Larzac-eko borroka
Larzac-eko borroka desobedientzia zibila eta indarkeria-ez aktiboaren mugimendu handi bat izan zen. Larzac herria Okzitaniako udalerri bat da. Administratiboki Frantziako Dordoina departamenduan dago, Akitania eskualdean. Herri horren borroka 1971tik 1981ra iraun zuen eta mundu mailan eragin handia izan zuen. Arazoaren jatorria militarren La Cavalerie tiro-eremuaren handitzearen proietutik sortu zen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1971ko urrian, Michel Debré Defentza Ministroa zenez, Frantziako Gobernuak militar-esparruaren handitzea erabaki zuen. Inguruko nekazariek aurkako jarrera hartu zuten eta kanpotik etorritako milaka militanteen laguntzaz proiektuari oztopatzeari ekin zioten. Oposizoa 103 nekazarien inguruan egituratu zen; hauek desjabetzeen aurka hasi ziren. 1973an 60.000 eta 100.000 pertsonen arteko jendetza Larzacera joan ziren baserritarrekin haien elkartasuna adierazteko. Borroka hartan gero oso ezagunak izango ziren protagonisten izenak zabaldu ziren, bestrak beste, Lanza del Vasto, Guy Tarlier, Alice Monier eta José Bové. 1974ko urriaren 25an, Larzaceko ekintzaileek haien ardiak Parisko Champ-de-Marsera eraman zituzten.[1]
Horrela jaso ditu gertaerak Sabino Ormazabalek:
« | Ikus dezagun Larzacen gertatutakotik. Millau eta Languedoc-Roussillon artean, nekazariek aurre egin zioten Larzaceko okzitaniar goi-ordokian eremu militar bat zabaltzeko Frantziako Armadaren saiakerari. Hainbat eguneko barualdi egin zuten Lanza del Vastorekin batera. 103 lur-jabek uko ekin zioten beren lurrak saltzeari, eta kooperatiba modura antolatuko zirela hitz eman zuten; zenbait elkartek kooperatiba hartan parte hartu zuten: Paysans Travailleurs sindikatuak, ekologistek, eragozleek, feministek eta ezkerreko hainbat militantek. (...) Berdinen artekotzat har ez daitekeen borroka hartan, borroka-metodotzat desobedientzia zibilaz baliatzea erabaki zuten. Hortik sortu ziren geroago globalizazioaren aurkako nekazarien erreferentzia garrantzitsu askoak. | » |
Indarkeriarik gabeko 500 ekintza, 55. or. |
Proiektua François Mitterrandek 1981an ezabatu egin zuen. Geroztik Larzac indarkeria-ez aktiboaren eta altermundialismoaren sinboloa bihurtu da. Larzac mundu osorako borroka bide berriak sortzeko benetako laborategi bat izan zen. 2011ko azaroan Christian Rouaudek, Tous au Larzac izenburupean, historia zinemara eraman zuen.[2]
Kronologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1970ko urriaren 11an: UDR alderdiaren batzar batean André Fantonek proiektua aipatu zuen.
- 1971ko urriaren 28an, Michel Debrék, Defentsa Ministroa, proiektuaren ezaugarri batzuk azaltzen zituen: militar eremuak zeuden 3.000tik 17.000 hektaretara pasako zituen. Horretarako 107 familia desjabetzeko beharra azaldu zuen.
- 1971ko azaroaren 6an, Millaun nekazal sindikatuek deituta 6.000 pertsonek proiektuaren aurkako manifestazioan hartzen dute parte.
- 1972ko martxoaren 19an, Lanza del Vasto, 75 urte izan arren, 15 eguneko gose greba egin zuen La Cavalerien.
- 1972ko martxoaren 28an, 107 afektaturikoen 103 jabek elkarrekin laguntzeko ituna sinatu zuten.
- 1972ko uztailaren 14an, Frantziako Festa Nazionalaren eguna, Rodezen 20.000 pertsonak proiektuaren aurka manifestatu ziren.
- 1973ko abuztuaren 25 eta 26an 60.000 pertsona baino gehiago biltzen dira Larzac-en tiro-eremuaren aurka.
- 1974ko abuztuaren 17 eta 18an, antzeko bilkuran 100.000 pertsona bildu ziren.
- 1974ko urriaren 25an protesta Pariserat heldu zen; ardiak Champ-de-Marsen.
- 1976ko ekainaren 22an, militante batzuk La Cavaleriaren tiro-eremuan sartu ziren eta desjabetzearekin lotuta zeuden dokumentu asko txikitu zituzten. Behin atxilotuta, epaituak izan ziren eta espetxe-zigor desberdinak pairatu zituzten.
- 1978ko irailean Prefekturak desjabetzak sinatzen hasi zen. Erantzun gisa 5.000 pertsona eta 150 traktore militarren lurrak lantzen hasi ziren.
- 1978ko abenduaren 2an 18 nekazari 710 km-ko martxa hasi ziren.
- 1980ko maiatzean, 66 desjabetze prozedurak legalki ezabatuak izan ziren.
- 1980ko azaroaren 27an Larzac-eko familia desberdinen 74 pertsonek Eiffel dorrearen azpian akanpatu zuten.
- 1981ko maiatzaren 10an François Mitterrandek, Errepublikako Presidente berria, tiro-eremuaren proiektua bertan-behera uztea deliberatu zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Indarkeriarik gabeko 500 ekintza, 55. or.
- ↑ http://www.premiere.fr/film/Tous-au-Larzac-2197793
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sabino Ormazabal Elola / Bidea Helburu Taldea: Indarkeriarik gabeko 500 ekintza. Historia kontatzeko beste modu bat. Bilbo: Manu Robles Arangiz Institutua, 2009. 179 or. ISBN: 84-607-7855-X. Interneten: http://archive.org/details/IndarkeriarikGabeko500Ekintza.HistoriaKontatzekoBesteModuBat. Liburu honek Creative Commons 2.1 lizentzia librea du.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez) Larzac taldearen web ofiziala.
- (Frantsesez) Gerad Bonnet argazkilariaren lanak.