Edukira joan

Kapela

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Kapela (argipen) buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kapela (argipena)».
Kapela
buruko osagarria

Kapela,[1] iparraldean txapela,[2] jantzi mota da, burua estaltzeko erabiltzen dena, bai eguzkitik edota hotzetik babesteko, bai eramailearen estatus soziala markatzeko. Batzuetan, zehazki, buruko jantzi zurruna eta hegalduna izendatzeko erabiltzen da.[1]

Lehenbiziko txapelek antzinako inperioetan dute jatorria; Antzinako Egipton hainbat kapela mota erabiltzen ziren, baina txapelaren aurrekari ezagunenetako bat frigiar jatorriko txapel frigioa izan zen. Kapela hori grekoek erabili zuten hura zeraman oro bere askatasuna eman zitzaion esklabo bat zela sinbolizatzeko. Grezian pilleoa (Pilleus) eta petasoa (Petasus) ere sortu ziren, petasoa hegoa zuen lehen kapela izanik.[3]

Eguzkitik eta euritik babesteko premiatik sortzen da txapela, batez ere nekazarien artean. Lehenengo kapelak batez ere feltroz eta artilez egiten ziren. Antzinateko kapelak gehienetan zuriak izaten ziren, antzinatik geratzen zaizkigun edalontzi pintatu askotan ikusten dugun bezala.

Txapelak elementu hauek izan ditzake edo ez:

  • Koroa edo kopa: kapelaren goiko aldea da, garezurraren formara egokitzen dena, zirkunferentzia mugatuz. Forma desberdinak izan ditzake, erregularki biribila, konikoa edo zatitua.
  • Ertza edo hegala: txapelaren zirkunferentzia zeharkatzen duen gainazal batez osatutako txapelaren zatia da, erabiltzailea eguzki-izpietatik babesteko funtzioa betetzen duena.
  • Xingola leuna: txapelaren barnealdea da, normalean badana deitzen dena. Material leunez egina, erabiltzailearen garezurrarekin zuzenean kontaktuan jartzen dena, kapela burura behar bezala doitzeko eta izerdia geldiarazteko.
  • Bisera edo aurreko hegala: kapela mota batzuen aurrealdeko azalera da, eguzki izpiak blokeatzeko balio duena. Askotan, txano militarretan eta beisboleko txano ezagunetan ikusten da.
  • Kokotsa, barbuquejoa edo barbiquejoa: bizarraren azpitik pasatzen den kapelari eusteko zinta, batez ere laneko kapelentzat eta kapela militarrentzat.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Kapela. Euskaltzaindiaren Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2024-11-12).
  2. Txapel. Euskaltzaindiaren Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2024-11-12).
  3. A Brief History of Hats Hats UK

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]