Jose Maria Rementeria
Itxura
Jose Maria Rementeria | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Etxebarria, 1940ko apirilaren 23a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Etxebarria, 2023ko urriaren 3a (83 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Salamancako Pontifize Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | apaiza, idazlea, itzultzailea eta euskaltzain ohorezkoa |
Jose Maria Rementeria Ibarluzea (Etxebarria, Bizkaia, 1940ko apirilaren 23a - ibidem, 2023ko urriaren 3a) bizkaitar apaiz, euskaratzaile eta ohorezko euskaltzaina izan zen.[1]
1961eko uztailaren 3an apaiztu zen Derioko apaiztegian.[2] Ondoren, Teologian eta Katekesian diplomatu zen Salamancako Pontifize-Unibertsitatean.[1]
Elizen Arteko Biblia egitasmoan itzultzaile-lanetan aritu zen. 2018ko apirilaren 27an Euskaltzaindiak ohorezko euskaltzain izendatu zuen.[1]
2023ko urriaren 3an hil zen bere jaioterrian, Etxebarrian, 83 urte zituela.[3]
Liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Euskerazko dotrinak : kristau katekesia Trentoko Kontziliotik Vatikanoko II : kontziliora (1545-1962) (2018, Labayru Fundazioa)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c Euskaltzaindia. (2023-10-03). «Jose Mari Rementeria ohorezko euskaltzaina hil da» Plazaberri (Noiz kontsultatua: 2023-10-13).
- ↑ Jose Mari Rementeria, euskerazko kristau-ikasbideen ikerketaren zale amorratua zan abadea hil da. 2023-10-03 (Noiz kontsultatua: 2023-10-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) Artime, Mirari. (2023-10-03). «Fallece el académico de honor de Euskaltzaindia y párroco de Ondarroa, José María Rementeria» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-10-13).