erotikoa bilduma, Donostia: Elkar, 1988. ISBN: 84-7529-605-X