Edukira joan

Jabier Kaltzakorta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jabier Kaltzakorta

Bizitza
JaiotzaMarkina-Xemein1961eko martxoaren 22a (63 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilologoa
Enplegatzailea(k)Deustuko Unibertsitatea
KidetzaEuskaltzaindia

Inguma: jabier-kalzakorta-elorza

Jabier Kaltzakorta Elortza (Markina, Bizkaia, 1961eko martxoaren 22a) euskal idazlea, euskal herri-literaturako aditua eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea da.

Deustuko Unibertsitatean egin zituen Filosofia eta Letra ikasketak. Euskal Filologian lizentziatu zen, 1984an. Euskal baladen corpuserako edizio kritikoa izeneko tesia burutu zuen, 10/10eko kalifikazioa jasota.[1] Deustuko Unibertsitateko irakaslea da 1994az geroztik, Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatean, eta ahozko literatura eta XVI-XIX. mendeko euskal literatura irakasten ditu, besteak beste.[2]

1996an euskaltzain urgazle izendatua, orduz geroztik, Euskaltzaindiko Herri Literatura Batzordeko kidea da.[3] Horrez gain, Azkue Literatur Sarien epaimahaikidea ere bada.

2013an, euskaltzain oso aukeratu zuten, Itziar Lakarekin lehian, Jose Luis Lizundiak utzitako postua betetzeko.[4]

  • «Herri literaturako altxorrik handiena»
  • «Txiki-txikitik edo Salamancako kantaren gainean», Enseiucarrean, 16. zenbakia, Euskal Gaien Institutua, Bilbo, 2002.
  • «Lojibarreko Alhabaren Khantorea»
  • «Berreterretxeren Khantorea gainean berriz ere»
  • «Gabon-kanta zahar baten aldaerak»
  • «Alfonso Irigoienen poesiaz harripausu bat edo beste»
  • «Euskarazko eguraldi errefrauak»

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.