Juigalpa
Itxura
Juigalpa | ||
---|---|---|
hiria | ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | Nikaragua | |
Probintzia | Chontalesko departamendua | |
Izen ofiziala | Juigalpa | |
Posta kodea | 55000 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 12°06′31″N 85°22′08″W / 12.1086°N 85.3689°W | |
Azalera | 727 km² | |
Altuera | 117 | |
Demografia | ||
Biztanleria | 51.838 (2005) | |
Dentsitatea | 71 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | 1668 | |
Ordu eremua | UTC−06:00 | |
Hiri senidetuak | Leiden eta Haga | |
juigalpan.gob.ni |
Juigalpa Nikaraguako udalerria eta Chontalesko departamenduko hiriburua da. Managuatik 139 kmra dago. 727 km²ko eremua du[1] eta 2012an 59,545 biztanle zituen[2].
Aurrerapen modernoekin batera, herri-tradizioak atxikitzen dituen hiria dugu Juigalpa. Alde batetik, etxe kolonial xarmantak ikus daitezke, eta beste alde batetik, gero eta eraikin berri eta moderno gehiago dago. Abeltzaintza da ekonomiaren oinarria. Klima tropikala dago; urtarriletik maiatzera sasoi lehorra eta maiatzetik abuztura euri sasoia izaten dira.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Juigalpa izenaren esanahiaren inguruko bi bertsio daude. Bataren arabera, náhualt-ez «jikaroz beteriko lekua» esan nahiko luke, eta bestearen arabera «barraskilo beltzen haztegia» izango litzateke.
Hiri senidetuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Municipalities of Nicaragua Statoids.com
- ↑ Población Total, estimada al 30 de Junio del año 2012 Inide.gob.ni