Leioako hizkera
Leioako hizkera (Leyoáko berbeté) Leioan hitz egiten den bizkaieraren ipar-sartaldeko (Uribe Kosta, Txorierri eta Mungialdea) azpieuskalkiaren aldaera da. Leioako hizkera Uribe Kostako eta Txorierri sartaldeko aldaeren tarteko berbeta da, Getxo eta Berangokoenen oso antzekoa.
Hizkeraren erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Leioa Bizkaiko udalerri bat da, Bilboko itsasadarraren eskoialdean kokatua. 2016. urtean 30.793 biztanle zeuzkan, % 21,8 euskaldunak, baina bertako jatorrizko hizkera erabiltzen dutenak askoz gutxiago dira, belaunaldien arteko hizkuntzaren transmisioak etendura handia eduki baitu.
Izan ere, XX. gizaldian izandako kultura-aldaketek eta Espainiako erdaldunen etorrera gehiegizkoak Leioako hizkera agoniara eroan dute. Edozelan ere, hizkerari baserri-giroan bizirik eutsi zaio, XX. gizaldian gertatutako ekonomia-aldaketen eraginez baserriko jarduerak baztertuta geratu badira ere. Horrez gain, Leioako jatorrizko biztanleen ondorengo batzuk ere jakin dakite herriko berbeta.
Leioako udalak zenbait neurri hartu izan ditu hizkera biltzeko eta zabaltzeko, hari buruzko idaztiak argitaratzen lagunduz.
Fonologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bokalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-a bokalean amaitzen diren berbak artikuluarekin batzen direnean -a + a > -é egiten da (e. b. neska > neské; alaba > alabé). Osterantzean, artikulua guztiz asimilatzen da, esate baterako etze 'etxe' horrela jokatzen da: absolutiboan etze 'etxea'; ergatiboan etzek 'etxeak'; datiboan etzeri 'etxeari'; genitiboan etzen 'etxearen'; destinatiboan etzéntzako 'etxearentzako'; soziatiboan etzéas 'etxeagaz' etab. Berebat, iturri 'iturria'; baso 'basoa' eta buru 'burua' absolutibo singularreko moldeak dira -i, -o eta -u amaieradun berbetan. Arau horrek, edozelan ere, salbuespen bi dauzka. Alde batetik, artikuluaren asimiliazioa ez da silaba bakarreko berbetan ematez: bea 'behea'; kea 'kea'; loa 'loa'; edo mea 'mehea' esaten da (sube 'sua' [halandaze, subete 'suete']; txube 'txua' silaba bakarreko berbetan -b- sartzen zaie artikuluaren aurretik). Beste aldetik, -ai, -ei eta -oi diptongoetan amaitutako berbetan ere ez da asimilaziorik ematen (e. b. gaztaie 'gaztaia'; burneie 'burnia'; sasoia 'sasoia').
-oa > -o egiten da jon 'joan' (e. b. no 'noa'; o 'hoa'; do 'doa'; gos 'goaz') eta eron 'eroan' (e. b. dárot 'daroat'; dárosu 'daroazu'; dáres 'daroatzate') aditzen orainaldiko adizkietan.
-i galtzeko joera dago partizipioetan, gehienbat silaba bitik gorakoak direnean eta i bokalaren aurrean l, n, r eta s kontsonanteak daudenean ibil san 'ibili zen'; ímingo 'ipiniko'; iger dosu 'igartzen duzu' eta ukus dona 'ikusi dun'.
i eta u bokalen ostean a > e bihurtzea orokortua dago (e. b. bátzuten 'batzuetan'; níes 'nigaz'; nórtzuntzeko 'nortzuentzako'; karidede 'karitate'; ostikeda 'ostikada'; apur bet 'apur bat'; kendúte 'kenduta'). i - a/e > i - i egiteko joerak indar handirik eduki ez arrik, ikisi 'ikasi'; iribitu 'irabiatu'; irikin 'irakin' eta irigi 'ireki' moldeak agertzen dira.
u- dago ondorengo hamaika berbon hasieran: uger 'igeri'; ukutu 'ikutu'; ukusi 'ikusi'; ulle 'ile'; untze 'iltze'; uri 'hiri'; urten 'irten'; urun 'irin'; usen 'izen'; úsen 'izain' eta ugelario 'igel' berbaren aldaera. r dardarkari azkarraren aurrean e > a ematen da honako berbotan: bardin 'berdin'; barri 'berri'; txarri 'txerri'; akar 'aker'; garri 'gerri'; garnu 'gernu'; asarre 'haserre' eta bastar 'bazter'. Berba amaieran -ain diptongoa -an egiten da (e. b. erran 'errain'; espan 'ezpain'; gan 'gain'; laban 'labain'; san 'zain'). Berba amaieran -un -uin eta -in amaikiei nagusitzen zaie (mun 'muin'; lurrun 'lurrin').
Leioan ez daukate ia indarrik -eu- > -au- (e. b. auli 'euli'; áuskera 'euskera'; sauk 'zeuk'; daust (< deust) 'dit') eta -ei- > -ai- (e. b. baye 'behia'; gáyena 'gehiena'; ogai 'hogei'; Layoá 'Leioa') egiteko joerek, baina, Getxon eta Berangon orokorrak dira.
Kontsonanteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea][j] ahoskera dago berba euskaldunen hasieran (e. b. yai 'jai'; yainko 'jainko'; yakin 'jakin'; yarámon 'jaramon'; yaube 'jabe'; yáyo 'jaio'; yosi 'josi'), bai eta erdal jatorriko berba batzuetan ere (e. b. yaboi 'xaboi'; yántza 'dantza'; yárre 'pitxer'; yoko 'joko'). Erdaratik hartutako maileguetan [x] ahoskatzen da gehienetan: jénero, jénte, jubilasino. NOR-NORI saileko iraganaldiko eta hitanoko adizkietan ere y- esaten da: yákiten 'zitzaidan'; yákion 'zitzaion'; yákiun 'zitzaigun'; yok 'dik'; yotena 'dinat'.
Lau txistukariak bitara ekarriak daude: s eta z > s (e. b. gaste 'gazte'; asa 'aza') eta ts eta tz > tz (e. b. utz 'huts') egiten dira. Halandaze, asi 'hasi/hazi' eta atzo 'atzo/atso' esaten dira.
