Lavr Kornilov
Lavr Georgievitx Kornilov —errusieraz: Лавр Гео́ргиевич Корни́лов— (Ust-Kamenogorsk, Errusiar Inperioa -egun Oskemen, Kazakhstan- 1870eko abuztuaren 30agreg./abuztuaren 18ajul. - Ekaterinodartik hurbil, Errusiako Errepublika, 1918ko apirilaren 13a) Errusiar Inperioko Armadako jenerala izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kosakoen ofizial baten semea zen, eta Japoniaren aurkako gerran hartu zuen parte. Pekinen izan zen 1907-1911. urteetan, eta Errusiar Inperioko Armadako agintari izan zen Lehen Mundu Gerran. Armadako buruzagi nagusi hautatu zuen 1917ko abuztuan behin-behineko gobernuak, eta urte bereko irailean Kerenski agintetik kentzen saiatu zen. Preso hartu zuten, baina libre atera zuen Dukhonin Errusiar Inperioko Armadako azken buruzagi nagusiak. Don aldeko Armada Zuria antolatu zuen Kornilovek komunisten aurka.
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lavr Kornilov |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.