Edukira joan

Jean Purdy

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jean Purdy
Bizitza
JaiotzaCambridge1945eko apirilaren 25a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaCambridge1985eko martxoaren 16a (39 urte)
Heriotza modua: melanoma
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakembryologist (en) Itzuli, erizaina eta ikertzailea

Jean Marian Purdy (Cambridge, Erresuma Batua, 1945eko apirilaren 25a1985eko martxoaren 16a) britainiar erizaina eta enbriologoa izan zen. Ugalkortasunaren tratamenduan aitzindaria. Purdy, Robert Edwards biologo eta fisiologoarekin eta Patrick Steptoe obstetriko eta ginekologoarekin batera, in vitro ernalketaren garapenaren arduraduna izan zen.[1][2][3][4][5][6]

Louise Joy Brown, lehenbiziko "probeta umea", 1978ko uztailaren 25ean jaio zen. Neurri handi batean, Purdyren lanari esker gertatu zen hori, enbrioia blastomero egoeran (8 zelula) amaren umetokira eramateaz arduratu baitzen.[7][8][9]

2010ean Edwardsi, bakarrean, eman zioten Fisiologia edo Medikuntzako Nobel saria, in vitro ernalketaren garapenean egindako lanagatik. Sari hori hil ondoren ez da ematen, beraz, ez ziren hautagai ez Purdy ez Steptoe.[10]

Purdy Bourn Hall Clinic izeneko klinikaren sortzaileetako bat izan zen, baina in vitro ernalketan egin zuen lana ez zen aintzat hartu hogeita hamar urtez.[6]

Purdy Cambridgeshire High Schools for Girls-era joan zen 1956 eta 1963 bitartean. Han, ordezkaria izan zen, kirol-taldeetan aritu zen eta orkestran biolin-jotzaile parte hartu zuen. Erizaintza ikasi zuen Cambridgeko Addenbrooke's Hospital-en.[11]

Erizain graduatu ondoren, Purdy Southamptongo ospitale nagusira joan zen. Lan horrek ez zuen betetzen eta ehunaren erretxazoa ikertzeko lanpostu bat eskatu zuen konderriko Papworth Ospitalera joan aurretik. Britainia Handian Ospitale hori aitzindaria izan zen bihotz 'irekiko' kirurgietan eta, geroago, bihotz-transplanteetan.

1968an, lanpostu bat eskatu eta lortu egin zuen, Robert Edwards-ekin Cambridgeko Physiological Laboratory-an[12][11]

Edwards eta Steptoerekin lanean

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1969an Steptoe Giza Ugalketaren Zentroko (Oldham) zuzendari bihurtu zen. Laparoskopia erabiliz, ernaldu ezinean zeuden emakume boluntarioen obozitoak hartzen zituen. Emakume horientzat Steptoe zen haurdun geratzeko azken aukera.

Edwardsek eta Purdyk laborategiko esperientzia zuten. Purdyk behatu zuen, lehenik eta behin, ernaldutako obozitoa (gero Louise Joy Brown sortu zuena), zelula berriak sortzeko banatzen zela.[13]

Garai hartan kritikak eta kontrako jarrerak jasan behar izan zituzten, baina, azkenean, 1978an, Louise Joy Brownen jaiotzak dena aldatu zuen. Bezeroen kopurua handitu egin zen, eta espezialisten entrenamendu-eskaera handitu egin zen. Horretarako, 1980an taldeak Bourn Hall Clinic klinika sortu zuen, Cambridgeshiren, eta haren zuzendari medikoa izan zen hil arte.[13]

Purdyk 26 artikulu idatzi zituen Steptoe eta Edwardsekin batera. Bere ibilbidean 370 haur inguru sortu ziren in vitro ernalketaren bidez .[9][11]

Purdy 1985ean hil zen 39 urte zituela, melanoma gaizto baten ondorioz.[11]

Aintzatespena (30 urte pasatu eta gero)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Plaka bat jarri behar zela erabaki zenean, Robert Edwards doktoreak honako esaldi hau izan beharko zukeela iradoki zuen: In vitro ernalketa eta munduko lehen haurdunaldi arrakastatsua ospitale honetan izan zen Robert Edwards doktoreari, Patrick Steptoe jaunari, Purdy andereñoari eta laguntzaileei esker 1977ko azaroan"

1982an Edwardsek kexa-gutuna bidali zuen Oldham NHS Trustera, Purdy gogoan ez izateagatik.

