Edukira joan

Kataluniaren Independentzia Aldarrikapena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kataluniaren Independentzia Aldarrikapena
Data2017ko urriaren 10a eta urriaren 27a
Motaindependentzia aldarrikapena
Jatorrizko hizkuntzakatalana
LekuaKataluniako Parlamentua
Herrialdea Katalunia
TestuaTestu osoa

Kataluniaren Independentzia Aldarrikapena, katalanez: Declaració d'Independència de Catalunya, Kataluniako Errepublikaren eraketa, Estatu independiente, burujabe, zuzenbidezkoa, demokratikao eta soziala bezala, aldarrikatzen duen testu politiko bat da. Aldarrikapen honek Kataluniar Errepublikaren iragankortasun juridikoa eta sortzearen legea indarrean jartzea ere aurreikusten du, bai eta prozesu eratzaile, demokratiko, hiritar oinarriko, transbertsal, partehartzaile eta lotesle baten hasiera ere. 2017ko urriaren 27ean, Kataluniako Parlamentuan, gehiengo independentistak sinatu zuen (70 parlamentari), aste batzuk lehenago Urriaren 1eko independentzia erreferendumean «Baiezkoak» irabazi ondoren.

Berehala, Carles Puigdemont lehendakariak Espainiako Gobernuarekin negoziaketa aldi bati ekiteko asmoz aldarrikapena etenda gelditzen zela iragarri zuen.

Espainiako Gobernuaren jarrera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako Gobernuak, Mariano Rajoy buru zuela ez zuen Kataluniarekin ezer negoziatu ez eta eztabaidatzeko aukerarik eman[1]. Are gehiago konstituzio espainiarra aipatu zuen behi da berriro eta konstituzioaren ondorioz elkarrizketa ere ezinezkoa zela esan ziurtatu zuen[2].

Nahiz eta ofizialki Puigdemontek bi hilabeteko epea eman elkarrizketa posible izan zedin, Rajoyk 155. artikulua indarrean jartzearekin erantzun zuen. Generalitateak hitz egiteko aukerarik ez zituenez, 2017ko urriaren 27an alde bakarreko independentzia aldarrikapena egin zuen Kataluniako Legebiltzarraren gehiengoak, gehienbat Junts pel Sí eta CUPeko parlamentariak. 70 parlamentarik edo katalanez conseller direlakoek Errepublikaren alde bozkatu zuten, 10 aurka eta 2 zuri bozkatu zuten.[3] Kontuan hartzekoa da bozketa hasi baino zertxobait lehenago, PP, PSC eta Ciutadans alderdiko diputatuek (guztira 52 parlamentari) Legebiltzarretik ateratzea erabaki zutela. Kontuan izan behar da baita ere egon ziren bi boto zuriak independentisten estrategia bat izan zela, izan ere Espainiako Gobernuak independentziaren alde bozkatzen zutenen pertsona zehatzen aurkako neurri zorrotzak egongo zirela ziurtatu zuelako. Ondorioz, independentistek boto sekretua erabili zuten eta beraien arteko bik boto zuria izan zen. Izan ere independentziaren aurkakoek beraien botoa publikora erakutsi baitzuten botoen kutxara sartu baino lehen.

Espainiako gobernuak 155. artikulua hurrengo egunean ezarri zuen. Kataluniako Jaurlaritzak ez zion honi aurre egin. Marta Rovira eta Puigdemonten arabera, Espainiako Gobernuaren aldetik bortizkeria mehatxuak egon ziren[4]. Puigdemontek esan zuen arabera, Espainiako Gobernuak beranduago CUP alderdiari egotziko zizkion bortizkeriaren ardura guztia eta "hildakoak" egon ahalko ziren.

Arazoak arazo, kataluniar independentismoaren mugarri bat bihurtu zen eta de jure existitu zen (eta batzuentzat gaur egun existitzen den) Kataluniaren Errepublikaren jaiotzaren eguna bihurtu zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]