Kiyosu (Aichi)
Kiyosu 清須市 'Kiyosu-shi' | |||
---|---|---|---|
Japoniako hiria | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Japonia | ||
Uhartea Eskualdea Prefektura | Honshu Chūbu (Tōkai) Aichi | ||
Izen ofiziala | 清須市 | ||
Jatorrizko izena | 清須市 | ||
Posta kodea | 452 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 35°11′59″N 136°51′10″E / 35.19981°N 136.85286°E | ||
Azalera | 13,31 km² | ||
Altuera | 12 | ||
Mugakideak | Nagoia, Ichinomiya, Inazawa (en) , Kitanagoya (en) eta Ama (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 69.809 (2021eko otsailaren 1a) 2.482 (2015) | ||
Dentsitatea | 4.963 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 2005eko uztailaren 7a | ||
Ordu eremua | UTC+09:00 | ||
Hiri senidetuak | Toyota | ||
http://www.city.kiyosu.aichi.jp/ |
Kiyosu (japonieraz: 清須市 Kiyosu-shi ) , Japoniako hiria da, Aichi prefeturan kokatua dagoena, Nagoiaren ipar-mendebaldeko mugan. 2014ko erroldaren arabera 66.062 biztanle ditu. Hiriko gazteluagatik da ezaguna.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Shonai ibaiaren aho ondoan kokatua dago eta bertatik hurbil daude Shi eta Gojo ibaiak ere.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kamakura, Kyoto eta Ise santutegi handia elkartzen zituzten Nakasendō eta Minoji errepideek bat egiten zuten tokian kokaturiko posta-hiria izan zen Kiyosu. Muromachi Aroan gaztelua eraiki eta bertatik kontrolatu zuen Oda leinuak Owari probintzia osoa.
Edo Aroan ordea Tokugawa Ieyasuk gaztelua eraitsi eta bertako harriak hegoaldera eraman zituen toki estrategiko hobean Nagoiako gaztelua eraikitzeko. Meiji berrezarkuntza hasi zenean nekazal eremua zen erabat. Kiyosu herria 1889ko abuztuaren 1ean ezarri zen.
2005ean antzinako Kiyosu, Nishibiwajima eta Shinkawa herriak batu eta egungo hiria osatu zuten.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kiyosuko gaztelua
- Kawara santutegia
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Kawara santutegia.
Herritar ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Akira Toriyama (1955-) manga marrazkigilea