Kanpoko Hebridak
Kanpoko Hebridak | |||
---|---|---|---|
Erresuma Batua | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Erresuma Batua | ||
Herrialdea | Eskozia | ||
ISO 3166-2 | GB-ELS | ||
Hiriburua | Steòrnabhagh | ||
Gobernuburua | Comhairle nan Eilean Siar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 57°46′N 7°01′W / 57.76°N 7.02°W | ||
Azalera | 3.058,7026 km² | ||
Punturik altuena | An Cliseam | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 26.720 (2019) −110 (2018) | ||
Dentsitatea | 8,74 bizt/km² | ||
Ordu eremua | UTC±00:00 | ||
cne-siar.gov.uk |
Kanpoko Hebridak edo Mendebaldeko uharteak (ingelesez: Outer Hebrides edo Western Isles; Eskoziako gaeleraz: Na h-Eileanan Siar, nə ˈhelanən ˈʃiəɾ ahoskatua; eskozieraz Ooter Hebrides) Eskoziako ipar-mendebaldean kokatzen den uharte multzo bat da, Ipar Ozeano Atlantikoan. Administratiboki Comhairle nan Eilean Siar eskualdea osatzen dute.
Guztira 3.071 km2-ko azalera daukate, 26.370 biztanleekin 2005ean (9 biz./km2). Uharte gehienak populaturik gabe daude.
Stornoway hiriburua da eta 5.602 biztanle ditu. Lewis eta Harrisen dago kokatuta.
Hebrida uharteak osatzen dituzte Barrukoekin batera.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1266an, Pertheko Itunaren bidez, Eskoziaren eskuetara igaro zen Norvegiaren kontrolpean 200 urtez egon ondoren.
- 1918an sortu zuten gaur egungo administrazio sistema uharteetarako.
Uharteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uharte nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Lewis eta Harris: 19.918 biztanle.
- South Uist: 1.818 biz.
- North Uist: 1.271 biz.
- Benbecula: 1.219 biz.
- Barra: 1.078 biz.
Uharte txikiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Scalpay: 322 biz.
- Great Bernera: 233 biz.
- Grimsay: 201 biz.
- Berneray: 136 biz.
- Eriskay: 133 biz.
- Vatersay: 94 biz.
- Baleshare: 49 biz.
- Grimsay: 19 biz.
- Flodda: 11 biz.
- Shiant uharteak
Hizkuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaelikodun lurraldea dugu hau, Eskozia osoan hiztun kontzentrazio gehien daukana, kopuru hau batez besteko %61koa izanik (15.723 hiztun).
Lewis eta Harris (Leodhas is na Hearadh) uhartean hiztunen portzentzaia handiena dago. Bertan, Barvas/Barabhas herri txikiak dauka portzentaia garaiena herrialde osoan, ia %75a. Bestela, South Oist eta Eriskay uharteetan 1.426 hiztun daude, biztanleen %73a.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Garenin herrixka.
-
Benbeculako hondartza.
-
Rockall uhartea.
-
Angus MacAskillen oroitarria.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Comhairle nan Eilean Siar eskualdea
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Uharteetako webgune ofiziala
- Hebridean Celtic Festival
- (Ingelesez) Hebrida uharteetako argazkiak
Hebridak | ||
---|---|---|
Barruko Hebridak: Ascrib · Canna · Cara uhartea · Coll · Colonsay · Crowlin uharteak · Eigg · Gigha · Iona · Isay · Islay · Jura · Kerrera · Lismore · Oronsay · Muck · Mull uhartea · Raasay · Rùm · Scalpay · Skye · Slate uharteak · Soay · Staffa · Summer uharteak · Tiree · Treshnish uharteak · Ulva
|