Edukira joan

Laura Kate Dale

Wikipedia, Entziklopedia askea
Laura Kate Dale

Bizitza
JaiotzaBournemouth, 1990(e)ko hamarkada (24/34 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakvideo game journalist (en) Itzuli, video game critic (en) Itzuli, video game developer (en) Itzuli eta idazlea
Enplegatzailea(k)Destructoid (en) Itzuli
Kotaku UK (en) Itzuli  2019ko ekaina)

laurakbuzz.com
Twitter: LauraKBuzz Mastodon: LauraKBuzz@tech.lgbt Youtube: UCgBcTeH9MIsQteTNufpiuxA Edit the value on Wikidata

Laura Kate Dale ingeles kazetari, idazle[1] eta ekintzailea da. Batez ere pertsona autistei eta transgeneroei buruz idazten du bideojokoekin lotuta[1][2][3].

Destructoid webgunean lan egin zuen[1]. Kotaku UK webguneko albisteen editorea ere izan zen ia bi urtez. 2019ko ekainean kargua utzi zuen beste proiektu batzuk aurrera eramateko. The Guardian aldizkariarentzat ere idatzi zuen[4]. Bideojokoen berrikuspenengatik da ezaguna[1].

Podquisition podcastean ostalari gisa agertzen da, James Stephanie Sterling eta Conrad Zimmerman joko kritikariekin batera[5].

2015ean, MCVren 30 Under 30 zerrendan sartu zuten[6].

2020ko maiatzean, Dalek Access-ability izeneko bideo-saila jarri zuen martxan YouTuben, pertsona neurodibergenteek edo desgaituek bideo-jokoetan dituzten zailtasunak eztabaidatzeko.

2021eko abuztuaren 6an, Felix Fernekin batera[7], trans eskubideen aldeko protesta antolatu zuen Londresen[8][9]. Harrezkero, beste aktibismo-proiektu batzuen parte izan da. Hala nola, 20.000 pertsona baino gehiagok sinatutako gutun ireki bat idatzi zion BBCri, We're being pressured into sex by some trans women artikulua argitaratzeagatik erantzule izateko eskatuz[10][11].

Bizitza pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2021eko abuztuan, Jane Magnetekin ezkondu zen[12][13][14].

Dale autista da, arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua ata afantasia ditu[15][16].

  • Things I Learned From Mario's Butt: A Series of Gaming Butt Critiques (2018)[2][3]
  • Uncomfortable Labels: My Life as a Gay Autistic Trans Woman (2019)
  • Gender Euphoria: Stories of Joy from Trans, Non Binary and Intersex Writers (2021)
  • Who Hunts The Whale (Jane Magnetekin batera, 2021)
  • Me and My Dysphoria Monster (2022)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d (Ingelesez) Fennimore, Jack. «Laura Kate Dale: 5 Fast Facts You Need to Know» Heavy 2017-08-07 (Noiz kontsultatua: 2019-08-01).
  2. a b (Ingelesez) Weiss, Josh. «There's a book about video game butts and we're not kidding in the slightest» SYFY WIRE 2018-10-19 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2021-09-22) (Noiz kontsultatua: 2024-02-02).[Betiko hautsitako esteka]
  3. a b (Ingelesez) Stevens, Colin. «An Upcoming Book Is All About Video Game Butts» IGN 2018-10-19 (Noiz kontsultatua: 2024-02-02).
  4. (Ingelesez) «Laura Kate Dale» The Guardian (Noiz kontsultatua: 2024-02-02).
  5. (Ingelesez) «Podquisition 303: Kirby vs. Gandhi» Soundcloud (Noiz kontsultatua: 2024-02-02).
  6. (Ingelesez) «Meet MCV’s 30 Under 30 2015» MCVUK 2015-10-02 (Noiz kontsultatua: 2024-02-02).
  7. (Ingelesez) Allingham, Pol. «How to Be a Better Trans Ally, According to People at a Trans Rights Protest» Vice 2021-08-09 (Noiz kontsultatua: 2024-02-02).
  8. (Ingelesez) Parsons, Vic. «London trans rights protest condemns ‘absolute shambles’ of Tory government: ‘This cannot go on’» PinkNews 2021-08-06 (Noiz kontsultatua: 2024-02-02).
  9. (Ingelesez) Dale, Laura. «August 6th Trans Rights Protest Demands» LauraKBuzz 2021-07-18 (Noiz kontsultatua: 2024-02-02).
  10. (Ingelesez) Dale, Laura. «Trans Activism UK’s Finalised Open Letter to the BBC» LauraKBuzz 2021-10-29 (Noiz kontsultatua: 2024-02-02).
  11. (Ingelesez) «Open letter signed by 16,000 calls for BBC apology over trans article» BBC News 2021-10-28 (Noiz kontsultatua: 2024-02-02).
  12. (Ingelesez) Duffy, Nick. «Train-loving couple get ‘dream come true’ wedding onboard London to Birmingham West Coast service» INews 2021-08-11 (Noiz kontsultatua: 2024-02-02).
  13. (Ingelesez) «A very moving service: Rail enthusiasts get married on train from London Euston» Sky News 2021-08-11 (Noiz kontsultatua: 2024-02-02).
  14. (Ingelesez) «Train wedding party: The couple who said 'I do' on a 125mph train to Birmingham» BBC News 2021-08-11 (Noiz kontsultatua: 2024-02-02).
  15. (Ingelesez) @LaurakBuzz. «Got a formal diagnosis today. I can add ADHD to the list of stuff going on in my brain. Explains a lot haha Time to be introspective on it for a while. Yay new brain info to understand» Twitter 2021-05-20 (Noiz kontsultatua: 2024-02-02).
  16. (Ingelesez) Dale, Laura Kate. «Aphantasia, No Visual Imagination, and Video Games - Access-Ability» LauraKBuzz 2021-01-15 (Noiz kontsultatua: 2024-02-02).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]