Edukira joan

Kelizeratu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kelizeratu
Siluriar-gaur egun

Haeckelen araknidoen ilustrazioa
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
Subfiluma Chelicerata
Heymons, 1901
Azpibanaketa

Kelizeratuak[1] (Chelicerata) Arthropoda filuma banatzen den azpifilumetako bat dira. Haren barnean zaldi-oin karramarroak, eskorpioiak, armiarmak eta akaroak daude. Itsas-animali gisa garatu ziren, litekenez Kanbriarrean, baina ezagutzen ditugun fosilik zaharrenak Eurypteridoak dira, Ordoviziar berantiarrekoak. Gaur egun itsasoan bizi diren espzeiak Xiphosurak eta Pycnogonidaren 1.300 espezieak dira (hauek Chelicerataren barruan sartu badaitezke, bederen). Itsasotik kanpo 77.000 espezie ezagutzen dira eta baliteke identifikatu gabeko 500.000 espezie gehiago egotea.

Beste artropodo guztiek bezala kelizeratuek gorputz artikuluatu eta segmentatuak dituzte, kitina eta beste proteina batzuekin osatutako kanpo-oskolarekin. Chelicerataren plan nagusiak bi tagma ditu: prosoma (edo zefalotorax) eta opistosoma (edo abdomena). Akaroetan ez dago bi zati hauen arteko ezberdintasun garbirik. Taldeari izena ematen dieten kelizeroak ahoaren atzean duden bi apendizen dira, azpitalde gehienetan jateko erabiltzen diren bi pintza txiki; armiarmetan kelizero hauek pozoina sartzeko erabili daiteke. Taldeak artropodoen zirkulazio sistema irekia dute, tutu baten itxurako bihotza batekin odola homozelora jaurtikiz.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Chelicerata. Euskalterm, euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-15).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]