2013. urtean Bourn Hallen plaka jarri uzten eta, berriz ere, ez zuten Purdy gogoan izan.[12]

  • 1998an, in vitro ernalketaren 20. urteurrena ospatzen ari zela, Robert Edwardsek omenaldia egin zion Jean Purdyri hitz hauekin: "Hiru aitzindari zeuden in vitro ernalketan eta ez bi."
  • 2015ean Andrew Steptoe irakasleak, Patrick Steptoeren semeak, plaka bat erakutsi zuen, in vitro ernalketaren garapenean parte hartu zuten hiru pertsonak gogoan zituena.[11][14]
  • 2018an, lehen ernalkuntzaren 40. urteurrena markatzeko, Bourn Hallek oroigarri bat egin zion Jean Purdyri:

"Ernalketaren lehen enbriologoa eta erizaina. Bourn Hall Clinic-en sortzaileetako bat".[15]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Stadler, Marta Macho. (2019-06-27). «Jean Purdy, la madre (científica) olvidada de la primera 'bebé probeta'» Mujeres con ciencia (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).
  2. (Gaztelaniaz) «El papel omitido de Jean Purdy en la fertilización in vitro» revistapesquisa.fapesp.br (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).
  3. Txantiloi:Es-CL bacanas. (2018-12-17). «Mujeres Bacanas | Jean Purdy (1945-1985)» Mujeres Bacanas (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).
  4. (Gaztelaniaz) Stadler, Marta Macho. (2020-04-25). «Jean Marian Purdy, embrióloga» Mujeres con ciencia (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).
  5. S, Ana. (2020-06-02). «Mujerícolas: Jean Marian Purdy.Pionera en el tratamiento de la Fecundación in Vitro.» Mujerícolas (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).
  6. a b (Gaztelaniaz) «Jean Purdy, la científica pionera que ayudó a desarrollar la fecundación in vitro y nunca fue reconocida» BBC News Mundo (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).
  7. 1978: First 'test tube baby' born. BBC 25 de julio de 1978.
  8. Moreton, Cole. (14 de enero de 2007). World's first test-tube baby Louise Brown has a child of her own. London: Independent.
  9. a b Weule, Genelle. (25 de julio de 2018). The first IVF baby was born 40 years ago today. .
  10. The 2010 Nobel Prize in Physiology or Medicine – Press Release. Nobelprize.org 4 de octubre de 2010.
  11. a b c d e Gosden, Roger. (2017). «"Jean Marian Purdy remembered – the hidden life of an IVF pioneer"» Human Fertility 21 (2): 86-69.  doi:10.1080/14647273.2017.1351042..
  12. a b Johnson, Martin H.; Elder, Kay. (2015). «"The Oldham Notebooks: an analysis of the development of IVF 1969–1978. V. The role of Jean Purdy reassessed"» Reproductive Biomedicine & Society Online 1 (1): 46–57.  doi:10.1016/J.RBMS.2015.04.005..
  13. a b Johnson, M. H.; Franklin, S. B.; Cottingham, M.; Hopwood, N.. (2010). «Why the Medical Research Council refused Robert Edwards and Patrick Steptoe support for research on human conception in 1971» Human Reproduction 25 (9): 2157–74.  doi:10.1093/humrep/deq155. OCLC .2922998 PMID 20657027..
  14. Kirby, Dean. (16 de marzo de 2015). Scientists who pioneered the first test-tube baby honoured with a blue plaque. .
  15. ITV News. 20 de julio de 2018.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]