Edukira joan

Katalina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Katalina
Katalina Erauso
Katalina Erauso
Datuak
Sexua Emakumezkoa
Jatorria Greziarra
Antzeko izenak Katherine, Katheryn, Kathryne, Kathryn, Katharyn, Katherin, Catharine, Cathryn, Katheryne, Catherine, Katharine, Katharina, Ketherane, Katerine, Katrine, Katrina, Katrin, Karina, Carina, Kathrin, Katarina, Catarina, Katerina, Caterina, Ekaterina, Yekaterina, Chatarina, Aikaterine

Katalina, Katalin eta beste aldaera batzuk emakumezkoen izenak dira. Santutegirako eta pertsonaia historikoetarako Katalina arautua du Euskaltzaindiak, baina Katalin ere izendegi arautuko forma da[1]. Hipokoristiko ugari ditu eta ezagunenak dira Kattin eta Kattalin. Aldaerak: Katarina, Katelina, Katerin, Katerina, Katariñe (Deun-ixendegi euzkotarrekoa), Katrin eta Katixa.

Herrialde kristauetan ezagunak dira izen hauek eta bere aldaerak. Etimologikoki grezierako Αἰκατερῖνα edo Αἰκατερίνη, Aikaterína, Aikaterínē izenetik dator. Kristauen artean aski erabilia izan zen, khataros ("garbia") hitzarekin lotu baitzen. Honela deitzen diren bi santa daude, Sienakoa eta Alexandriakoa, azken hau delarik ezagunena, bere martirioan erabilitako gurpil horzdunari izena eman ziolako[2]. Azken honen jaia martxoaren 24an da.

Nafarroako Erresumako artxibategietan sarri agertzen den izena da, forma desberdinekin, Katerina bat (Quaterina) merkatari franko baten alaba Lizarran, 1346. urtean, eta beste bat (Catherina) Munarritzen aipatua da 1518an. Luzaiden Katarina bat dago (Catharina de Barba) 1428an, Katalina (Catalina) bat Berroetan 1509an eta Katalin (Catalin) Elizondon 1529an.

Erregetzan Katalina izena izan dutenen artean aipagarriak dira:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «EODA - Bilaketa - Katalina» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-19).
  2. «EODA - Bilaketa - Katalin» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-19).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]