Edukira joan

Jeremy Strong

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jeremy Strong

(2014)
Bizitza
JaiotzaJamaica Plain1978ko abenduaren 25a (45 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Ezkontidea(k)Emma Wall (en) Itzuli  (2016ko abuztua -
Hezkuntza
HeziketaSteppenwolf Theatre Company (en) Itzuli
Royal Academy of Dramatic Art
Yale Unibertsitatea 2001) Artean graduatu : English studies (en) Itzuli
Williamstown Theatre Festival (en) Itzuli
Lincoln-Sudbury Regional High School (en) Itzuli 1997)
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, antzerki aktorea, zinema aktorea, telebista-aktorea eta idazlea
Jasotako sariak
InfluentziakDaniel Day-Lewis, Al Pacino eta Dustin Hoffman

IMDB: nm0834989 Allocine: 223649 Rottentomatoes: celebrity/jeremy-strong Allmovie: p568926 Metacritic: person/jeremy-strong IBDB: 480517 Edit the value on Wikidata

Jeremy Strong ( 1978ko abenduaaren 25a, Bostonen, Massachusetts ) estatubatuar aktorea da. The New Yorker aldizkariko profil batek Strong aktore obsesionatu gisa erretratatu zuen, bere metodoa mugaraino bultzatzen duen antzezle bat deskribatuz. 2022an, Time aldizkariak munduko 100 pertsonarik eragingarrienetako bat izendatu zuen, "inoizko telebistako hamar minutu onenen lehiakide" gisa.

Strong-ek Yale Unibertsitatean eta Londresko Royal Academy of Dramatic Art-en ikasi zuen. Chicagoko Steppenwolf Theatre konpainian jasi zen zen antzezle profesional gisa. Broadwayko eszenara iritsi zen konpainia A Man for All Seasons produkzioarekin.

2008tik aurrera, film luzeetan lehen rolak azaldu zitzaizkion. Besteak beste, Strong-ek John George Nicolay antzeztu zuen Steven Spielbergen Lincoln drama historikoan 2012an, Kennedyren hiltzailea izan zen (Lee Harvey Oswald) Parkland-en 2013an eta Jerry Rubin aktibista The Trial of the Chicago 7 2020ko filman.

2018 eta 2023 artean geroztik, Strong bereziki ezagun bilakatu zen Succession serieko aktoreen parte gisa. Logan Roy fikziozko komunikabideen magnatearen familiari buruzko da telesaila, eta Kendall Roy semearen rola izan zen berea telesailean. Rol horrek Emmy eta Urrezko Globoak eskaini dizkio sarietan, bi Emmy zehazki, eta beste zenbait sari, goraipamen kritiko ugariz gain.

Bizitza pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Strong Bostongo langile klaseko familia eta auzo batean jaio zen. Aita jatorri judukoa du.

2016an Emma Wall psikiatra daniarrarekin ezkondu zen. Hiru alaba dituzte, eta Kopenhage eta New York artean bizi da familia.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «Jeremy Strong Shares Strong Family Bond With Wife Emma Wall» thefamilynation.com (Noiz kontsultatua: 2023-08-25).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]