Edukira joan

John Knox House

Koordenatuak: 55°57′02″N 3°11′06″W / 55.950594444444°N 3.1850722222222°W / 55.950594444444; -3.1850722222222
Wikipedia, Entziklopedia askea
John Knox House
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaEdinburgoko Hiria
Koordenatuak55°57′02″N 3°11′06″W / 55.950594444444°N 3.1850722222222°W / 55.950594444444; -3.1850722222222
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1490 (egutegi gregorianoa)
ErabiltzaileaJohn Knox House Museum (en) Itzuli
Ondarea

John Knox House Edinburgheko etxe historikoa da, Royal Mile kalean dagoena, High Streeten beheko muturrean. John Knox erreformalari protestanteak ematen dio izena, kondairaren arabera bertan bizi izan baitzen XVI mendean.

Etxea 1490 urtetik aurrera eraiki zen egurrezko galeria finarekin eta erdi-margoturiko sabaia zuela. Walter Reidpath izan zen lehenengo jabea eta 1556an James Mossman-engana iritsi zen, Jakobo V.a Eskoziakoaren koroa diseinatu zuen gizonarengana. Maria I.a Inglaterrara herbesteratzean Mossman berarekiko leiala izan zen eta Edinburgheko gazteluan bere aldeko txanponak egiten aritu zen. Gaztelua errenditzean Mossman urkatu egin zuten eta etxea James Carmichaelek eskuratu zuen.

1850an Alexander Handyside Ritchiek eraikina berriztu zuen eta 1984an berriztapen berri bat izan zuen. Mendeetan zeahr margo eta apaingarri ugari egin zizkioten. Gaur eguin Eskoziako Elizaren eraikin bat da eta Eskoziako Ipuinkontalaritza egoitza dago bertan.

John Knoxekiko lotura

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da ziurra John Knox bertan bizi izan zen edo ondoko eraikin batean, baina XIX mendearen erdialdean Robert Chambers eta Sir Daniel Wilsonek 1800tik zetorren kondaira zabaldu zuten John Knox House izena ezarriz.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]