Klon Gerrak
Klon Gerrak | |||
---|---|---|---|
Data | 22 ABY-tik 19 ABY-ra | ||
Lekua | Star Wars-eko unibertsoa | ||
Emaitza |
| ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
- Artikulu hau gerrei buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Star Wars: The Clone Wars».
Klon Gerrak Star Warseko fikziozko unibertsoan Errepublika Galaktikoa eta Sistema Independenteen Konfederakuntzaren (Separatistak ere deituak) artean gertatu ziren guduei deritze. Galaxiako gatazkarik handiena izan zen, eta bere historian eratutako armadarik handienetako bik borrokatu zuten, habitatutako planetetako bakoitza zatituz. Gerraren izena Errepublika galaktikoak erabili zuen klon armadagatik jasotzen du.
Gerra hau Sithen jaun iluna zen Darth Sidiousek hasi, zuzendu, mantendu eta amaitu zuen, separatistak gerrara bultzatu zituena, Palpatine kantziler gorenaren bere izaerarekin separatistei gerra deklaratu zien bitartean, hala, aldi berean bi alderdiak zuzentzea lortuz. Gatazka honekin, Sidious-Palpatinek bere helburu nagusiak bete zituen, Errepublika Inperio Galaktiko bihurtzea bera Enperadore izanik, baita bere aurreko Sithek denbora askoan zehar pentsatutako baina sekula bete gabeko lana zen Jedi Ordena ia erabat desagerraraztea ere.
Klon gerren kontzeptua Star Warsen sortzailea izan zen George Lucasek sortu eta garatu zuen, benetako munduan gertatutako gertaera historiko, politiko eta militarretan oinarrituz. Gatazka hau, lehen aldiz, Luke Skywalkerrek eta Leia printzesak aipatzen dute Star Wars IV. Atala: Itxaropen Berrian aipatzen dute, ordutik aurrera jatorrizko trilogian berriz aipatzen ez den arren. Gainera, prekuelen estreinaldia baino lehen emandako datuak nahiko ahul eta zehaztugabeak ziren. Baina Star Wars II. Atala: Klonen Erasoa eta Star Wars III. Atala: Sitharren Mendekua filmen estreinaldiarekin, marrazki bizidunetako telesailekin eta ondoren saltzen hasi ziren eleberri, gida eta komikien argitalpenekin, kontzeptu hori modu osoago baten garatu ahal izan zuten.
Fikziozko historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mamu Mehatxuan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu nagusia: Star Wars I. Atala: Mamu Mehatxua
Klon Gerren jatorria 10 urte lehenago dago, Merkataritza Federakuntzak, Kanpo Ertzeko merkataritza ibilbideen tasen aurkako erantzun bezala, Naboo blokeatu zuen garaian. Ondorioak, Nabooko Palpatine senataria Errepublikako Kantziler Nagusi bezala aukeratua izatea izan ziren, Senatu Galaktikoan ugaria zen ustelkeria ezabatzea promes egin zuena. Alabaina, ez zen ikusi emaitzarik bere agintaldiaren lehen urteetan, eta Federakuntzaren desmilitarizazioa, askok zigor murritz bezala ikusi zuten, Merkataritza Federakuntzako erregeordea zen Nute Gunrayk, Nabooko gatazkan egin zuenagatik (Padmé Amidalak beraganako erakutsi zuen oposizioa gora-behera) berarekiko edozein eraso eragozteko egoera manipulatu baitzuen.
Qui Gon Jinn eta Obi Wan Kenobi Jedi zaldunen laguntzarekin, guztiek erreginaren untzian ihes egin zuten, Coruscant planetara bidean, Errepublikako hiriburua zena, baina planetatik irtetzean Federakuntzako flotek erasotzen dituzte, eta kaltetua irteten da. Horregatik, Tatooine planetan lurreratu behar dute, ontzia konpontzeko. Han, Wattok zuzendutako ordezkoen negozio batera doaz, Anakin Skywalker izeneko haur bat esklabo bezala duena. Honek, euren ordezkoak lortzen laguntzen die baina lasterketa bat irabazi ondoren eta hala bere askatasuna lortuz, eurekin Coruscantera bidaiatzea erabakiz.
Behin Coruscanten, Qui Gon Jinn eta Obi Wan Jedi kontseilura doaz Anakinen entrenamendua proposatzeko, baina kontseiluak ez zuen onartu, ez baitzuen Anakin hautatua bezala ikusten. Bere aldetik, Palpatin senatariak Padmé konbentzitu zuen Valorum Kantziler Nagusiaren aurka bozka zezan Nabooren konkistari buruz neurririk ez hartzeagatik. Amidalak alde bozkatu zuen, hala, kargurako Palpatinen bidea erraztuz, baina ondoren, honen iritziaren aurka, Jediekin Naboora itzultzea erabaki zuen.
Naboon, Padmé gungandarren liderraren aurrean agertu zen, eta hauekin Merkataritza Federakuntzaren aurkako aliantza bat adostea lortu zuen. Gungandarrek, Jar Jar Binksen agintepean, Federakuntzaren droideen aurka borrokatu zuten lurrean. Aldi berean, Padmék eta bere taldeak Nute Gunray erregeordea harrapatu zuten. Bestalde, Obi-Wanek eta Qui Gon Jinnek berriz Darth Maulekin topo egiten dute, honen aurka borrokan hasiz. Borrokan, Qui Gon Jinn Darth Maulen esku hil zen, ondoren Obi-Wan Kenobik garaitzen duena. Bere azken hitzak esanez, Qui Gon Jinnek Obi-Wani Anakin Skywalker entrenatzeko eskatzen dio. Azkenik, Naboon droideak kontrolatzen zituen Federakuntzaren ontzia Anakinek suntsitzen du espaziuntzi baten laguntzarekin. Palpatine senataria Errepublikako Kantziler Nagusi berri bezala aukeratua izan zen, bere planaren lehen fasea betez, eta Amidala erreginak gungandarrekin bakea adostu zuen.
Klonen Erasoan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu nagusia:Star Wars II. Atala: Klonen Erasoa
Amidalaren aurkako bigarren erasoaren ondoren, Jedi kontseiluak Obi-Wan Kenobi aukeratu zuen senatariaren aurkako erasoen atzean nor zegoen ikertzeko, bere ikasle zen Anakin Skywalkerrek Nabooraino babesten zuen bitartean. Kenobiren bilaketak Kamino planetaraino daroa, non klon armada bat aurkitu zuen, berrehun mila unitatez osatua eta beste milioi bat ekoizten ari zirenak. Han, Jango Fettekin ere topo egin zuen, Geonosisera ihes egiten saiatu zena, baina Kenobik jazarri zuen. Hau Jedi Kontseiluari mezu bat bidaltzen saiatu zen, baina harrapatua izan zen. Tatooinen, Mace Winduk Anakini Padmé planetatik irten gabe babestea agindu zion, baina, hala ere, Padmék Geonosisera bidaiatzea erabaki zuen Obi-Wan salbatzeko asmoz. Alabaina, hauek ere harrapatuak izan ziren eta hirurak exekuzio publiko batera zigortuak izan ziren.