Edukira joan

Judith Jauregi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Judith Jauregi

(2017)
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1985 (38/39 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Irakaslea(k)Claudio Martínez Mehner (en) Itzuli
Cristina Navajas (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpiano-jotzailea
Genero artistikoamusika klasikoa
Musika instrumentuapianoa
judithjauregui.com…

Judith Jauregi (Donostia, Gipuzkoa, 1985ean) euskal pianista da.

Hiru ahizpen arteko gazteena da. Hasieran bibolina ikasten hasi zen baina berehala ahizpek bezala, pianoa jotzeko erabakia hartu zuen. 14 urte zituela hasi zen bakarrik bidaiak egiten eta musika klasikoan dagoen diva kontzeptutik urrunduta klasikoa gazteengana hurbiltzen.[1]

17 urterekin Pianoko Goi-Mailako Irakasle Titulua eskuratu zuen Donostiako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan, Cristina Navajas irakasle zuela. Notarik onena ere lortu zuen eta ondorioz, Ikasketa Amaierako Ohorezko Saria eman zioten.

Ondoren, Salamancako Goi Mailako Kontserbatorioan ikasten jarraitu zuen Claudio Martínez-Mehnerrekin eta Municheko Richard Strauss Kontserbatorioan Vadim Suchanov maisuarekin.

Gaur egun, Judith, Madrilen (Espainia) bizi da eta ibilbide oparoa dauka Nazioarte mailan kontzertuak eskaintzen. Berli Music bere diskoetxe propioarekin argitaratu ditu bere azken lanak. [1][2]

Poesia eta musika klasikoa elkarrekin uztartu izan ditu: 2009an Kirmen Uriberekin batera[3] eta 2012an José Sacristánekin batera Machadori buruzko ikuskizuna egin zuen.[4] [5] [6]

Sariak eta errekonozimenduak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2007an Frechilla-Zuloaga nazioarteko piano saria.
  • 2011an bere lehen grabaketarekin Klasikako Album onenari Musika Independientearen Saria.
  • Robert Schumann, El Arte de lo Pequeño (2011)[7]
  • Para Alicia (2013)[8]
  • Aura (2014)[9].
  • X (2016)[10]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «Judith Jauregui: "Nik disfrutatzen badut bakarrik, besteak nirekin disfrutatu ahal izango dute"» Euskonews.
  2. Berria.eus. ««Gaztea naiz aro jakin bateko musikan espezializatzeko»» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-08-11).
  3. Amatiño. «Judith Jauregi eta Kirmen Uribe, elkarrekin baina ez nahasiak — Eibar.ORG | Eibarko peoria» eibar.org (Noiz kontsultatua: 2018-08-11).
  4. «Judith Jauregi: “Maleta bat, piano bat, Sacristan eta ni bakarrik agertuko gara”» irutxulo.hitza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-11).
  5. «Judith Jauregi: “Musika eta poesia baino haratago doa”» irutxulo.hitza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-11).
  6. Euskal Irrati Telebista, EiTB. «Jose Sacristan eta Judith Jauregi Bilbon, Antonio Machado gogoratzeko» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-11).
  7. all_powerful_Oz. «Judith Jauregi: pianoa aurrez aurre eta etorkizuna parez pare» Gaztezulo (Noiz kontsultatua: 2018-08-11).
  8. (Gaztelaniaz) Mantilla, Jesús Ruiz. (2013-06-07). «La pasión de Judith Jáuregui» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2018-08-11).
  9. Saioa Alkaiza Guallar, ««Konpositorearen igorle izan behar dugu, ez protagonista»», Berria, 2014-12-13
  10. (Gaztelaniaz) Enano, Virginia López. (2016-11-10). «La ‘X’ del éxtasis» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2018-08-11).

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]