Edukira joan

Jean Little

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jean Little

Bizitza
JaiotzaTaiwan under Japanese rule (en) Itzuli1932ko urtarrilaren 2a
Herrialdea Kanada
HeriotzaGuelph (en) Itzuli2020ko apirilaren 6a (88 urte)
Hezkuntza
HeziketaGuelph Collegiate Vocational Institute (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, eleberrigilea eta haur literaturaren idazlea
Lantokia(k)Toronto eta Guelph (en) Itzuli
Jasotako sariak
jeanlittle.ca

Jean Little (Formosa, 1932ko urtarrilaren 2a – Guelph, 2020ko apirilaren 6a) kanadar idazlea izan zen[1].

Flora Gauld eta John Llewellyn Littleren alaba, Jean Little Formosan jaio zen. Bere gurasoak kanadar mediku eta misiolariak ziren. 1939an familia Kanadara itzuli zen eta 1940an Ontarioko Guelph hirira joan zen. Jaio zenetik, Little partzialki itsua zen kornean zituen orbainen ondorioz[1].

Hainbat urtez haur desgaituei irakatsi ondoren, Littlek haurrentzako lehen eleberria idatzi zuen, Mine for Keeps, garun-paralisia duen haur bati buruzkoa. Little, Brown and Company argitaletxearen saria irabazi zuen eta 1962an argitaratua izan zen. Geroago 50 liburu baino gehiago idatzi zituen, besteak beste, eleberriak, irudi-liburuak, poesia, ipuinak eta bi autobiografia. Littleren liburuetako batzuk, hala nola, Mine for Keeps eta From Anna, desgaitasuna duten haurrei buruzkoak dira[1].

Haur literatura irakatsi zuen Guelpheko Unibertsitatean. Honoris causa sei titulu lortu zituen eta hainbat sari jaso zituen, besteak beste Kanadako Ordena eta Queen's Diamond Jubilee domina. Guelpheko eskola batek bere izena darama[1].

Ibilbide zabala egin zuen helduekin eta haurrekin irakurketaren eta idazketaren bidez aurki daitezkeen pozez hitz egiten. 2004ko martxoan India bisitatu zuen eta 2006ko azaroan Bulgaria. 2016an hitzaldi bat eman zuen ekainean Kanadako Idazleen Goi Bileran[2].

2016an, Little Guelphen bizi zen ahizparekin eta bi iloba txikirekin. Ahots bidez aktibatutako ordenagailu bat erabiliz idazten eta Honey txakurrarekin bidaiatzen jarraitzen zuen. 2020ko apirilaren 6an hil zen, 88 urte zituela[1][3].

  • Mine for Keeps
  • Home from Far
  • One to Grow On
  • Spring Begins in March
  • Look Through My Window
  • Stand in the Wind
  • Listen for the Singing
  • Mama's Going to Buy You a Mockingbird
  • Different Dragons
  • Lost and Found
  • From Anna
  • Hey World, Here I Am!
  • Willow and Twig
  • I Know an Old Laddie
  • Brothers Far from Home (Dear Canada liburu saila)
  • If I Die Before I Wake (Dear Canada liburu saila)
  • His Banner Over Me
  • Kate
  • What Will the Robin Do Then?
  • Little by Little (autobiografia)
  • Stars Come Out Within (autobiografia)
  • Somebody Else's Summer
  • Dancing Through the Snow
  • Love in Paris
  • Yesterday
  • Orphan at My Door (Dear Canada liburu saila)
  • Growing Pains
  • Revenge of the Small Small
  • Take Wing
  • Exiles from the War (Dear Canada liburu saila)
  • All Fall Down (Dear Canada liburu saila)
  • Do Not Open Until Christmas
  • When the Pie was Opened
  • The Belonging Place
  • Forward, Shakespeare!
  • Plenty

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e (Ingelesez) «Children's author Jean Little dead at 88» CBC 2020-04-07 (Noiz kontsultatua: 2024-07-15).
  2. (Ingelesez) «Jean Little recalls her father, a poem, and a day that changed her life» The Star 2016-06-19 (Noiz kontsultatua: 2016-06-19).
  3. (Ingelesez) «Renowned Guelph children's author Jean Little passes away» GuelphToday 2020-04-06 (Noiz kontsultatua: 2024-07-15).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]