Leioan t ez da bustitzen; l eta n bustitzea ez dago orokortua, baina adibide franko topa litezke: bagílle 'bagila'; eskilléra 'eskailera'; ollo 'oilo'; salle 'saila'; arrañe 'arraina'; giñar 'txilar'; giñárrabe 'aitaginarreba'; iños 'inoiz'; iñurri 'inurri'; señe 'seina'; uñe 'oina'.
i + z > x eta i + tz > tx egiten da, esaterako, axe 'haize'; bixer 'bizar'; bixi 'bizi'; dakixu 'dakizu'; elexe (< eleiza) 'eliza'; gixon 'gizon'; gox 'goiz'; ixen 'izan'; ixeko 'izeko'; keríxa (< kereiza) 'gerezi'; aretx (< hareitz) 'haritz'; atx 'haitz'; atxine 'antzina'; eretxi (< ereitzi) 'iritzi'; gatx 'gaitz'; urretx (< urreitz) 'hurritz'. Berba hasierako tx- agertzen den bustidura adierazkorra bakarra izan da (e. b. txérpa 'erpe'; tximeldu 'zimeldu'; tximur 'zimur'; txipristin 'zipristin').
Antzina sudurkaria zen i bokalaren ostean n/ñ kontsonantea garatu da: erdal «-(c)ión» > -zino (e. b. aksino 'akzio'; ilusino 'ilusio'; osesino 'obsesio'; pensino 'pentsio'); *io-ren adizkietan (e. b. dinot 'diot'; dinok 'diok'; dinu 'diogu'; dinosue 'diozue'; dineude 'diote'; dinostesu 'diostazu').
Bere 'ere'; busterri 'uztarri' eta girrintzi 'irrintzi' berbei hasieran herskaria erantsita daukate. Abasuse 'babazuza'; amotz 'kamuts'; odolgi 'goroldio'; okotz 'kokots' eta iko 'piku' berbek ez daroate herskaririk hasieran. Hasieran herskari ahoskabea daukate ondorengo berbok: keríxe 'gerezi'; korotz 'gorotz'; kurtze 'gurutze'; parkatu 'barkatu'; pekatu 'bekatu' eta tórre 'dorre'; hasieran, ostera, herkari ahostuna dago bitz 'bits'; górta 'korta' eta girten 'kirten' berbetan. l eta n ostean t eta p gorde dira erdaratik hartutako hiru mailegu hauetan: altara 'aldare'; dénpora 'denbora' eta jénte 'jende'. Herskarien arteko txandakatzeak ematen dira berba batzuetan (e. b. aista 'ahizpa'; kunpúlle 'tipula'; lebatz 'legatz'; gei 'dei'; dusti 'guzti'). Berebat, berba batzuen hasieran b- eta m- txandakatzen dira, esaterako, makállo 'bakailao' eta berinde 'askari'. -k- ondorengo berbetan galtzen da: sélau 'zelako'; edosélau 'edozelako'; esélau 'ezelako'; ólau 'holako'; álau 'halako'; lau 'lako' (honakoak dira neurria adierazteko berbon kideak: sélaseko 'zelaseko'; edosélaseko 'edozelaseko'; esélaseko 'ezelaseko'; ólaseko 'holaseko'; álaseko 'halaseko'; laseko).
l, n eta r kontsonanteetan amaitzen diren berben ostean z- daukaten adizkiak agertzen direnean, txistukari frikaria (s) ahoskatzen da, ez afrikatua (tz) il siren 'hil ziren' (ez il tziren). Ez partikula hasieran z- daukan adizki batekin elkartzen denean ere frikaria (s) ahoskatzeko joera dago esan 'ez zen' (ez etzan).
l > r egiteko joera dago kontsonante baten aurrean (e. b. aurki 'aulki'; orío 'olio'). -r- -d- eginda agertzen da bedar 'belar'; edur 'elur'; ider 'ilar' eta sider 'zilar' berbetan. n- > l- bihurtzea ematen da narru 'larru' berban.
Azentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Leioan azentua talde fonologikoaren azken silaban egon ohi da (e. b. laguné 'laguna'; lagunerí 'lagunari'; lagun ederrá; gure lagun ederrarí). Ipar Uribeko herrien izenetan azken silaban azentua agertzen da: Barriké 'Barrika'; Berangó; Fiké 'Fika'; Getxó; Larrabetzú; Leioá; Lesamá 'Lezama'; Plentzí 'Plentzia'. Edozelan ere, azentu berezia daukaten berba nahia dago, hiru multzotan bereiz litezkeenak. Lehenik, erdaratik hartutako maileguak: ábi 'habia'; ántzar; dénpora; íngiru 'inguru'; kánpo; kollára 'koilara'; lándare; léku; sékule 'sekula'; sapátu; doméka... Bigarrenik, berba elkartu eta eratorriak: áitite/ámoma 'aitite/amama'; árenegun 'herenegun'; éuskera/érdera 'euskara/erdara'; egústen/éguen 'asteazken/ostegun'; bákarrik; báserri; bátzuk; bérbeta/ólgeta 'hizkuntza/jolas'; béskari; édari/yánari 'edari/janari'; bíllusik/óñutzik 'biluzik/oinutsik'; étzondo/étzalde/étzoste 'etxondo/etxalde/etxoste'; gíau/lélau 'gehiago/lehenago'; índaba 'indaba'; lárregi 'gehiegi'; nónor/nónok/nónon/nónora/nónos 'nor edo nor/nork edo nork/ non edo non/nora edo nora/noiz edo noiz'; okéran 'okaran'; óllar 'oilar'; úñetako 'oinetako'; sálgai; sábalik; sútunik; sélau 'zelako'... Azkenik, azalpen garbirik bako eredu batzuk ere badaude: árruntze 'arrautza'; árte/árteko/ártera/ártetik; ásau 'asago'; átze/áurre; béste; Bílbo; Bískaya 'Bizkaia'; égi 'egia'; egúski 'eguzki'; ínglaterra 'Ingalaterra'; iñúrri 'inurri'; múskerra; órrotz 'orratz'; kókolo; papau 'mozolo'; txístu...
Azentu bereizgarria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azentua singularra eta plurala bereizteko balio du:
Singularra | Plurala | |
---|---|---|
Absolutiboa (NOR)
Ergatiboa (NORK) Datiboa (NORI) Genitiboa (NOREN) Destinatiboa (NORENTZAKO) Soziatiboa (NOREGAZ) |
etze
etzek etzeri etzen etzéntzako etzéas |
étzek
étzek étzeri étzen étzentzako étzekaz |
Erakusleetan ere azentua da bereizgarri (e. b. onek 'honek'; orrek 'horrek'; arek 'hark' ergatibo singularrean; eta ónek 'hauek'; órrek 'horiek'; áik 'haiek' pluralean).
