Laterita
Itxura
Laterita | |||
Lurzorua |
---|
Laterita (latinezko later, adreilu hitzetik) lurzoru gorria edo arrea da[1], arroken meteorizaziotik sortzen dena klima tropikaletan. Burdina eta aluminio oxido nahiz hidroxidoetan aberatsa da. Kuartzo eta kaolinita-buztinak eduki ohi ditu eta klima tropikal nahiz epeletan eratzen da. Zarakar lateritikoak lurzoruaren azaleko geruzaren meteorizazioaren ondorio dira, hau da, agente meteorologikoen in situ ekintzaren ondorio (euria, eguzkia, haizea, izaki bizidunen ekintza, etab.). Prozesu geologiko honi laterizazio deritzo[2].
Laterita eraikuntzak egiteko erabili ohi da eskualde tropikaletan, batez ere Indian eta Indotxinan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Laterita hitza, Eusko Jaurkaritzaren Lanbide Heziketako hiztegian
- ↑ Laterizazio hitza, Eusko Jaurkaritzaren Lanbide Heziketako hiztegian
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau geologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |