Katixa Agirre
Katixa Agirre | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Katixa Agirre Miguélez |
Jaiotza | Gasteiz, 1981eko urriaren 27a (43 urte) |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | NOR ikerketa taldea |
Katixa Agirre Miguélez (Gasteiz, Araba, 1981eko urriaren 27a) euskal idazlea da. Literaturaren, kazetaritzaren eta blogen arloetan dihardu. Haur literaturan ere hainbat lan kaleratu ditu.[1][2]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus-entzunezko komunikazioan doktorea da, eta EHUn irakasle.[3] Atzerriko hainbat unibertsitatetan ibili da ikerlari, baina egun Bilbon bizi da. 2007an argitaratu zuen bere lehen liburua, Sua falta zaigu, ipuinek edo istorio laburrek osatutakoa. Zutabegilea izan da Diario de Noticias de Alava, Deia, Aizu! eta Argia argitalpenetan kolaboratzen du. 2003an Ernestina de Champourcín poesia saria irabazi zuen, eta 2005ean Emakumeak Kontari ipuin-lehiaketa. 2007an Igartza Saria jaso zuen, hasiera hartan Etxetik irten gabe izenburua izatekoa zen ipuin-liburua idazteko; emaitza 2009ko otsailean argitaratu zuen, baina Habitat izenburuarekin. Horrez gain, umeentzako hainbat liburu ere idatzi ditu, Paularen seigarren atzamarra, Ez naiz sirena bat, eta zer? eta Patzikuren problemak. 2010ean, Amaia Lapitz saila hasi zuen, gazteentzako nobela sorta bat, Amaia Lapitz abenturazalearen istorioak kontatzen dituena. 2015ean bere lehenengo eleberria argitaratu zuen, Atertu Arte Itxaron (Elkar). 2018an etorri zen bigarrena, Amek ez dute.[4][5]
Aktibista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2020an COVID-19k eragindako egoeraren aurrean Komunitatea zaindu tratu txarrak alboratuz idazkia sinatu zuen dei eginez gizarte osoari, bere instituzio eta erakunde sozial eta sindikalei komunitatearen zaintza babes zezaten, krisiaren aurrean elkartasuna indartu eta herritarrak, bereziki larriago pairatzen ari direnak, tratu txarrak jasatetik babes zitzatela eskatuz.[6]
Idazlanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Narrazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sua falta zaigu. (Elkar, 2007).
- Habitat. (Elkar, 2009).
- Munduko sukaldaritza Euskal Herrian. (Ttarttalo, 2010).
- Cocina del mundo en Euskal Herria. (Ttarttalo, 2010).
- Cuisines du monde en Pays Basque. (Elkar, 2010).
Eleberria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Atertu arte itxaron. (Elkar, 2015).
- Amek ez dute (Elkar, 2018). 2016ko Zubikarai beka.
- Berriz zentauro (Elkar, 2022).[7][8]
Haur eta gazte literatura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Paularen seigarren atzamarra. (Elkar, 2007).
- Ez naiz sirena bat, eta zer?. (Elkar, 2009).
- Patzikuren problemak. (Elkar, 2010).
- Amaia Lapitz eta erregina gorriaren hilobia. (Elkar, 2010).
- Amaia Lapitz eta Didoren ermandade sekretua. (Elkar, 2013).
Itzulpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Los turistas desganados. (Pre-Textos, 2017). Atertu arte itxaron eleberriaren berak egindako itzulpena.
Ikerketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zinema eta literatura ikertu ditu bereziki.
- Telezailak: nork esan zuen telebistak tontotu egiten duela? (Txalaparta, 2011). ISBN: 978-84-15313-01-4
- (Gaztelaniaz) Disfrutando/sufriendo Mad Men: historia de un estudio de audiencia transnacional[9]
Tesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Lolita: mito y representación en el cine de Hollywood (EHU, 2010). Vladimir Nabokoven Lolita lanari zinemara egindako egokitzapenak aztertu zituen lan horretan.
Aldizkarietako artikuluak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- «Katixa Agirre: ipuinetan, beharbada, esperimentatu daiteke gehiago. Nobela batean, berriz, ez». Egileak: Yurre Ugarte eta Katixa Agirre.[10]
- (Gaztelaniaz) «El nuevo Hollywood y la posmodernidad: entre la subversión y el neoconservadurismo».[11] Oihenart: cuadernos de lengua y literatura, ISSN 1137-4454, Nº. 27, 2012, págs. 201-233.
- (Ingelesez) «Whenever a man takes you to lunch around here': Tracing post-feminist sensibility in Mad Men», Catalan journal of communication & cultural studies, ISSN 1757-1898, Vol. 4, Nº. 2, 2012, págs. 155-170
- (Gaztelaniaz) «Lolita airada: girl power y venganza en Hard Candy (David Slade, 2005)»[12]
- (Gaztelaniaz) «Lolita de Vladimir Nabokov: Historia de una obsesión (fílmica)». Álabe: Revista de Investigación sobre Lectura y Escritura, ISSN-e 2171-9624, nº. 1, 2010, pág. 8.
- «Femme fatale edo fille fatale?».[13]
- «Ongi etorri Hollywoodera, Lolita».[14]
Blogak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Onanismo onirikoa, Etiope bat Martitzen eta Gauez eta Azpikeriaz blogekin hasi ondoren, gaur egun Habitat berria bitakoran idazten du Agirrek.
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ernestina de Champourcín poesia saria (2003)[15]
- Emakumeak Kontari ipuin-lehiaketa (2005)
- Igartza saria (2007), Habitat liburuagatik[16]
- Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketa (2015), Hesperia, California ipuinagatik[17][18]
- 111 Akademia saria (2015), Atertu arte itxaron eleberriagatik[19]
- Agustin Zubikarai beka (2016), Amek ez dute eleberri proiektuagatik[20]
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Iraitz Urkulo Rodríguez: «Euskal narratiba XXI. mendean: emakumeak idazle», Oihenart: cuadernos de lengua y literatura (27): 201–233, 2012, ISSN 1137-4454.
- (Gaztelaniaz) Itxaro Borda: «La intimidad, esa bomba», 452 °F: Revista de Teoría de la Literatura y Literatura Comparada (9): 42–55, 2013, ISSN 2013-3294.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Lozano, Maite Asensio. «Amek idazten dutenaz» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-08-16).
- ↑ «Katixa Agirre idazleak "XXI. mendeko Emakume Idazleak" ekitaldian hartuko du parte» www.deia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-16).
- ↑ «Foru Liburutegia - Jarduera Kulturalak - Jarduera kulturalen historikoa - Literatura topaketak 2016 - Katixa Agirre - Bizkaia.Eus» www.bizkaia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-16).
- ↑ «Katixa Agirre» Idazleak.eus (Euskal Idazleen Elkartea).
- ↑ «Katixa Agirre» Literaturaren Zubitegia.
- ↑ «Komunitatea zaindu tratu txarrak alboratuz» MRA Fundazioa (Noiz kontsultatua: 2020-08-16).
- ↑ Akademia, 111. (2022-08-25). «Berriz zentauro» 111 Akademia (Noiz kontsultatua: 2022-09-07).
- ↑ BERRIZ ZENTAURO | Elkar Argitaletxea. (Noiz kontsultatua: 2022-09-07).
- ↑ «Disfrutando, sufriendo Mad Men» Espacios de comunicación: IV Congreso Internacional de la Asociación Española de Investigación en Comunicación, 2014, ISBN 978-84-695-9434-6, 909 orr..
- ↑ «Katixa Agirre: ipuinetan, beharbada, esperimentatu daiteke gehiago. Nobela batean, berriz, ez» Hegats 53: 64-67. ISSN 1130-2445..
- ↑ (Gaztelaniaz) «El nuevo Hollywood y la posmodernidad: entre la subversión y el neoconservadurismo.(2014)» Palabra Clave 17 3: 645-671. doi: ..
- ↑ «Lolita airada: girl power y venganza en Hard Candy (David Slade, 2005)» ZER aldizkaria 33: 87-99. ISSN 1137-1102..
- ↑ «Femme fatale edo fille fatale?» Emakunde 74: 4-5. ISSN 0214-8781..
- ↑ «Ongi etorri Hollywoodera, Lolita» Hegats 39: 49-59. ISSN 1130-2445..
- ↑ (Gaztelaniaz) Crespo, Txema G.. (2003-12-05). «Lina Pérez Gaviria gana el premio Ignacio Aldecoa de cuento» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-08-16).
- ↑ «Katixa Agirrek irabazi du Igartza saria» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-08-16).
- ↑ Press, Europa. (2015-11-25). «Katixa Agirrek irabazi du XXXII. Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketa» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2020-08-16).
- ↑ «Bilbao.eus, InfoBilbao, Albisteak, ELENA ALONSO BILBOTARRAK ETA KATIXA AGIRRE GASTEIZTARRAK IRABAZI DUTE BILBOKO UDALAK DEITUTAKO GABRIEL ARESTI IPUIN LEHIAKETAREN XXXII. EDIZIOA» www.bilbao.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-16).
- ↑ Erredakzioa. (2016-04-25). «Katixa Agirrek irabazi du 2015eko 111 Akademiaren Saria» 111 Akademia (Noiz kontsultatua: 2020-08-16).
- ↑ «Katixa Agirreren lanak irabazi du Ondarroako XVI. Augustin Zubikarai nobela beka - Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 2016-10-24 (Noiz kontsultatua: 2020-08-16).