Azentuak esangura banako berbak ere bereizten ditu:
arra 'emea ez dena'
aste 'zapi egun' onena 'honena' usena 'izena' |
vs
vs vs vs |
árra 'neurri unitatea'
áste 'hastea' ónena 'onena / hauena' úsena 'izain' |
Era berean, azentuak bereizten du ba- baiezkoa eta baldintzazkoa: badatór esnedune (baiezkoa) eta esnedune bádator (baldintzazkoa); eadabíl menditi (baiezkoa) eta menditi bádabil (baldintzazkoa); badao/bádao 'badago'; badaki/bádaki 'badaki'; badeko/bádeko 'badauka'... Salbuespen bakarra jon 'joan'-en adizkiak dira: bádo/bádo 'badoa'; básos/básos 'bazoaz'... Aginterako adizkiek ere azentua daukate: elexéti datórrela ukus dot 'elizatik datorrela ikusi dut' (denborazkoa) eta dátorrela bier goxen! 'datorrela bihar goizean!' (aginterakoa). Iraganaldiko eta erlatiboko adizkien artean aurkakotasun bat ere gertatzen da: atzo ukus gendun geure lagune 'atzo ikusi genuen geure laguna' (iraganaldikoa) eta ukus géndun lagune etzera ekar du 'ikusi genuen laguna etxera ekarri dugu' (erlatibokoa).
Morfologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izenaren morfologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-gaz (> -az) da soziatiboko morfema da singularrean (e. b. gixonáas 'gizonarekin'; lagunéas 'lagunarekin') eta pluraleaz -kaz (e. b. gixónakas 'gizonekin'; lagúnekas 'lagunekin'). Hurbiltze adlatiboan -rantza morfema erabiltzen da: Galearántza 'Galearantz'; itxosorántza 'itsasorantz'; basorántza 'basorantz'.
Ablatiboan bost gertakari aita litezke: lehenik, Leioako aldaera -ti da (e. b. etzéti 'etxetik'; étzetati 'etxeetatik'); bigarrenik, -rik morfema denbora balioa edukitzen du (e. b. atzórik dao euri bóta ta bóta 'atzorik dago euria bota eta bota'; goxérik dabil bearren 'goizerik dabil beharrean'; nósik ona sabiltzes ólan? 'noizik hona zabiltza horrela?'), denbora baliorik bakoak ez dira horren ohikoak (e. b. etzérik urten barik daos 'etxerik irten barik daude'); hirugarrenik, -rik hara esapidean ('eta segituan, berehala') ere morfema horixe dago (e. b. básu bete ur edaten deu oirik ara 'baso bete ur edaten du oherik hara'; béste itxure bat yekok orrek garbirik ara 'beste itxura bat zaukak horrek garbirik hara'); laugarrenik, -rik morfema mendirik mendi, bastarrik bastar, etzerik etze tankerako espideetan ere erabiltzen da; eta azkenik, -ganik (> -anik) aldaera dago bizidunen ablatiboan (e. b. nóaini[k] tákixu estáola eskondúte? 'norenganik dakizu ez dagoela ezkonduta?').
'Aldi bat barru, aldi baten buruan' adierazteko -garren erabiltzen da: urtégarrenan agertu san 'urte bat barru agertu zen'; iru egúngarrenan átzera etor san 'hiru egun barru atzera etorri zen'.
'-ren bat > -ran bat' egiteko joera dago (e. b. Aberri Egunéran bat 'Aberri Egunen bat'; bátaran bat 'baten bat'; étzalderan bat 'etxalderen bat').
Bokalez amaituta | Kontsonantez amaituta | |||||
---|---|---|---|---|---|---|
Mugagabea | Singularra | Plurala | Mugagabea | Singularra | Plurala | |
Nor | idí | idí | ídik | gixón | gixoná | gixónak |
Nork | idík | idík | ídik | gixonák | gixonák | gixónak |
Nori | idíri | idíri | ídiri | gixonári | gixonári | gixónari |
Noren | idín | idín | ídin | gixonán | gixonán | gixónan |
Nogaz | idíes | idíes | ídikes | gixonáas | gixonáas | gixónakas |
Norentzat | idíntzet | idíntzet | ídintzet | gixonántzat | gixonántzat | gixónatzat |
Norengatik | idíaitarrik | idíatarrik | ídikaitarrik | gixonáatiarrik | gixonáaitarrik | gixónakatarrik |
Norengana | idíana | idíana | ídikana | gixonáana | gixonáana | gixónakana |
Bokalez amaituta | Kontsonantez amaituta | |||||
---|---|---|---|---|---|---|
Mugagabea | Singularra | Plurala | Mugagabea | Singularra | Plurala | |
Non | etzétan | etzén | étzetan | sugátxetan | sugátxan | súgatxetan |
Nora | etzétara | etzéra | étzetara | sugátxetara | sugátxera | súgatxetara |
Nondik | etzétati | etzéti | étzetati | sugátxetati | sugátxeti | súgatxetati |
Nongo | etzétako | etzéko | étzetako | sugátxetako | sugátxeko | súgatxetako |
Norantz | etzétarantza | etzérantza | étzetarantza | sugátxetarantza | sugátxerantza | súgatxetarantza |
Noraino | etzétaraño | etzeraño | étzetaraño | sugátxetaraño | sugátxeraño | súgatxetaraño |
Artikulua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-ok artikulu hurbilak bizirik dirau (e. b. bíok/irúrok/láurok/dánok 'biok/hirurok/laurok/denok'; gúokas 'guokin'; berton bixi 'berton bizi'; ónek ándrok beti bardin 'andre hauek beti berdin'). Silaba bakarreko berbak artikuluarekin esateko joera handia dago: estao kearik 'ez dago kerik'; bea dusti 'behe guzti'; máye bat 'mahai bat'; oya bat 'ohe bat'; ure asko 'ur asko'; matza ugeri 'mahats ugari'; satza naye 'satz nahia'.
Erakusleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]a da 3. graduko erakuslea (e. b. itzela ixen san a solon íbilteko 'itzela izan zen hura soroan aritzeko'; se ukusi, a ikisi 'zer ikusi, hura ikasi'). Erro bera daukate singular eta pluraleko erakusleek: onek 'honek' / ónek 'hauek'; orrek 'horrek' / órrek 'horiek'; arek 'hark' / áik 'haiek'.
Izenordainak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-i- dago NI-ri dagozkion izenordainetan, ez -e-: niri, nire, níes 'nirekin'; nítzet 'niretzat'; níana 'niregana'; nígaitarrik 'niregatik'. Neu saileko izenordain indartuak daude: neuk (eta néues 'neurekin'; neuana 'neuregana'; néuaitarrik 'neugatik'), euk, geuk, zeuk, zéuek. Pluraleko 3. pertsona indartuan éurek 'berak'; éuren 'beren'; éurekana 'beregana'; éurekas 'berekin'; éurentzat 'berentzat'; éureri 'berei'...
