Edukira joan

Jon Ramon Aboitiz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jon Ramon Aboitiz

Bizitza
Jaiotza1948ko apirilaren 26a
Herrialdea Filipinak
Heriotza2018ko azaroaren 30a (70 urte)
Hezkuntza
HeziketaSanta Clarako Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakenpresaburua

Jon Ramon Aboitiz (Cebu Hiria, 1948ko apirilaren 26a - 2018ko azaroaren 30a) filipinar enpresaburua eta Aboitiz & Co eta Aboitiz Equity Ventures Sozietate Anonimoaren presidentea izan zen; biak Aboitiz Taldearen enpresak. Jon Ramon Cebuko Aboitiz euskal jatorriko senitartearen kidea zen. Izan ere, Aboitiztarrak Lea-Artibaitik Filipinetara joan ziren XIX. mendean.

Aboitiz taldean, 1970an hasi zen, Kaliforniako Santa Clara Unibertsitatean graduatu ondoren. 1976an enpresaren burua bilakatu zen eta 1991ean, Aboitiz Shipping Corp.eko Aboitiz & Co.ko presidentea izendatu zuten. Aboitiz Taldearen kargu batzuk izan zituen, besteak beste: Davao Light & Power Co., Inc. mahaiburu eta zuzendari nagusia; Veco eta Aboitiz Jebsen Bulk Transport Corp.en mahaiburua eta Hapag-Lloyd Phils.-en, Cotabato Ice Plant.-en eta Bukidnon Hydropower Corp.-en zuzendaria.

Jon Ramon ere Ramon Aboitiz Foundation Inc.-en eta Association of Phillipine Foundationsen ondasun-administratzailea izan zen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Biografia
Filipinak
Artikulu hau Filipinetako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.