Lafcadio Hearn
Lafcadio Hearn, bere japonierazko izenagatik ere ezaguna, Yakumo Koizumi (japonieraz: 小泉 八雲 ) (Lefkada, Grezia, 1850eko ekainaren 27a - Tokio, 1904ko irailaren 26a) nazioarteko idazlea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ama grekoa eta aita irlandarra zituen. Britainia Handian eta Frantzian ikasketak egin ondoren Estatu Batuetan hartu zuen bizilekua (1869). Han kazetaritzan aritu zen 1890 arte.
Japoniar batekin ezkondu eta Japoniako herritar egin zen emaztearen izen-deiturak hartuta. Yakumo Koizumi izenpean literatura ingelesa irakatsi zuen Tokioko Unibertsitatean. Japoniari buruz egindako liburuen bidez Japoniako kultura ezagutzera eman zuen sortaldean: Glimpses of Unfamiliar Japan (1894, "Japonia ezezagunaren ikuspegiak"), Ghostly Japan (1899), Japan, an Attempt at Interpretation (1904, "Japonia: interpretazio ahalegin bat"). Kwaidan (1904) liburuko fantasiazko ipuinak oinarri hartuta filmak egin izan dira.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lafcadio Hearn |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.