Pluraleko nortzuk, zeintzuk, zertzuk izenordain zehaztugabe galdetzaileak sortu dira (e. b. estáit nórtzukeitarrik esan deun ori 'ez dakit nortzuengatik esan duen hori'; sapátak badekosus naye, baye séintzukes yóngo sara? 'zapatak badauzkazu ugari, baina zeintzuekin joango zara'; sértzuk sosan órrek gixasémek, jitánok ala mórok? 'zertzuk zituan gizaseme horiek, ijitoak ala mairuak?'). 'Edo + izenordain galdetzailea' sailekoak erabiltzen dira: edonóaitarrik 'edonorengatik'; edonoana 'edonorengana'; edonóas 'edonorekin'; edonok 'edonork'; edonona 'edonorena'; edonóntzat 'edonorentzat'; edonor; edonori; edosélan 'edozelan'. 'Izenordain gaildetzailea + edo + izenordain galdetzailea' saileko izenordainak ere badira: nónoaitarrik 'nor edo norengatik'; nónoana 'nor edo noregana'; nónok 'nork edo nork'; nónon 'non edo non'; nónondi 'non edo nondik'; nónongo 'non edo nongo'; nónontzat 'nor edo norentzat'; nónor 'nor edo nor'; nónora 'nora edo nora'; nónorako 'nora edo norako'; nónorantza 'nora edo norantz'; nónoraño 'nora edo noraino'; nónori 'nor edo nori'; nónoas 'nor edo norekin'. 'Izenordain galdetzailea + gura' egiturako izenordainak erabiltzen dira: nongure 'nonahi'; nosgure 'noiznahi'; sergure 'zernahi'; selangure 'nolanahi'; semekure 'zenbat nahi, ugari'.
Aditzaren morfologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Edun laguntzaile zereginetara (ukus dot 'ikusi dut') baztertzeko joera egon da, haren ordez eduki erabilita (esteko pasentzirik 'ez dauka [du] pazientziarik'). Ez da ari izan erabiltzen; haren ordez ibili, mugimenduzkoetan, (e. b. sulo in ta in dabiltzes, aparkaméntuk íteko sótanuten 'zuloa egin eta egin dabiltza, aparkalekuak egiteko sotoetan') eta egon, mugimendurik bakoetan, (e. b. lo íten gáosela gólpe bateas ixartuten gaitus 'lo egiten gaudela kolpe batekin itzartzen gaitu') erabiltzen dira. NOR-NORK erara jokatzen dira ien 'igo' eta urten 'irten' aditzak: bixirik urten yéunen posik! 'bizirik irten zuenean pozik!'; uñes íetan gendun Ereagáti gora 'oinez igotzen genuen Ereagatik gora'.
Adizki jokatuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]NOR kasua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Indikatiboa | Ahalera | Subjuntiboa | Agintera | ||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
Orainaldia | Lehenaldia | Alegiazkoa | Orainaldia | ||||
Baldintza | Ondorioa | ||||||
Ni | nas
- nok - nona |
nintzen
- nintzon - nintzena |
banentike | nentike
- nentikek - nentikena |
nentike
- nentikek - nentikena |
naiten | |
Hi | as | intzen | baentike | entike | entike | aiten | ai
aine |
Hura | da
- dok - dona |
san
- son - sona |
baletike | letike
- letikek - letikena |
letike
- letikek - letikena |
daiten | daitela |
Gu | gares
- gosak - gosena |
gintze(se)n
- gintzosen - gintzesena |
bagintikes | gentikes
- gentikesak - gentikesena |
gentikes
- gentikesak - gentikesena |
gaitesen | |
Zu | sara | sintzen | basintikes | sentikes | sentikes | saitesen | saites |
Zuek | sare | sintzesen | basintikese | sentikese | sentikese | saitesen | saitese |
Haiek | dires
- dosak - dosena |
siren
- sosan - sosena |
baletikes | letikes
- letikesak - letikesana |
letikes
- letikesak - letikesana |
daitesen | daitesela |
NOR-NORI kasua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ni | Hi | Hura | Gu | Zu | Zuek | Haiek | |
---|---|---|---|---|---|---|---|
Niri | at | dat
- yatek - yatena |
sates | satese | dasteas
- yatesak - yatesana | ||
Hiri | nak
nana |
dak
dana |
gasak
gasana |
dasak
dasena | |||
Hari | nako
- nakok - nakona |
ako | dako
- yakok - yakona |
gakos
- gakosak - gakosana |
sakos | sakose | dakos
- yakosak - yakosana |
Guri | aku | daku
- yakuk - yakune |
sakus | sakuse | dakus
- yakusek - yakusena | ||
Zuri | natzu | datzu | gatzus | datzus | |||
Zuei | natzue | datzue | gatzues | datzues | |||
Haiei | nake
- nakek - nakena |
ake | dake
- yakek - yakena |
gakes
- gakesak - gakesana |
sakes | sakese | dakes
- yakesak - yakesana |
Ni | Hi | Hura | Gu | Zu | Zuek | Haiek | |
---|---|---|---|---|---|---|---|
Niri | akiten | yakiten
- yakiten - yakitena |
sakitesen | sakitesen | yakitesen
- yakitesen - yakitesena | ||
Hiri | nakian
nakinan |
yakian
yakinen |
gakiasen
gakisenan |
yakiasen
yakisenan | |||
Hari | nakion
- nakion - nakiona |
akion | yakion
- yakion - yakiona |
gakiosen
- gakiosen - gakiosena |
sakiosen | sakiosen | yakiosen
- yakiosen - yakiosena |
Guri | akiun | yakiun
- yakiun - yakiune |
sakiusen | sakiusen | yakiusen
- yakiusen - yakiusena | ||
Zuri | nakisun | yakisun | gakisusen | yakisusen | |||
Zuei | nakisuen | yakisuen | gakisuesen | yakisuesen | |||
Haiei | nakien
- nakien - nakiena |
akien | yakien
- yakien - yakiena |
gakiesen
- gakiesen - gakiesena |
sakiesen | sakiesen | yakiesen
- yakiesen - yakiesena |
Ondorioa | ||
---|---|---|
Hura | Haiek | |
Niri | lekit
- lekitek - lekitena |
lekites
- lekitesak - lekitesena |
Hiri | lekik
lekine |
lekisek
lekisena |
Hari | lekio
- lekiok - lekiona |
lekios
- lekiosak - lekiosena |
Guri | lekiu
- lekiuk - lekiune |
lekius
- lekiusek - lekiusena |
Zuri | lekisu | lekisus |
Zuei | lekisues | lekisues |
Haiei | lekie
- lekiek - lekiena |
lekies
- lekiesek - lekiesena |
Hura | Haiek | |
---|---|---|
Niri | dakiten | dakitesan |
Hiri | dakian
dakinan |
dakiasan
dakisenan |
Hari | dakion | dakiosen |
Guri | dakiun | dakiusen |
Zuri | dakisun | dakisusen |
Zuei | dakisuen | dakisuesen |
Haiei | dakien | dakiesen |
NOR-NORK kasua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ni | Hi | Hura | Gu | Zu | Zuek | Haiek | |
