Leandro Carro
Leandro Carro | |||
---|---|---|---|
1936ko otsailaren 22a - 1939ko otsailaren 2a Barrutia: Bizkaia (hiriburua) Hautetsia: Espainiako Bigarren Errepublikako 3. legegintzaldia | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Zarratón, 1890 | ||
Herrialdea | Espainia | ||
Heriotza | Dresden, 1967 (76/77 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta metallurgist (en) | ||
Lantokia(k) | Madril | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Espainiako Alderdi Komunista |
Leandro Carro Hernáez (Zarratón, Errioxa, 1890 – Dresden, Alemania, 1967) Errioxan jaiotako Euskadiko Alderdi Komunistako politikaria izan zen[1].
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zapatagile baten semea, gaztea zela, Bizkaira emigratu zen non langile metalurgiko moduan aritu zen. PSOE eta UGTren kidea, 1921ean Espainiako Alderdi Komunistara pasa eta 1932an Hego Euskal Herriko idazkari izendatu zuten[2]. 1935ean Euskadiko Partidu Komunista sortu zutenean, ber Biltzar Nazionalean sartu zen.
1936an diputatu hautatua Bilbon, Gerra Zibila piztu zenean, Ourensen zegoen eta bertan aritu zen gerrillari. 1946an Eusko Jaurlaritzaren sailburu hautatu zuten Juan Astigarrabia alderdikidea ordezkatuz (Herri-lanetako ministroa izan zen atzerrian). 1948an, Gerra Hotza zela eta, dimititu eta Ekialdeko Alemanian bizitzaren azken urteak pasa zituen.
El Partido Comunista de Euzkadi, partido de vanguardia de la clase obrera y del pueblo vasco txostena idatzi zuen 1946an.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Auñamendi Eusko Entziklopedia. Leandro Carro. .
- ↑ Jiménez de Aberasturi, Juan Carlos. Protagonistas de la historia vasca: Sebastián Zapiráin. .