Edukira joan

Kausatibo

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kausatiboa (latinetik eratorri zen: causa «arrazoi, zergati») aditzei «zerbait egitera behartu» esanahia gehitzea da hizkuntzalaritzan.

Euskarazko adibideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako euskaran «-ra-» osagaia erabiltzen zen kausatiboa osatzeko.

Izan ere, aditz asko kausatiboaren bidez sortuta daude:

  • «ikusi» — «erakutsi» (hau da, «ikustera behartu»);
  • «ikasi» — «irakatsi»;
  • «entzun» — «erantzun»;
  • «itzarri» — «iratzarri»;
  • «ekarri» — «erakarri»;
  • «eman» — «eraman»;
  • «egotzi» — «eragotzi»;
  • «egon» — «iraun»;
  • eta beste «-ra» osagaia duten aditz guztiak.

Gaur egun -(t)arazi atzizkia erabiltzen dugu horretarako: «ohartarazi», «jakinarazi», «sorrarazi».

Beste hizkuntzetan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kausatiboa zabalduta dago hizkuntza eranskarien artean. Finlandiera: Opettaja laulattaa oppilasta «Irakasleak abestera behartu du ikaslea», laulaa «abestu», kausatiboa osatzeko erabiltzen den osagaia aldaera asko ditu hizkuntza horretan; turkiera: Ali Hasani öldür «Alik Hasan erail du (Alik Hasan iltzera behartu du)», ölmek «il (aditza)», esaldi horretan erabilitako -dür- osagaia aditz guztiekin erabil daiteke turkieran; hungariera: A mama elaltatja a kisfiát «Amak haurra sehaskatu (lo egitera behartu) du», alszik «lo egin», kausatiboa osatzeko erabiltzen den osagaia aldaera asko ditu hizkuntza horretan.

Hizkuntza batzuek ez dute kausatiborik, adibidez, errusierak. Hizkuntza horrek заставить zastavit' «behartu» aditza erabiltzen du horretarako.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]