---|---|---|---|---|---|---|---|
Nik | aut | dot
- yotek - yotena |
saitudes | saitudese | dodas
- yotesek - yotesena | ||
Hik | nok
nona |
dok
dona |
gosak
gosena |
dosak
dosena | |||
Hark | neu
- nayok - nayona |
au | deu
- yok - yona |
gaitus
- gayosak - gayosana |
saitus | saitues | deitus
- yosak - yosena |
Guk | augu | du
- yuk - yune |
saitugus | saituegus | dus
- yusek - yusena | ||
Zuk | nosu | dosu | gosus | dosus | |||
Zuek | nosue | dosue | gosues | dosues | |||
Haiek | neude
- nayek - nayena |
aude | deude
- yedek - yedena |
gaitues
- gayesak - gayesena |
saituse | saituese | deituse
- yedesak - yedesana |
Ni | Hi | Hura | Gu | Zu | Zuek | Haiek | |
---|---|---|---|---|---|---|---|
Nik | engiden | nendun
- neon - neona |
sengidesen | sengidesen | nendusen
- neyosan - neyosena | ||
Hik | nengian
nenginan |
endun | gengiasan
gengisanan |
endusen | |||
Hark | nengin
- nengin - nengine |
engin | yen
- yon - yona |
gengisen
- gengisen - gengisena |
sengisen | sengisen | yesen
- yosen - yosena |
Guk | engigun | gendun
- geyon - geyona |
sengigusen | sengigusen | gendusen
- geyosen - geyosena | ||
Zuk | nengisun | sendun | gengisusen | sendusen | |||
Zuek | nengisuen | senduen | gengisuesen | senduesen | |||
Haiek | nengien
- nengien - nengiena |
engien | yeden
- yeden - yedena |
gengiesen
- gengiesen - gengiesena |
sengiesen | sengiesen | yedesan
- yedesan - yedesena |
Baldintza | Ondorioa | |||
---|---|---|---|---|
Hura | Haiek | Hura | Haiek | |
Nik | baneko | banekos | neko
- nekok - nekona |
nekos
- nekosak - nekosena |
Hik | baeko | baekos | eko | ekos |
Hark | baleko | balekos | leko
- lekok - lekona |
lekos
- lekosak - lekosena |
Guk | bagenko | bagenkos | genko
- gengok - gengona |
genkos
- gengosak - gengosena |
Zuk | basenko | basenkos | senko | senkos |
Zuek | baseunke | baseunkes | seunke | seunkes |
Haiek | baleuke | baleukes | leuke
- leukek - leukena |
leukes
- leukesak - leukesena |
Hura | Haiek | |
---|---|---|
Nik | nengi
- nengik - nengine |
nengis
- nengisek - nengisena |
Hik | engi | engis |
Hark | lei
- leik - leine |
leis
- leisek - leisena |
Guk | gengi
- gengik - gengine |
gengis
- gengisek - gengisena |
Zuk | sengi | sengis |
Zuek | sengie | sengies |
Haiek | leye
- leyek - leyena |
leyes
- leyesak - leyesana |
Orainaldia | ||
---|---|---|
Hura | Haiek | |
Nik | deiden | deidesen |
Hik | deiyan
deinan |
deyasan
deisanan |
Hark | dein | deixen |
Guk | deiyun | deiyusen |
Zuk | deisun | deisusen |
Zuek | deisuen | deisuesen |
Haiek | deyen | deyesen |
Ni | Hura | Gu | Haiek | |
---|---|---|---|---|
Hik | neik
neine |
ik
ine |
geixek
geixena |
ixen
ixena |
Zuk | neixu | ixu | geixus | ixus |
Zuek | neixue | ixue | geixues | ixues |
NOR-NORI-NORK kasua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Niri | Hiri | Hari | Guri | Zuri | Zuei | Haiei | |
---|---|---|---|---|---|---|---|
Nik | deuet / deudes
deunet / deunedas |
dotzet / dotzeas
- yotzetek / yotzetesak - yotzetena / yotzetesana |
dotzut / dotzutes | dotzuet / dotzuetes | dotzet / dotzeas
- yotzetek / yotzetesak - yotzetena / yotzetesana | ||
Hik | dostek / dostesak
dostena / dostesena |
dotzek / dotzesak
dotzena / dotzesena |
doskuk / doskusek
doskune / doskusena |
dotzek / dotzesak
dotzena / dotzesena | |||
Hark | deust / deustes
- yostek / yostesak - yostena / yostesena |
deuk / deusek
deune / deusena |
dotzo / dotzos
- yotzok / yotzesak - yotzona / yotzesana |
dosku / doskus
- yoskuk / yoskusek - yoskune / yoskusena |
dotzu / dotzus | dotzue / dotzues | dotze / dotzes
- yotzek / yotzesak - yotzena / yotzesana |
Guk | deuegu / deuegus
deunegu / deunegus |
dotzu / dotzus
- yotzuk / yotzusek - yotzune / yotzusena |
dotzugu / dotzugus | dotzuegu / dotzuegus | dotzu / dotzus
- yotzuk / yotzusek - yotzune / yotzusena | ||
Zuk | dostesu / dostesus | dotzesu / dotzesus | doskusu / doskusus | dotzesu / dotzesus | |||
Zuek | dostesue / dostesues | dotzesue / dotzesues | doskusue / doskusues | dotzesue / dotzesues | |||
Haiek | deuste / deustes
- yostek / yostesak - yostena / yostesena |
deuek / deuesak
deuena / deuesana |
deutze / deutzes
- yotzek / yotzesak - yotzena / yotzesana |
doskue / doskues
- yoskuek / yoskuesak - yoskuena / yoskuesena |
dotzue / dotzues | dotzue / dotzues | dotze / dotzes
- yotzek / yotzesak - yotzena / yotzesana |
Niri | Hiri | Hari | Guri | Zuri | Zuei | Haiei | |
---|---|---|---|---|---|---|---|
Nik | neuen / neusean
neunen / neusenan |
neuntzen / neuntzesen
- neuntzen / neuntzesen - neuntzena / neuntzesena |
neuntzun / neuntzusen | neuntzuen / neuntzuesen | neuntzen / neuntzesen
- neuntzen / neuntzeean - neuntzena / neuntzesena | ||
Hik | eusten / eustesen | eutzen / eutzesen | euskun / euskusen | eutzen / eutzesen | |||
Hark | yeusten / yeustesen
- yosten / yostesen - yostena / yostesena |
yeuen / yeusean
yeunen / yeusenan |
yeutzen / yeutzesen
- yotzen / yotzesen - yotzena / yotzesena |
yeuskun / yeuskusen
- yoskun / yoskusen - yoskune / yoskusena |
yotzun / yotzusen | yotzuen / yotzuesen | yeutzen / yeutzesen
- yotzen / yotzesen - yotzena / yotzesena |
Guk | geuen / geusean
geunen / geusean |
geuntzen / geuntzesen
- geuntzen / geuntzesen - geuntzena / geuntzesena |
geuntzun / geuntzusen | geuntzun / geuntzusen | geuntzen / geuntzesen
- geuntzen / geuntzesen - geuntzena / geuntzesena | ||
Zuk | seusten / seustesen | seuntzen / seuntzesen | seuskun / seuskusen | seuntzen / seuntzesen | |||
