Edukira joan

Karmele Aierbe Mujika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Karmele Aierbe Mujika

Bizitza
JaiotzaAtaun1951ko irailaren 9a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza2022/02/15 (70 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta irakaslea
KidetzaEuskal Herrian Euskaraz
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Herri Batasuna
Euskal Herria Bildu

Karmele Aierbe Muxika (Ataun, Gipuzkoa, 1951ko, irailaren 9a2022ko otsailaren 15a) gipuzkoar irakasle, politikari abertzalea eta euskaltzalea zen.

1988an Euskal Herrian Euskarazeko koordinatzailea izan zen[1].

Ezker Abertzaleko alderdi ezberdinetako kidea eta bozeramalea izan da[2].

Ataungo udaletxeko zinegotzi hainbatetan izan zen. Lehen aldiz, 1988ko ekainaren 1etik, 1988ko azaroaren 23 arte. Bigarrenez 1995eko ekainaren 17tik, 1999ko uztailaren 3ra eta, azkenik, 2015eko ekainaren 13tik, 2018ko urriaren 4ra.

1998an Herri Batasunako Mahai Nazionaleko kide aukeratua izan zen Gipuzkoako ordezkaritzan[3].

Batasuna alderdiko Mahai Nazionaleko kidea izan zen[4]. 2008ko otsailean arrazoi honengatik atxilotua izan zen[5] eta 2009ko apirilean utzi zuten aske[6].

2010an, Bilboko Euskalduna Jauregian Eusko Alkartasunak eta Ezker Abertzaleak sinatutako Lortu Arte akordioaren sinatzaileeetako bat izan zen. Jaioterriko udalean zinegotzia izan zen Euskal Herria Bildu alderditik.

2014ko ekainaren 12an Gipuzkoako Foru Aldundiak Frankismoaren auzitegiek jazarritako emakume gipuzkoarrak omenduz "Urrezko Bereizgarriak 2014" ekitaldeko partaide izan zen.[7]

2016ko abuztuak 10ean Berriak bildu zituen bizitza politikoari buruzko hausnarketa eta pasartek, honako sailean: "Udako seriea. Politikari ohiak (II). Karmele Aierbe".[8]

2019an, bere ibilbide politikoari eskainitako omenaldia jaso zuen Ataunen, besteak beste, Arnaldo Otegiren parte hartzearekin[9].

2021eko ekainean UEMAk ere omenaldia egin zion Amasa-Villabonako urteko batzar nagusian, euskararen alde egindako lana eskertuz[10]

2022ko otsailaren 15ean hil zen, minbiziak jota [11]Karmele Aierberi agur ekitaldi jendetsua egin zioten Ataunen.[12][13][14]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Otamendi, Gorka Berasategi. ««Ezker abertzalea ilegalizatzea izan zen gatazkaren puntu gorena»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  2. Berria. «Emakume eta euskaldun, bi aldiz baztertua» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  3. «Elegida la nueva Mesa Nacional de HB» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  4. «Batasuna ve en el arresto de sus líderes una 'declaración de guerra al independentismo' | elmundo.es» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  5. (Gaztelaniaz) «Detenidas catorce personas acusadas de ser «dirigentes clandestinos» de Batasuna» El Diario Vasco 2008-02-11 (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  6. Goierrikohitza.info. «Peio Galvez, Karmele Aierbe eta Iñigo Balda aske utziko dituzte datozen orduetan, bermepean» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  7. Berria, Gipuzkoa. (2014-06-12). Urrezko domina eta urrezko bereizgarriak 2014. (Noiz kontsultatua: 2022-02-15).
  8. Otamendi, Gorka Berasategi. ««Ezker abertzalea ilegalizatzea izan zen gatazkaren puntu gorena»» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-02-15).
  9. SL, TAI GABE DIGITALA. (2019-02-24). «Karmele Aierberen «ibilbide oparo eta aberatsa» balioan jarri dute Ataunen» naiz: (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
  10. SL, TAI GABE DIGITALA. (2022-02-15). «Karmele Aierbe ezker abertzaleko kide historiko eta euskaltzalea hil da» naiz: (Noiz kontsultatua: 2022-02-15).
  11. Lartzanguren, Enekoitz Telleria Sarriegi-Edu. «Karmele Aierbe euskaltzalea hil da» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-02-15).
  12. «Karmele Aierberi agur ekitaldi jendetsua egin diote Ataunen» Goierriko Hitza 2022-02-17 (Noiz kontsultatua: 2022-02-18).
  13. Jendetza Karmele Aierberen azken agurrean. Bideoa. (Noiz kontsultatua: 2022-02-18).
  14. Sarriegi, Enekoitz Telleria. «Bizitza bat borroka zer den irakasten» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-01-11).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]