Khader Adnan
Khader Adnan | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Arraba (Jenin), 1978ko martxoaren 24a |
Herrialdea | Palestina |
Bizilekua | Arraba (Jenin) |
Lehen hizkuntza | arabiera |
Heriotza | Ayalon Prison (en) , 2023ko maiatzaren 2a (45 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Birzeiteko Unibertsitatea 2001) Zientziatan graduatua : ekonomia matematiko |
Hizkuntzak | arabiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | militante politikoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Palestinako Jihad Islamikoa |
Khader Adnan Mohammad Musa(arabieraz:خضر عدنان محمد موسى; 1978ko martxoak 24 - 2023ko maiatzaren 2a) Israeleko kartzelean gose greban 87 egun egon eta gero bertan hil zen preso palestinar bat izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Palestinako Jihad Islamikoa taldeko kide ezaguna zen Khader Adnan. 44 urte zituen, eta gose greban zegoen duela ia hiru hilabetetatik, bere atxiloketa administratiboaren aurka. Azken urteetako seigarren gose greba zuen. Orain arteko gose grebarik luzeena ari zen egiten; otsailak 5ean atxilotu zuten, "ekintza terroristekin lotura" izatea leporatuta. 12 aldiz atxilotu zuten azken urteetan[1].
Azken atxiloketatik aurrera gose greban zegoen, eta mediku tratamenduei ere uko egin zien. 87 egun igaro ostean konorterik gabe aurkitu zuten Israelgo espetxeko ziegan. IPS Israelgo espetxeko zerbitzuak Adnanen heriotza baieztatu du, ospitalera eraman ostean, eta Wafa agentziak jakinarazi zuen Adnanen heriotza.
1967tik Israelek atxilotuta duela hildako 236. palestinarra da Khader Adnan, Maan Newsek jakinarazi duenez. Horietatik 75 "axolagabetasun medikuagatik" hil dira[2].
Ondorioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere heriotza amorrua eta ezinegona sorrarazi zuen palestinar eta musulmanen artean bereziki baina baita mundu zabalean ere.
Jihad Islamikoak ohartarazi zuen "martiri berri honen" heriotza mendekatuko zutela.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bobby Sands , 1981eko Irlandako gose grebaren buruzagia, bertan hila.