Zuek | seusten / seustesen | seuntzen / seuntzesen | seuskun / seuskusen | seuntzen / seuntzesen | |||
Haiek | yeusten / yeustesen
- yosten / yostesen - yostena / yostesena |
yeuen / yeusean
yeunen / yeusenan |
yeutzen / yeutzesen
- yotzen / yotzesen - yotzena / yotzesena |
yeuskun / yeuskusen
- yoskun / yoskusen - yoskune / yoskusena |
yotzun / yotzusen | yotzuen / yotzuesen | yeutzen / yeutzesen
- yotzen / yotzesen - yotzena / yotzesena |
Ondorioa | |
---|---|
Hari | |
Nik | neskio / neskios |
Hik | eskio / eskios |
Hark | leskio / leskios |
Guk | geskio / geskios |
Zuk | seskio / seskios |
Zuek | seskie / seskies |
Haiek | leskie / leskies |
Hari | |
---|---|
Nik | neyo / neyos |
Hik | eyo / eyos |
Hark | leyo / leyos |
Guk | gengio / gengios |
Zuk | sengio / sengios |
Zuek | sengie / sengies |
Haiek | leye / leyes |
Aditz trinkoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iraganaldiko trinkoak oso galduta daude: esan égoten 'ez zen egoten [vs ez zegoen]'; éukiten gendun 'edukitzen genuen [vs geneukan]'; baina, egon aditzaren egon 'zegoen' eta egosen 'zeuden' hirugarren pertsonako moldeek zelan edo zelan bizirik iraun dute. Ostera, orainaldiak bizi-bizi daude NOR-NORI (daoske 'dagozkie'; dóko 'doakio'; dabilk 'dabilkik'; datortzu 'datorkizu'; ) eta NOR-NORI-NORK (dékotzut 'daukakizut'; dakisku; darotzegu 'daroatsegu'; dakartze 'dakarkie'; dabiltzude 'darabilkizute'; dinotzot 'diotsot') saileko trinkoak.
Ni | nao
- nayok - nayona |
---|---|
Hi | ao |
Hura | dao
- yaok - yaona |
Gu | gaos
- gayosak - gayosena |
Zu | saos |
Zuek | saose |
Haiek | daos
- yaosak - yaosena |
Ni | no
- noyok - noyona |
---|---|
Hi | o |
Hura | do
- yok - yona |
Gu | gos
- goyesak - goyesena |
Zu | sos |
Zuek | sose |
Haiek | dos
- yosak - yosena |
Ni | nator
- natorrek - natorrena |
---|---|
Hi | ator
atorrena |
Hura | dator
- yatorrek - yatorrena |
Gu | gatos
- gatosak - gatosena |
Zu | satos |
Zuek | satose |
Haiek | datos
- yatosak - yatosena |
Ni | nabil
- nabilek - nabilena |
---|---|
Hi | abil |
Hura | dabil
- yabilek - yabilena |
Gu | gabiltzes
- gabiltzesak - gabiltzesena |
Zu | sabiltzes |
Zuek | sabiltzese |
Haiek | dabiltzes
- yabiltzesak - yabiltzesena |
Hura | Haiek | |
---|---|---|
Nik | dekot
- yekotek - yekotena |
dekoas
- yekoasek yekoasena |
Hik | dekok
dekona |
dekosak
dekosena |
Hark | deko
- yekok - yekona |
dekos
- yekosak - yekosena |
Guk | deku
- yekuk - yekune |
dekus
- yekusek - yekusena |
Zuk | dekosu | dekosus |
Zuek | dekosue | dekosues |
Haiek | deke
- yekek - yekena |
dekes
- yekesak - yekesena |
Hura | Haiek | |
---|---|---|
Nik | dakit
- yakitek - yakitena |
dakiteas
- yakies - yakiesena |
Hik | dakik
dakine |
dakixek
dakixena |
Hark | daki
- yakik - yakine |
dakix
- yakixek - yakixena |
Guk | dakiu
- yakiuk - yakiune |
dakius
- yakiusek - yakiusena |
Zuk | dakixu | dakixus |
Zuek | dakixue | dakixues |
Haiek | dakie
- yakiek - yakiena |
dakies
- yakiesak - yakisena |
Hura | Haiek | |
---|---|---|
Nik | darot
- yarot - yarotena |
daroas
- yaroas - yaroasena |
Hik | darok
darona |
darosak
darosena |
Hark | daro
- yarok - yarona |
daros
- yarosak - yarosena |
Guk | daru
- yaruk - yarune |
darus
- yarusek - yarusena |
Zuk | darosu | darosus |
Zuek | darosue | darosues |
Haiek | dare
- yarek - yarena |
dares
- yaresek - yaresena |
Hura | Haiek | |
---|---|---|
Nik | dakart
- yakart - yakartena |
dakardeas
- yakardeas - yakardesena |
Hik | dakarrek
dakarrena |
dakasak
dakasena |
Hark | dakar
- yakarrek - yakarrena |
dakas
- yakasek - yakasena |
Guk | dakargu
- yakarduk - yakardune |
dakargus
- yakardusek - yakardusena |
Zuk | dakasu | dakasus |
Zuek | dakasue | dakasues |
Haiek | dakarde
- yakarrek - yakarrena |
dakardes
- yakardesek - yakardesena |
Hura | Haiek | |
---|---|---|
Nik | dabilt
- yabilt - yabiltena |
dabildeas
- yabildeas - yabildeasena |
Hik | dabilek
dabilena |
dabiltzesak
dabiltzesena |
Hark | dabil
- yabilek - yabilena |
dabiltzes
- yabiltzesak - yabiltzesena |
Guk | dabildu
- yabilduk - yabildune |
dabildus
- yabildusek - yabildusena |
Zuk | dabiltzu | dabiltzus |
Zuek | dabiltzue | dabiltzues |
Haiek | dabilde
- yabildek - yabildena |
dabildes
- yabildesak - yabildesena |
Hura | |
---|---|
Nik | dinot
- yinot - yinotena |
Hik | dinok
dinona |
Hark | dino
- yinok - yinona |
Guk | dinu
- yinuk - yinune |
Zuk | dinosu |
Zuek | dinosue |
Haiek | dinede
- yinedek - yinedena |
Hari | |
---|---|
Nik | deretxet
- yeretxetek - yeretxetena |
Hik | deretxok
deretxona |
Hark | deretxo
- yeretxek - yeretxena |
Guk | deretxu
- yeretxuk - yeretxune |
Zuk | deretxesu |
Zuek | deretxesue |
Haiek | deretxe
- yeretxek - yeretxena |
Partizipioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-atu > -au > -a bilakaera gertatzen da partizipioetan: allega 'ailegatu'; altza 'altxatu'; amata 'amatatu'; asma 'asmatu'; buelta 'bueltatu'; dibórsia 'dibortziatu'; erresa 'errezatu'; falta 'faltatu'; gasta 'gastatu'; kosta 'kostatu'; para 'paratu'; topa 'topatu'. Dena dela, ez da bilakaera guztiz orokorra: askatu, bedeinketu, beratu, betatu 'bete'; emendatu, erratu, kotxatu 'kokoteraino egon'; parkatu 'barkatu'; senbatu, siketu, tiretu, uxetu, yorratu 'jorratu'; yokatu 'jokatu'. Gainera, -itu > -idu (> -u, Getxon) gertatzen da erdaratik mailegatutako partizipioetan (halandaze, ez da aitu 'aditu'; argitu lako aditzetan ematen): eskribidu (> eskribu) 'eskribitu, idatzi'; mobidu (> mobu) 'mugitu'; segidu (> segu) 'segitu, jarraitu'; legidu (> legu) 'eskribitu, idatzi'; koxu (eremu zabalekoa) 'koiu, hartu'.
