Edukira joan

John Law

Wikipedia, Entziklopedia askea
John Law

Controller-General of Finances (en) Itzuli

1720ko urtarrilaren 4a - 1720ko maiatzaren 29a
Marc-René de Voyer de Paulmy d'Argenson (mul) Itzuli - Félix Le Pelletier de La Houssaye (en) Itzuli
Director-General of the French East India Company (en) Itzuli

1717 - 1720
Bizitza
JaiotzaEdinburgo1671ko apirilaren 21a
Herrialdea Eskoziako Erresuma
 Britainia Handiko Erresuma
HeriotzaVenezia1729ko martxoaren 21a (57 urte)
Hobiratze lekuaSan Moisè (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
LeinuaLaw of Lauriston (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria, finantzaria, estatistikaria eta bretteur (en) Itzuli
Lantokia(k)Paris
KidetzaFrantziako Zientzien Akademia

John Law (Edinburgo, Eskozia, 1671Venezia, Italia, 1729ko martxoaren 21a) eskoziar finantzaria izan zen.

Europako zenbait estatutako finantza- eta banku-sistema aztertu ondoren, Money and Trade Considered, with a Proposal for Supplying the Nation with Money izeneko obra plazaratu zuen (1705, Diruari eta merkataritzari buruzko gogoetak). Estatua herri baten aberastasunaren zaindari nagusi dela argudiatu zuen eta laster Estatuko bankuak, kreditu-sistemak eta diru-papera zabalduko zirela esan zuen.

Frantzian gauzatu zituen bere ideiak lehenengoz eta, banku pribatu bat abiapuntu hartuta, erresuma hartako banku eta kanpo-merkataritza konpainia nagusiak bildu zituen Estatuaren kontrolpeko sistema batera. Europako gainerako estatu batzuetan ere gisa horretako sistemak abiarazi zituzten. Frantziako merkataritza eta kreditu sistema bizkortu ziren, baina espekulazioak eta Lawen etsaien neurriek bankarrota ekarri zuten 1720an eta Lawek, Frantziako finantzetako arduradun nagusi une hartan, erbestera jo behar izan zuen.

Venezian hil zen, dirurik gabe.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]