'Partizipioa + -ta' egitura nagusitu da: itota esan ohi da; ez itorik edo itoa (e. b. amátata 'amatatuta'; arroñata 'arruinatuta'; ínte 'eginda'; sartúte 'sartuta'). Aditz jakin batzuekin -(r)ik zaharrak ere bizirik dirau: alperrik, bedeinketurik, bixirik 'bizirik'; gaixorik, ilik 'hilik'; ixarrik 'itzarrik'; ixilik, osorik, posik 'pozik'; sábalik 'zabalik'; sútunik 'zutunik'; utzik 'hutsik'. Partizipioa -l eta -n amaierakoa denean ere -ta esaten da; ez -da (e. b. ílte 'hilda'; emónta 'emanda'; ínte 'eginda'; yánta 'janda'; yónta 'joanda'). Euki 'eduki' alde batera utzita, -gi dago gainerako partizipioetan: ebagi edo ebai 'ebaki'; eralgi 'eralki'; eskegi edo eskei 'eseki'; iribagi 'erabaki'; irigi 'ireki'; yagi 'jaiki'; usigi 'ausiki'. Ohikoak dira partizipioan 'txistukari afrikatua + i' duten hiru aditz: baltzitu 'belztu'; otzitu 'hoztu' eta utzitu 'hustu'. Bete partizipioari -tu gehitzen zaio betatu emanez.
Aditz izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Partizipioa -a, -l, -n, -o, -{g, k, l, n, r}i, -atu > -a, -tu, atu, -itu, -idu eta -u denean, aditz izenean -ten erabiltzen da: atáraten 'ateratzen'; ílten 'hiltzen'; íten 'egiten'; yóten 'joaten'; yó(i)ten 'jotzen'; ebágiten 'ebakitzen'; éukiten 'edukitzen'; íbilten 'ibiltzen'; íminten 'ipintzen'; ékarten 'ekartzen'; amátaten 'amatatzen'; atértuten 'atertzen'; askátuten 'askatzen'; garbítuten 'garbitzen'; mobiduten 'mugitzen'; koxuten 'koitzen'. Partizipioaren azken bokala -e denean aditz izena -tan egiten da: errétan 'erretzen'; gordétan 'gordetzen'; iétan 'igotzen'; igértan 'igartzen'; ixétan 'izaten'; urtétan 'irteten'. Partizipioa -tu/-du daukaten silaba biko aditzen -tzen egiten dute aditz izena (e. b. áitzen 'aditzen'; artzen 'hartzen'; bátzen, lótzen, gáltzen, géitzen 'deitzen'; kéntzen, sártzen).
Aditz izena mugimenduzko aditzen osagarri denean, inesiboan erabili ohi da, adlatiboa erabili beharrean: sólon bear íten yóten nintzen alogéren 'soroan behar egiten (behar egitera) joaten nintzen alogeran'; jénero naye érote gendun plasara sáltzen 'jenero [gauza, gai] ugari eroaten genuen merkatura saltzen (saltzera)'.
Eratorpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aditzondoak sortzeko -to atzizkia erabilzen da (e. b. ederto 'ederki'; polito 'poliki'; txarto 'gaizki'; ondo 'ongi'; obeto 'hobeki'; satarto 'zatarki'), baina ez da daborduko emankorra. -do/-to atzizkiak balio handigarri eta iraingarria ere dauka: bixerdo 'bizardo'; koipésto 'gizen'; pekásto 'orintsu'; sapásto 'tximatsu'; saskéldo 'zikin'; sorrísto 'zorritsu'; ugérdo 'zikin'. Andrazkoekin -tona aldaera erabiltzen da: anditóna/andratóna 'andre handia'; loditóna 'andre lodia'; moskotóna 'andre mozkotea'; saskeldóna 'andre zikina'.
-ginen '-gintzan' atzizkia ere topa daiteke: Pedro ta Jose argiñek, ormaiñen bardinek 'Pedro eta Jose harginak, hormagintzan berdinak'; frákatara txixeiñen on arrik, llébarik es 'praketara piseginen egon arren, garrantzirik ez'; surfiñen daos egunen-egunen 'surfginen daude egunero'. -tzuk atzizkiak indar handia dauka, batzuk, ez eze, bitzuk, hirutzuk eta lautzuk ere agertzen dira (e. b. áonek láutzuk neuk dáros eta áorrek bítzuk seuk éroixus 'lautzuk haauek neuk daroatzat eta bitzuk haoriek zeuk eroan itzazu'; béste irútzu[k] pe yángo nekos 'beste hirutzuk ere jango nituzke'). -lan aldaera erabiltzen da, -la orokorraren ordez: álan 'hala'; ólan 'horrela'; sélan 'zelan, nola' (eta edosélan 'edonola'; esélan 'ezelan, inola'; séoselan 'zelan edo zelan, nola edo hala'). -txu da atzizki txikigarria da (e. b. itxóroixu apútxu beten 'itxaron ezazu apurtxo batean'; mákinetxu bet tálo yáten géndun atxine 'makinatxo bat talo jaten genuen antzina'). -tar atzizki orokorrarekin batera, -ztar ere erabiltzen da: barrikóstar, berangóstar, bílbostar, deríostar, getxóstar, kánpostar, katikóstar 'gatikar'; leioástar, mungíostar, sopélostar. -mendu atzizkiaren ordez -mintu esateko joera dago (e. b. abrosimintu 'abrozimendu, gogaitze'; meresimintu 'merezimendu'; mobimintu 'mugimendu').
Sintaxia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]zein eta nahi hautakariak erabili egiten dira (e. b. gúre sein gúre es 'gura zein gura ez' eta ekásu bat nai béste 'ekar ezazu bat nahi bestea'). Gainera, ala eta edo bereizten dira: gúrau dosue emen lotu ala yon? 'gurago duzue hemen geratu ala joan?'; oiñ yákingo du arra ala eme dan 'orain jakingo dugu arra ala emea den'; áuton sos ala uñes? 'autoan zoaz ala oinez?'... Galde perpausen amaieran, bigarren aukera isilik dela agertzen da ala (e. b. gaur ésose bearren ala? 'gaur ez zoazte beharrean ala?'; esta égi ala? 'ez da egia ala?'; ámomaas itxi dosus úmek ala? 'amamarekin utzi dituzu umeak ala?').
Berehalakotasunezko denborazko perpausetan -keran erabilia da: makurtúkeran yáusi datzus gíltzek 'makurtzean jausi zaizkizu giltzak'; sútunik párakeran igertan dot miñe, gero, ibílkeran gitxíau 'zutik jartzean igartzen dut mina, gero, ibiltzean gutxiago'. Perpaus osagarrietan esaten dena guztiz ziurra denean eta galdegaia ez denean -(e)na morfema erabiltzen da: óbun estéitusena úmek éron ónekas éurikes! 'eskerrak ez dituena umeak eroan euri hauekin!'; igértan dake séoser pasa dakena 'igartzen zaie zer edo zer pasatu zaiena'; esta égi bearren egon dana oiñ árten 'ez da egia beharrean egon dena orain artean'. Leioan -(e)lakoan morfemaren -lakon aldaera dago: larri daos, amak sokorru íngo dótzelakon 'larri daude, amak garrasi egingo dielakoan'. Perpaus kontzesiboetan arren baino arrik erabiltzen da (e. b. gíau irebási arrik, fábriketi étzaldera buelta san 'gehiago irabazi arrik, fabriketatik etxaldera bueltatu zen'); era berean, -tarrik kausazko eta helburuzko perpausetan erabiltzen da (e. b. amak eskátzeitarrik, etzeri garbikusi in yotzetek 'amak eskatzearrik, etxeari garbi-ikuzia egin zioat'; sure ama ukústeitarrik etor natzu 'zure ama ikustearrik etorri natzaizu'). Nabarmentzekoak dira alderdi horietako erakusle eta izenordainak ere: oneitarrik 'honegatik'; orreitarrik 'horregatik'; aitarrik 'hargatik'; áiketarrik 'haiengatik'; sugaitarrik 'zugatik'; séitarrik 'zergatik'; séoseitarrik 'zer edo zergatik'.
Nominalizazioetan ezeztapena aditz lexikoaren ostean doa eta nominalizazio-atzizkia ezeztapenari lotzen zaio, hau da: sélau lástime lélau etor éste! 'zelako tamala lehenago etorri eztea (ez etortzea)!'; sélan ixen letike goserik éuki éste, yan dúnik eta ona! 'zelan izan daiteke goserik eduki eztea (ez edukitzea), jan dugunetik eta hona!'; sáke bótaixu bean gánera, labandu ésteko górtara gosénen 'saka bota ezazu behearen gainera, labaindu ezteko (ez labaintzeko) kortara goazenean'. 'Ze + sunjuntiboko adizkia' egitura ezaguna da: amorrurik koyu sedeiñ, gordekosu Gauon gaueko ogi sati urten sear 'amorrurik hartu ez dezan, gordeko duzu Gabon gaueko ogi zatia urtean zehar'; gorro belarritaraño sartute daro, axek éron sedeion 'gorroa belarrietaraino sartuta daroa, haizeak eroan ez diezaion'; eskutxutik oratute daro, eskapa sedakion 'eskutxotik oratuta daroa, eskapatu ez dakion'; gáneska in sedeitzun, jagon ixu esne 'gainezka egin ez diezazun, jagon ezazu esnea'; yagi saites, mutille, béskari bere oira éron sedeitzuten 'jaiki zaitez, mutila, bazkaria ere ohera eroan ez diezazudan'.
Zehar galderazko perpausak baldintzazkoekin nahastatzeko joera dago, 'bai/ez' erakoak direnean (e. b. estait utz ein bádeu 'ez dakit huts egin badu'; pregúnta dost ia eméti ondo bádo Sopelarántza 'galdetu dit ia hemendik ondo badoa Sopelarantz'; estait egúno bere etor báda 'ez dakit egundo ere etorri bada').
Bi zenbatzailea izen sintagmaren eskoian jartzen da (e. b. urte bi, anaje bíek, txakur bíekaz); bi bider eta bri mile 'bi mila' salbuespenak dira. Erakusleak, ostera, izen sintagmaren ezkerrean jartzen dira (e. b. ori edoi 'hodei hori'; áorrek gautxórik ''gautxori haoriek'; orrek txakurrek 'txakur horrek'). Hala ere, erkusleaz lagundutako izena indartu nahi izanez gero, ezker eta eskoian ipin liteke: ori etzori 'hori etxe hori'; oneri ardauoneri 'honi ardo honi'
'partizipioa + adizki jokatua' egitura baliatzen da aditza indartzeko: euki dekola eser emon éstek emoten dost amorrurik andiena 'eduki daukala ezer ez emateak ematen dit amorrurik handiena'; txikitxu ixen arrik, iñúrrik éron daro bera baño astunau dan karge 'txikitxoa izan arrik, inurriak eroan daroa bera baino astunagoa den karga'; kostaten dana kostaten dala, ekarri dakargu te kitu! 'kostatzen dena kostatzen dela, ekarri dakargu eta kito!'; yon sos ala etorri satos? 'joan zoaz ala etorri zatoz'; erresa bere yakin dakitzu orrek faltzok 'otoitz egiten ere jakin dakitsu faltsu horrek!'.
Hiztegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
|
|
|
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Iñaki Gaminde Terraza. Leioako Udala: Leioa berbarik berba. 2001. ISBN 84-606-3136-2
- Iñaki Gaminde Terraza: Leioako azentuaz. 2002, ISBN 0046-435X https://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=263568
- Iñaki Gaminde Terraza. Leioako Udala: Leioako euskararen gramatikaz. 1989. https://archive.org/details/leioako-euskararen-gramatikaz
- Koldo Zuazo eta Urtzi Goiti. Euskal Herriko Unibertsitatea: Uribe Kosta, Txorierri eta Mungialdeko euskara. 2016. ISBN 9788490824122
- Pedro Irizar. Morfología del verbo auxiliar vasco, Variedad de Plencia. http://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/irizar/1926_04.pdf
- Euskaltzaindia: Euskararen Herri Hizkeren Atlasa (EHHA). 2008-2018. http://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_content&view=article&id=565&Itemid=466&lang=eu